Bihotza eta burua. Bien arteko nahasketa erabakigarria izango da bihar Lada Togliatti errusiarrari aurre egiteko eta EHF Cupeko final-zortzirenak gainditzeko sei goleko desabantaila urratzeko.
Togliattin ospaturiko joaneko partidan, errusiarren beso-luzea eta kalitatea nabarian gelditu zen. Sportkompleks kiroldegia lepo zegoela, Ladak kanporaketa erabakita utzi nahi izan zuen bigarren zatian. Iaz gol batek galerazi zion talde errusiarrari finala jokatu ahal izatea eta aurten ez dute egoera hori berriro bizi nahi. Errusiako hautatzaile Yevgeni Trefilov zuzentzen du taldea.
Joaneko partidan Bera Berak sei goletara murriztu zuen aldea eta bai Reyes Carrere entrenatzaileak bai jokalariek adierazi zuten “kanporaketa pasatzeko aukerak ditugu baldin eta lehenengo zatian bezala jokatzuz gero eta partida gure erritmoarekin zuzenduz gero”.
Horretarako, donostiarren zaletuen animoak behar dituzte bihar eta Gascara agertzeko deia egin dute ere bai (17,30etan). Jokalariek jokua, taktika, nahia eta ilusioa jarriko dute partida gutxienez zazpi golez irabazteko. Hori da erronka.
Reyes Carrere entrenatzaileak argi du “lan izugarri handia egin beharko dugu norgehiagoka osoan, 60 minutuetan guztia eman behar dugu, pixkanaka pixkanaka helburura gerturartu partida amaiaeran, gutxienez, zazpi goleko aldea izatekop”. Zentzu honetan, Reyesek azpimarratu du “bizirik gaude eta kanporaketa gainditzen saiatuko gara”.
Matxalen Ziarsolo kapitainak eta Eli Pinedok entrenatzailearekin bat egin dute. “Defentsan sendo egonez gero eta kontraerasoak gauzatzen baditugu, kanporaketa gurea da” diote.