Bihar martxoaren 8an, emakume langilearen eguna, arratsaldeko 16:30etan Bidebietako kiroldegian euskal eskubaloiarentzako garrantzi handiko partida ospatuko da. Kif Vejen danimarkako taldearen aurkako lehia Europako Errekopako final laurdenak gaindituz gero donostiarrak historia egiteko une aproposa dute. Erronka historikoa, non, nekearen gainetik taldeak bere indar guztiak erakutsiko du eta borroka bere gain hartzeko prest dago.
Daniar taldea bostgarrena dago kokatua ligan, laugarrenarekin berdinduta Slagesse indartsuarekin, hau da, Akaba bezala. Dena den danimarkako liga munduko indartsuena dela kontutan eduki behar da eta espainiakoarekin alde handia dagoela.
Daniar taldeak bere jokalarien artean ligako golegilea du, Jelena Eric serbiarra, bederatzi metroetatik golak egiteko gaitasun handia duena eta lehenego lerroko edozein postuan jokatu daitekeena. Baita Stefanie Melbeck aleman ezkertiarra ere dago, oso jaurtitzaile ona izateaz gain defentsan ere nabarmentzen da. Ezker alboko postua Young Sook Huh internazional korearrarekin konbinatzen da, honek erasoko jaurtitzaile eta lerro arteko jokoan nabarmentzen da. Hauek guztiak Charlotte Høfeldt pibotearekin ondo moldatzen dute erasoaldietako jokoa. Azkenik, hegaleko jokalariak oso azkar ateratzen dira kontraerasora eta oso ona dute bat-bateko sarrerak.
Dauzkaten kalitate handiko banakotasun hauek badira, talde modura duten defentsako antolatzeko era nabarmentzekoa da. Hau da bere indarra talde bezala. Normalean erabiltzen duten defentsa sistema 6:0 da.
Beraz, bihar Akabak ideiak oso garbiekin aterako beharko du, intentsitate handiko defentsa bat eginez eta baloi igoerak oso azkarrak egin. Emaitza on bat lortzera joan beharko da gero, danimarkan kanporaketagatik borrokatu ahal izataeko. Oraingoz, ez dira prest egongo jokalari guztiak Esme Lopez ez baita bihar deialdian sartuta egongo. Bere belauna nahiz eta martxa onean joan Reyes Carrerek ez du bere agerraldia derrigortu nahi izan. Datorren asteazkenean Akabak Cementos La Union-i aurre egin beharko baitio eta irabaziz gero laugarren postutik bi puntura geratuko litzateke.
Espero dugu bihar larunbata Bidebietako harmailak bete-bete egotea goi mailako internazional partida hau ikusteko
HARRERA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAN
Gaur goizean Akaba Bera Bera taldeak Markel Olano Diputatu Nagusiaren harrera jaso du, joan den otsailaren 27an Superkopako titulua irabazteagatik taldeari zorionak emateko. Gainera, atzo ostiralak, Kursaal egoitzan egindako ekitaldian Akaba Bera Berak 2007ko Gipuzkoako talde onenaren saria jaso zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik.
Bihar asteazkena, Akaba Bera Berak Alacantera bidaiatuko du Mar Alicante taldeari aurre egiteko. Egun berean izango den partida, arratsaldeko 20:30etan jokatuko da Florida Babel kiroldegian eta Merino eta Moyano Castilla eta Leon-go eskolako epaileek zuzenduko dute.
