Bera Bera

Select your language

Lada Togliattiren aurkako EHF Cupeko final zortzireneako kanporaketak ligako 15. eta 16. jardunaldiak aurreratu ditu, hau da, Itxakoren aurkako –jokatu zena- eta BM Feve Gijón taldearen aurkakoa, bihar Bidebietan arratsaldeko 7etan izango dena.

Bera Bera ligako azken taldea hartuko du Donostiara iritsi eta 38 ordutara, maletak desegiteko ia denborarik gabe, alegia. Errusiatik itzulera luzea eta ezerosoa izan da. Taldeak 19 ordu pasa zituen Togliatiren hoteletik irten, Samara eta Mosku lotu, Madrilera 22,45etan iritsi eta beste sei ordu behar izan zituen Bidebietara heltzeko.

Biharko partidak ere bi puntu eskeintzen ditu eta taldeak gaur arratsaldean entrenaldia burutu du, giharrak askatu eta baloia ikutu. Joaneko partida ostean Dara Carvalhok adierazi zuen bezala, “Gijonen aurka larunbatean kanporaketa iraultzeko behar duguna frogatzeko aukera dugu” izan ere Lada Togliatti arerioa jokalarien buruan jarraitzen du.

Larunbateko hitzorduari begira (Gascan, 17,30etan ETB K SAT) Bera Berak jendeari deia egiten dio bertara animatzera joateko. Bitartean punturik lortu ez duen BM Feve Gijon taldea arazorik gabe gainditu beharko luke Bera Bera Eskubaloiak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores