Akaba Bera Berak bere historiako bigarren aldiz lortzen du Europako Errekopako final laurdenetara pasatzea. Emozioz betetako partida bizitu zena larunbatean Bidebietan. Nahiz eta lehenengo zatian zehar galtzen joan, taldeak lasaitasuna mantentzeko gai izan zen eta azkenean partida irabaztea lortu eta honekin batera, kanporaketa zalantzarik gabe bere alde eskuratu.
Itzuliko partida Podgorican zazpi egun aurretik jokatutakoaren antza eduki zuen. Han lehenengo zatia Akabak menperatu bazuen eta bigarrenean etxekoek protagonista izatera pasa baziren, larunbatean alderantziz gertatu zen. Lehenengo zati bat, non, Montenegrokoek bost goleko errentarainoko aldearekin jarri ziren eta ekartzen zuten bi goleko errenta gehituta, kanporaketa bere alde zazpi goletara jartzen zen. Baino Akabak azkeneko hamar minutuetan eduki zuen erreakzio onari esker, atsedenaldira 15-16eko emaitzarekin iristea lortu zuen, kanporaketa irekia geratzen zelarik bi taldeentzat.
Bigarren zatia jai batean bihurtu zen Akabarentzat eta Bidebietara hurbildu ziren zaletu guztientzat. Ikaragarrizko defentsa onean oinarritutako garaipena, Bulatovic, Jovovic eta Jovanovic-en lehenengo zatian hainbesteko arazoak eman zituzten kanpo jaurtiketa arriskutsuak, erabat deuseztatu zituena. Montenegroko jokalarien erasoaldien etengabeko gurutzeak, defentsa desorekatzearekin batera bere lehenengo lerroko jokalariei kanpo jaurtiketarako leku librea uzteko helburuarekin, ez zuen emaitzarik eman bigarren zatian, Akabak oso ondo egokitu baitzuen aurkarien aldaketak eta agresibitate handiago erakutsiz alboko aldeko sakontasunean. Honek guztiak, Buducnost-ek behin eta berriz talka egitea defentsaren hesiaren kontra eragin zuen eta erabat deuseztatuta geratzea bere gola egiteko gaitasuna.
Akabako erasoaldietako jokalarien mugikortasuna eta jarraipena behin eta berriz lekua topatzen zuten, bereziki egaleko eremuetatik. Buducnost T-mobilen defentsa sei metroetan kokatua zegoenez oso ondo baliatu ziren honetaz Akabako jokalarien barnekaldiak golean edo penaltian bukatzeko.
Behin lau goleko errenta lortuta, Akabak oso ondo menperatu zuen partidaren erritmoa. Lasaitasunez eta baloien galerak kontrolatuz, sei goleko errenta zuela sartu zen azkeneko bost minutuetan. Azkenean landutako garaipena eta sekulako partida jokatu zena talde on baten aurka.
Bihar, asteartea, jakingo da Akabaren hurrengo aurkaria. Datorren kanporaketa martxoaren 8an eta 15ean jokatuko da eta hauek izan daitezke aurkariak:
Krim Mercator (Eslovenia)
Cluj-Napoca (Errumania)
KIF Vejen (Danimarka)
Rulmentul Brasov (Errumania)
Le Havre HAC (Frantzia)
Larvik HK (Norvegia)
Podravka Vegeta (kroazia)
Akaba Bera Bera: Bouveret, Tati Garmendia (6), Aguirre (2), Esme López (9), Pinedo ( 8, 6 penaltiz.),Tervet, Ziarsolo (4)-hasierako zazpikoa- San Román (2, 1 penaltiz), Valverde (1) Aisa, Rubio (1), Puche, Petrinja.
Buducnost T- Mobile: Bajaktarovic, Dragutinovic (6), Damjanac (2), Mladenovic (3), Budatovic (8), Jovovic (3), Radocevic (4, 1 penaltiz)- hasierako zazpikoa- Pavicevic (1), Vlahovic, Perovic, Djurovic, Radika, Milacic.
Arbitros: Guyot y Stalder. Ziarsolo eta Tervel Akabaren aldetik kanporatu zituzten eta Radika, Jovovic, Mladenovic eta Pavicevic (2) Buducnost T-mobile-en aldetik.
Markagailua bost minuturo: 3-2; 5-5; 6-9; 8-12; 11-15; 15-16- atsedena- 18-17; 21-18; 25-20; 28-23; 30-24; 33-27 (amaiera).
Gorabeherak: 800 zaletu elkartu ziren Bidebietako kiroldegian Europako Errekopako final zortzirenak ikusteko.