Norgehiago honetarako Akabak hamabi jokalarirekin bakarrik joango da. Larunbatean klubak europako kanporaketaren oso partida garrantzitsua jokatzen duenez, bidaia hau egazkinez egitea erabaki da, betiko moduan autobusean joanez gero hiru egun beharko ziren eta. Ekonomikoki ordainketa handia egin beharko denez, gastuak murriztearen beharra egon da eta honengatik hamabi jokalariz osatuta besterik ez doa expedizioa. Deialditik at geratuko diren jokalariak hauek dira: Libe Altuna, Ixone Minguez, Natasa Krnic eta Esme Lopez. Azken honek bere errekuperazio lanarekin jarraitzen duelarik. Hala ere, taldea ostegun arratsaldean iritsiko da Hondarribiko aeroportura eta zuzenean entrenatzera joan beharko du Europako kanporaketa prestatu ahal izateko
Mar Alicanteri dagokionez esan dezakeguna zera da, taulako erdiko sailkepenerako abonatuta dagoela, goi mailara azkeneko aldian igo zenetik, 2001-02 denboraldian, normalean urtero erdiko postuetan bukatzen du liga. Une honetan zazpigarren sailkatua dago hamazazpi punturekin. Bere kokagunea jeitsierako postuetatik zein europarako plaza bat eskuratzeko ematen duen eskubidetik aldenduta dago. Gainera koparako konpetizioan sartzea lortu du. Akaba Bera Berarekin eduki duen lehenengo itzuliko norgehiagokan 25na bukatu zuen, bi taldeen arteko oso parekatua izan zen partida batean eta Esme Lopez min hartu zuen azkeneko minutuetan. Alacantiarren plantilak aktuazio onak edukitzen ari diren jokalari gazte multzo bat dauka, ez soilik taldean, baita espainiako junior selekzioan ere. Hemen topa ditzazkegu lehenengo lerroko María Lujan edo eskubi hegaleko Carmen Martin andaluziarra, azken hau emakumezkoen eskubaloian etorkizun handienetakoa duen gaztea, biak aktuazio nabarmena eduki zuten Turkian jokatu zen azkeneko junior mundialean. Baino gaztetasunari eskarmenduko jokalariak gehitzen zaizkio taldeari, hortxe aurkitzen baititugu besteen artean, Gema Lujan ezker albokoa, Pederssen erdilari norvegiarra, Silvia Ederra Itxakoko pibote ohia edo atean Llanos Trigueros, Akabatik iritsi den atezaina.
RUBIO, GARMENDIA ETA PINEDO ESPAINIAKO SELEKZIORA DEITUTA
Eider Rubiok Jorge Dueñas hautatzailearen deia jaso du, Pinedo eta Garmendia Akabako beste bi kideekin batera, datorren martxoaren 28tik 31ra Alemanian preolinpikoko txapelketa jokatzeko, non, Pekin-en ospatuko diren hurrengo Joku Olinpikoetan espainiako selekzioak bertan parte-hartzeko leku bat lortzeko jokatuko du.
Kontzentrazioa martxoaren 17an hasiko da eta 25ean bukatu Madrilen. Tarte horretan, lagunarteko bi partida jokatuko dituzte Chinaren aurka. Ondoren, martxoaren 26tik 31a arte Leipzig-era (alemania) joango dira, preolinpikoko espainiaren egoitza herri honetan baitago. Talde berean Cuba, Alemania eta Suetzia egongo dira, lau hauetatik bi talde bakarrik edukiko dute aukera Pekinera joateko.
Klubeko historiako bigarren tituluaren ospakizunaren ondoren, Akabak bihar larunbata berriz itzultzen da ligara arratsaldeko 19:00etan Bidebietako kiroldegian.
Hilabete arrakastatsua bizitzen ari dena klubak une hauetan, baino ezin du liga zaindu gabe utzi, azken batean honek ematen baitio hurrengo denboraldian Europako txapelketa jokatzeko aukera.
Oraingo honetan Farho Gijon-en aurka egingo du, jaitsierako postuetatik aldendu nahian borroka bizian dabilen taldea. Bederatzi puntuekin hamargarrena kokatzen da sailkapenean, baino puntu bakar batera sailkepeko azkenaurreko taldetik. Gainera, bigarren itzuli honetan oso puntu garrantzitsuak galdu ditu bere arerio zuzenen aurka, Castrorekin galdu egin baitzuen eta Elche-ren kontra berdindu, azken bi hauek puntu bat gutxiagorekin bere atzetik kokaturik daudela. Honek behartzen diete sailkapenean goitik dituzten taldeei puntuak kentzen saiatzea.
