Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloia Togliattin jasotako porrota gainetik kendu du eta kontraserasoen poderioz BM Feve Gijon 38-18 aise gainditu du Bidebietan (atsedenaldian, 16-11).

Garaipenari esker, BM Alcobendas eta Saguntoren arteko berdiketa eta Itxakoren aurrean Mar Alicanteren porrota baliatuz, Bera Berak bi puntuko aldera ateratzen dio Sagunto hirugarrenari, datu aipagarria Mar Alicante bisitatuko baitu otsailaren 19an.

Reyes Carreren jokalariek BM Feve Gijonen aurkako partidari ekin diote Errusiatik 38 ordu bueltatu eta gero bidai ezerosoa jasan eta gero. Donositarrek partida lehenbailehen erabaki nahi izan dute eta datorren larunbatean Lada Togliattiren aurka (17,30etan Gascan) biziko dituzten egoera berdinak frogatu.

Horrela, defentsan sutsu ostean kontraerasora atera dira ziztu bizian. Partida hasieran langara bidali dituzte baloiak, minutuak pasatu ahala, sareetara sartu dira jaurtiketak. Batez ere erasoan arin ibili dira Eli Pinedo (7 gol) eta Eider Rubio (10 gol, hiru penaltiz).

Lehenengo zatian, BM Feve Gijonek 20 minutu eutsi dio Bera Berari, asturiarrek Tejada pibotearekin zuten lotura donostiarrek moztu duten arte, larunbatean gauza bera egin beharko dutena, alegia.

Bigarren zatian, Bera Berak kontraerasoak bata bestearen atzetik gauzatu ditu, defentsa sendoa zen orduan, Zoqbik geldiketak egin ditu eta Ziarsolok, Altunak eta Pinedok golak sartu dituzte. Joku posizionalean Eider Rubiok hartu du ardura eta, ondorioz, partziala 22-7 izan da.

Bidebietan garaipen berria eskuratu dute donostiarrek, oraingo honetan Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre bertan zegoela, larunbatean Gascara etortzerik ez du.

Fitxa:

Bera Bera 38 (16+22): Zoqbi, Altuna (4), Pinedo (7), Campa (3), Carvalho (4), Cuña (3) eta Ziarsolo (3) –titularra- Bea Fernández, Rubio (10), Berta (3), Menéndez (1) eta Mena.

BM Feve Gijón 18 (11+7): Esteban, Altagracia, López (2), De las Heras (4), Tejada (2), Lozano (2) eta Simón (1) –titularra- Mirca (a.s), Torreina (1), González, Fernández, Irina (2), García (3) eta Lastra (1)

Epaileak: Miguel Gardón (Madrid) eta Joseba Jokin Ordoki (Nafarroa)
Kanporaketak: Carvalho, Cuña (2), Menéndez (2) eta Campa Bera Beratik eta De las Heras, Lozano, García (2) eta López BM Gijónetik. Víctor López, entrenatzaile asturiarrak, txartel gorria ikusi zuen.

Partzialak: 2-2, 5-3, 8-5, 9-7, 12-8, 16-11 –atsedenaldia- 20-12, 25-13, 28-15, 31-16, 34-17 eta 38-18.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores