BM Porriño taldearen aurkako patida atarian, Bera Bera Eskubaloi taldeko entrenatzaile Reyes Carrerek taldea “prest, lehiaketara bueltatzeko gogokin eta egutegi zorrotz bati heltzeko gaitasunarekin” ikusten du. Izan ere, datozen 18 egunetan sei norgehiagokak jokatuko dituzte, horietatik Europako bi, hain zuzen.
Horretarako, talde osoa du prest Reyesek. “Internazionalak konpetizio erritmoarekin itzuli dira eta egun hauetan gainontzeko jokalariekin saioak intensitate handiz osatzen saiatu gara eta, era berean, partidako tentsioak leuntzen”.
BM Porriño taldearen inguruan, Reyesek dio “joku ona egiten ari dira, Itxakori asko kostatu zitzaion Galizan irabaztea eta Isa Bastero garrantzi handiko jokalaria da beraientzat”. “Lan asko egin beharko dugu irabazteko” ohartarazten du.
Porriñoren aurkako norgehiagokarekin, sei partidako zikloa irekiko dute bihar donostiarrek Bidebietan, Brasilgo Mundiala dela eta azaroaren 16tik urtarrilerarte liga geldituko baita.
Bera Bera Eskubaloiak jokatu behar dituen partida hauen aurrean, Reyes Carrere baikor da “gerta zitekeen onena delako”. “Entrenatzen dugu norgehiagokak jokatzeko eta gustokoena jokatzea da” dio. “Taldea lehiaketetan sartzeko prest dago eta jakin badakigu Europan aritzeak zer dakar, hau da, errekuperatzeko egun gutxi, lan asko eta konpetizio bat bestearekin txandakatu, alegia” amaitu du.