Partida hasi baino lehen, Akaba Bera Berak omenaldia eman nahi izan zuen urtean zehar bere laguntza ematen duten klubeei: Ereintza, Loiola, Donibane, Mutriku, Egia eta Bidasoa
Europako Errekopako itzulerako final zortzirenetako doakion partida. Larunbatean arratsaldeko 16:30etan eta Etb-ko kamarak bertan zuzenean egongo direlarik, Akaba Bera Berak montenegroko Buducnost T- mobile taldearen aurka jokatuko du. Bertan erabakiko da final laurdenetarako pasatuko den taldea.
Bisitariak Donostiara bere aldeko bi goleko errenta eskasarekin datozte, kanporaketa irekita uzten duela bi taldeentzat. Akabak joaneko partidako lehenengo zatian erakutsi zuen jokua egin beharko du eta bigarren zatian sortutako derrigortu gabeko baloi galduen akatsak ekidin, Buducnost taldeak ondo baino hobeto etekinak ateratzen aprobetxatu baitzuen markagailuan aurrea hartzeko.
Montenegroko talde gaztea kalitate handia du eta bere joku diziplinatuarengatik nabarmentzen da, non, naiz sarreretan naiz kanpo jaurtiketekin arrisku handia dute. Gainera, abiadura handia ematen diete bere ekintza guztiei, bereziki bigarren erasoko igoaldietan. Jokuaren zuzendaritza bederatzi zenbakia duen Ana Radovic 19 urteko zentralaren gain dago, 7-8 metroetatik lurretik oso jaurtiketa gogorra egiten duena. Baita ere, arreta berezia jarri behar da ezker alboko Sanja Jovovic eta Marija Jovanovic eta eskubi alboko ezkertiarra Katarina Bulatovic. Guztiak bederatzi metroetatik jaurtiketa bikainak egiteko gaitasuna baitute.
Akabak bere aldetik, plantila osoa prest dauka partida honi aurre egiteko. Konpetizio bat, non, aukera handiak daude hurrengo kanporaketara pasatzeko, bigarren aldiz bere historian izango litzatekeena. Azkeneko aldiz Europako Errekopako final laurdenetara iritsi ziren ikusteko 96-97 denboraldiraino joan behar da oraindik taldea Corteblanco Bidebieta zelarik. Garai hartan Larvik HK talde norvegiarrak kanporatu zuen, etxean 22nako emaitza eginda eta Norvegian 30-17 galdu ondoren.
Atzo eguerdiko 12:00etan aurkeztu zen Supercopa Txapelketa. Hurrengo otsailaren 27an jokatuko da Donostian, asteazkena, 06-07 denboraldiko liga txapeldunaren eta kopa txapeldunaren artean, hau da, Cementos La Union Ribarroja eta Akaba Bera Bera. ETB-k zuzenean emango duen norgehiagoka interesgarria arratsaldeko 18:00etan jokatuko da Bidebieta kiroldegian, non, Bera Bera R.T.-ren hogeitabostgarren urteurrenaren ospakizunen barruan kokatzen du, 2008an betetzen baititu.
Akaba Bera Berak denboraldi honetako lehen titulua borrokatzeko aukera izango du Cementos La Union Ribarrojaren aurka, talde hau laugarren kokatua dago, sailkapenean donostiarretik sei puntura. Valentziarrak Europako Txapeldunen ligatik kanporatua izan da partida guztiak galdu ondoren eta nahiko zaila du berriz liga eskuratzeko hirugarren urtez jarraian.
Iaz Superkopa bien artean ospatu zen ere. Cementos 05-06 ligako txapeldunaren ordezkari bezala eta Akaba Bera Berak urte bereko Leon-en jokatu zen kopako finalista izateagatik. Orduan, partida jokatu zen Akaba Bera Berak bere historiako lehen titulua eskuratu eta hiru egunetara, 06-07 Erreginaren Kopako finala errepikatuz, baino okasio horretan Superkopako txapelduna erabakitzeko. Titulu hau valentziar herrian geratu zen 25-22 emaitza egin ondoren bere alde, hain zuzen ere Kopako finalaren emaitza berberarekin baina orduan Cementos-en alde.
Emaitza ona lortu zuen Akaba Bera Berak Europako Errekopako itzuleraren partidari aurre egiteko. Bi goleko errentagatik galtzea bakarrik, hurrengo errondara pasatzeko benetako aukerak edukitzea ematen du. Oso talde bikaina da Buducnost T-mobile, oso jokalari gazteekin osatuta egon arren kalitate handikoak dira eta bai kanpo jaurtiketak bai sarrerako jokua konbinatzeko gaitasuna dute.
