Gaur goizean espainiako federazioko egoitzan egindako zozketan, Akaba Bera Berari lehen mailara igo berria den Zuazo taldearen aurka egokitu zaio hurrengo denboraldiari hasiera emateko. Akabak, lehenengo jardunaldi hau etxean hasiko du, beste guztiak honako hauek izango direlarik:
1. Akaba - Zuazo, 08-09-13/09-02-7
2. Ribarroja - Akaba 08-09-20/09-02-14
3. Akaba - Elda, 08-09-27/09-02-21
4. Mar Alicante - Akaba, 08-10-4/09-02-28
5. Akaba - Itxako, 08-10-11/09-03-14
6. Sagunto - Akaba, 08-10-25/09-03-21
7. Akaba - Rocasa, 08-11-1/09-03-28
8. Leon - Akaba, 08-11-8/09-04-18
9. Alcobendas - Akaba, 08-11-15/09-04-25
10. Akaba - Monovar, 09-01-10/09-05-2
11. Elche - Akaba, 09-01-17/09-05-9
12. Akaba - Vicar, 09-01-24/09-05-23
13. Gijon - Akaba, 09-01-31/09-05-23
Akaba Bera Bera-k dagoeneko datorren denboraldirako lehen fitxaketa aurkeztu du, konkretuki Alexandra Lacrabère 21 urtetako jokalari frantziarra.
Jokalari gazte honen berezitasun nagusiena erasoa da, golak sartzeko erreztasuna bait du. Beraz, Akaba Bera Bera-ren kanpoko jaurtiketetan zer esan nabarmena izango duen jokalaria izando da. Alexandra momentuz Pekín-en ospatuko diren joko olimpikoak prestatzen ari den frantziako talderarekin entrenatzen ari da, bere partaidetza ziurtzat ezin jo daitekeelarik, hautatzaileak ez bait du azken jokalarien azken zerrenda eman. Zalantzarik gabe, fitxaketa ona Akaba Bera Bera-k lortu duena.
Iaz gertatu bezela, Corte Blanco donostiako enpresak Akaba Bera Bera-ri emandako laguntzari esker (beste urtebetez bere laguntza emango bait dio taldeari), fitxaketa hau gauzatu ahal izan da.
Bestalde, iazko taldea osatzen zuten jokalari gehienak bertan jarraituko dute. Baja bakarrak hauek direlarik: Montse Puche, Ana Petrinja (Esloveniara itzuli da), Natasha Krnic (Leon-go taldean arituko da datorren urtean).
Akaba Bera Bera-k oraindik ez du datorren denboraldiko taldea itxi eta datozen egunetan, beste fitxaketarenbat aurkezteko asmoa du.
Rafaela Romerok Akaba Bera Bera taldeari haren lana eta ibilbidea eskertu dizkio, eta, adierazi duenez, “gaur oso egun berezia da gure lurraldearentzat, gure esker ona eta omenaldia helaraziko baitizkiogu borrokalarien talde bati”. “Akaba Bera Bera taldeak urte honen hasieran berriz ere urrezko letrez idatzi zuen bere izena, Superkopan garaile izan baitzen; hori zuen historiako bigarren titulua da, aurreko edizioan Kopa lortu ondoren”. Romeroren esanetan, talde hau “emakumezkoen eskubaloiaren munduko handietako bat da”, eta omenaldi hau “benetan merezi duen talde batentzat eta zale batzuentzat da”, izan ere, “Akaba Bera Berari buruz hitz egitea Gipuzkoaren izena mundu osoan zabaldu duen eskubaloi-talde bati buruz hitz egitea da. Gipuzkoak izugarri eskertzen dizuete guztia, enbaxadorerik onena zarete, inork ez du zuek bezalako harrotasunez eraman Gipuzkoaren izena”.
Foru-legebiltzarreko lehendakariak azpimarratu duenez, omenaldi honekin, “Akaba Bera Bera taldearen arrakastak aitortzeaz gainera, eskubaloi talde handi honek etikaren eta kirol-espirituaren gainean eman digun ikasbidea ere aitortu nahi dugu.
Lehendakariak plaka bat eman dio Akaba Bera Bera taldeko kapitainari, “zuen kirol-ibilbidea eta izan dituzuen lorpenak aitortzeko”. Kapitainak, berriz, taldearen argazki bat eta taldekide guztiek sinatutako baloi bat eman dizkio lehendakariari.
Ostegun honetan, maiatzak 22, Esme Lopez bere eskubiko belaunetik ebakuntza egingo dio Toulouseko Michel Boussaton medikuak. Ekainaren 4an Goi Mailako kirolarientzako Capbreton Erreabilitazio zentruan sartuko da. Azaro aldera espero erabat osatuta egotea plantilan bete – betean sartzeko
Denboraldiako azkeneko partida iritsi da Akabarentzat. Norgehiagoka bihar asteazkena, arratsaldeko 20:00etan jokatuko da Vicar-eko (Almeria) La Gangosa udal kiroldegian eta Blázquez eta Valero Valentziar herrialdeko epaileek zuzenduko dute.
Azken jardunaldiko partidak bihar asteazkenera aurreratuko dira. Larunbata honetan, Itxakok europarekin duen konpromisoa dela eta, bere partida asteazkenean derrigorrez jokatu behar du, honek, beste partida guztiak aurreratzea behartu du. Federazioko arauaren arabera, behin azken jardunaldira iritsita, sailkapenerako puntuak oraindik erabakitzeko duten talde guztiek egun eta ordu berean jokatu behar dute. Eta litekeena ligako historian lehen aldiz gertatu den egoera honetan, azken jardunaldia arte ez da jakingo zein izango da ligako txapelduna eta zein talde jeitsiko diren. Baino baita ere, Itxakok EHF-ko finala irabaziz gero, europarako txapelketan parte-hartzeko eskubidea emango duen seigarren sailkatutako taldea erabakitzeko dago, zenbait talde daudelarik borroka berean sartuta. Beraz, talde asko nahaspilatuta, biharko partidak azken denboraldietako jardunaldi interesgarriena egingo duena.
Akabarentzat bere historiako denboraldirik onenari bukaera emateko besterik ez da izango biharko partida hau. Plantila bihar aterako da egazkinez Malagaraino eta gero, errepidetik Alameriaraino iritsiko da, itzulera, berriz, autobusean egingo du partida bukatu bezain pronto. Ohiko jokalariez gain, beste behin Maite Alcoba gaztea sartuko da deiladian.