Lehenengo itzuliko partida donostiarren alde erabaki zen 21 eta 27 emaitzarekin. Norgehiagoka osoa Akabak menperatu zuen goitik behera konplikaziorik gabeko partida batean. Orduan Gijon-en aldetik goleatzaileak eskubi hegaleko ezkertiar portugaldarra Fernandes zazpi golekin eta ezker alboko jaurtitzailea Viorica Pavel beste bost golekin izan ziren. Bisitarien aldetik bi hauek dira arriskutsuenak. Portugaldarra jokalari azkarra da kontraerasora oso ondo ateratzen baita eta bere postutik oso jaurtiketa ona duelako. Ezker alboko Viorica Pavel sei metroetan kokatzen diren defentsaren aurrean, distantzia eta lekua uzten diotena, oso jaurtiketa bortitza du, bera da ligako golegile nagusia 112 golekin.
Bestalde, Farho Gijon-ek erasoaldietan jarraipen ona ematen dio baloiari eta defentsa ondo antolatzen duen taldea da. Oso atzerritar gutxi ditu, ia gehienak bertako arrobitik ateratako jokalariz osatua baitauka plantila. Baino denboraldi honetarako bere fitxaketa garrantzitsuena Oksana Sakada izan da, ukraniako jokalari internazionala. Honek oso zauri larria eduki zuen Alemaniarren aurka jokatzen ari zela azkeneko Munduko Txapelketan Frantzian. Hasiera batean gerrialdeko hiru bertebra hautsi zituela pentsatu bazen ere, azkenean kolpe handi batean geratu zen guztia. Dena den, horren ondorioz aste batzuk egin behar izan zituen ohean mugitu gabe eta bi hilabeteko baja luzean geldirik egon da. Dagoeneko bere taldearekin konpetizioan sartu da baino kontutan eduki behar da denbora asko ariketa fisikorik egin gabe egon dela.
Akaba Bera Beraren aldetik gaur goizeko saioan Natasa Krnic-ek orkatilako zaintiratu handia eduki du eta biharko partidarako zalantza da.
HARRERAK UDALETXEAN ETA FORU ALDUNDIAN
Superkopako txapeldunaren titulua lortzea bai Donostiako udaletxeko bai Gipuzkoako Foru Aldundiko harrerak merezi izan du. Donostiako udaletxean astelehenean, martxoaren 3an, eguerdiko 12:30etan izango da ekitaldia. Gipuzkoako Aldundian berriz, martxoaren 7an, ostirala eta Europako txapelketako bezperan, izango da oraindik ordua zehaztu gabe dagoelarik
21 eta 18 emaitzarekin Akaba Bera Berak denboraldi honetako lehen titulua eskuratu du eta bere historiako bigarrena. Ia leporaino betetako kiroldegian eta partidaren zuzeneko emanaldiarekin, taldeak ondo merezitako garaipena lortu du.
Lehenengo zatian Cementos-ek aurrea hartu du, bitartean, Akaba Bera Berak ez zuen jaurtiketak gauzatzea lortzen oso ondo aritu den Ciobanu atezainaren aurrean. Hala ere, Akabaren egundoko defentsaren lanak valentziarrak markagailutik aldentzea eragotzi du. Gauzak honela, atsedenaldira 8 eta 9ko emaitzarekin iritsi da kanpotarren alde.
Bigarren zatian, hasi bezain laster galdutako baloi batzuk izan ezik, gainerako minutuetan menperatzaile garbi bat egon da kantxan, Akaba Bera Bera. Pixkanaka eta partidaren erritmoa kontrolatuz, atean Johana Bouveret bikain batekin gainera (partidako jokalari onena izendatuta) donostiarrak aurreratzen joan dira markagailuan eta jaurtiketen efikazia hobetzen.
Beraz, poza handia eta titulu berri bat