Partidak bi zati ezberdinak eduki zuen. Lehenengoan, Akabaren erabateko nagusitasuna egon zen kantxan, defentsan zein erasoan. Nahiz eta norgehiagoka,kontraeraso azkarren bitartez 4 eta 1eko partzialarekin hasi Montenegrokoen alde, okerrena iragarri zitekeena, Akabak presioa kontrolatzea lortu zuen eta urduritasunak albo batera utzi. Gauzak honela, hurrengo minutuetan 1 eta 5eko ezusteko partziala sartu zien bertakoei, markagailuaren aurretik jartzen lortu arte 4 eta 6eko golekin, horrela jarraituz atsedenaldira 11 eta 18ko aldea harrigarriarekin iritsi arte. Defentsa oso ondo antolatu batekien, bere jokalari arriskutsuenak ezeztatu zituen, bereziki, Radovic erdilari gaztea, jokua antolatzeko arduraduna. Baino aldiz, egoera honek erasoaldien ardura taldearen egaleko bi gazteengan izatea pasatu zen, Katarina Bulatovic egal ezkertirraren fitxaje berria bederatzi metroetatik golak sartzeko gaitasun handia duena, eta egal ezkerreko Marija Jovanovic bere taldearen eskeman oso ohikoa ez dena.
Bigarren zatia guztiz kontrakoa izan zen. Lehenengokoaren aldean Akabaren golaren kopurua askoz hobea izan bazen ere, bigarren honetan, akats ugari eta jaurtikiten efektibitate gutxiarengatik karakterizatu zen. Egoera hau oso ondo aprobetxatu izan zuen Buducnost taldeak kontraerasoen bitartez markagailuan aurretik jartzeko. Bigarren zatian Sanja Jovovic ezker albokoa nabarmendu zen bere kanpo jaurtiketa gogorrengatik eta bat baten kontrako sarrerengatik gola edo penaltia lortzeko. Akats ugari eduki izan arren bigarren zatiko erasoaldietan, Akabak partidaren barruan mantentzea lortu zuen eta gol errenta gaindiezina ez izaten utzi.
Beraz, emozioz eta interes handiko norgehiagoka izango da zaletuentzat larunbata honetan arratsaldeko 16:30etan Bidebietako kiroldegian
Buducnost T-mobile europako txapelketetako talde klasiko bat da Txapeldunen Ligan 95/96 denboraldiatik etengabe parte-hartzen ari den horietakoa. Eskarmendu handiko klubaren aurka aurre egin beharko du Akaba Bera Berak larunbata honetan, otsailak 9, arratsaldeko 17:30etan hango zelaian, SC Morača. Montenegroko taldeak bere pistara, batez beste, 4.000 zaletu erakartzeko gaitasuna dauka europako txapelketetan eta bai aurkariei zein epaileenganako ikaragarrizko agresibitatea erakusten dute.
Orain dela bi denboraldi, 05/06, Europako Errekopako finalera iritsi zen eta 3 goleko errentagatik bakarrik galdu zuen Györi Hungariar talde indartsuaren kontra. Baita ere, beste bost alditan final erdietara iristeko gai izan da Txapeldunen Ligan.
Momentu honetan 23 urteko media duen taldea da, non, jokalari guztiak montenegrokoak dira bost ezik, hauek Serbiarrak direlarik. Lehiaketa-fase honetarako Slagelse daniarratik ekarritako bi jokalari Serbiar berriak fitxatu dituzte, Anja Obradovic eta Katarina Bulatovic ezkertiarra, biak lehenengo lerrokoak. Gainera, praktikan, ia-ia Montenegroko selekzioa da, entrenadorea barne, Tone Tiselj esloveniarra bertako hautatzailea baitda ere. Beraz, herrialde honetako ia jokalari on guztiak Buducnost T-mobileren disziplinan barruan daude.
Bere lehenengo kontraerasoaldi azkarrengatik nabarmentzen dira, baino eraso posizionalean kanpo jaurtiketak bilatzen dituzte beraien lehenengo lerroko jokalarien garaiera aprobetxatuz.
Akaba Bera Beraren helburu nagusia pistara joaten diren milaka zaletuen presioari eustea izango da eta emaitza on bat atera hurrengo larunbatean, otsailak 16, etxeko partidan kanporaketagatik borrokatu ahal izateko Bidebietako kantxan. Bi partidak herrialde bakoitzeko telesbitatik zuzenean emango dira.