Akaba Bera Berak 21 eta 16 irabazi egin dio Fémina Vissé talde belgiarrari, Luxemburgoko Txapelketen Lehiaketaren multzo ezberdinak gurutzatzen ziren partidan, eta horren ondorioz finalerdietarako sailkatzea lortu du, Trier alemaniarren kontra jokatuko duela.
Reyes Karreren jokalariak oso nekaturik zeuden, lau partida jolastu baitute jardunaldi beran, eta hori dela eta, Amélie Godjo pivote frantziarrak ezin izan du jokatu izterran kontratura bat izan duelako. Azkeneko egunetan jadanik arazoak izan ditu gorputz atal horretan.
Partidan abantaila nabarmenak izan ditu talde donostiarrak, lehenbiziko zatian 8 goleko diferentzia lortu izan duela. Bigarren zatian, ordea, abantaila mantentzea besterik ez du egin taldeak. Gainera, Akaba Bera Beran minutu asko izan dituzte Patricia Aisa eta Kattalin Olasagasti gazteak.
Bihar, 12tan, finalerdietako partida jokatuko dute Trieren aurka. Talde hau multzoen fasean gainditu egin zuen Karreren taldeak 21 eta 20. Txapelketaren finala arratsaldeko 6tan izango da.
Akaba Bera Bera taldeak gaur, ostirala, Luxemburgoko Bascharage herrira abiatu da, abuztuak 23 eta 24an bertan jokatzen den Txapeldunen Leihaketaren bederatzigarren edizioan parte hartzeko. Torneo honetan Europako txapelketetan parte hartuko duen hainbat talderen kontra jolastu behar izango du.
Torneo honetan donostiarrek jolastuko dute aurredenboraldiko lehenbiziko partidak, nahiz eta lanean egon abuztuak 1etik aurrera. Txapelketari aurre egiteko Reyes Karreresek lau jokalariren falta izango du; alde batetik Tervel eta Lacrabère frantziarrak Pekinen daude Joku Olinpikoetan; eta bestalde, hegaleko ezkertiarrak, Esme López eta Libe Altuna, beren lesioetatik errekuperatzen ari dira oraindik.
Partidak lau taldeko ligan izango dira, eta 40 minutuko iraupena izango dute, arerio guztien kontra jokatuz. Lehenengo ihardunaldian lau partida izateak eragingo du lan karga handiagoa izatea, eta iraupen murriztuak jokoaren erritmoa altuagoa izatera eramango du.
Abuztuak 23an debuta egingo dute Besançon (Frantzia) taldearen aurka, eta gero RK Olimpija Ljubljana (Eslovenia) eta Trier (Alemania) taldeen kontra jokatuko dute. Jardunaldia bukatzeko, beste multzoarekin gurutzatuko dira, eta honetan bertako Bascharage taldea izango da, Wien (Austria), TV Uster (Suitza) eta Fémina Visé (Belgika) ostauko dute multzoa. Hurrengo egunean sailkapen definitiboa ezagutzeko partidak izango dira.
Akaba Bera Berako entrenatzailea den Reyes Karreresek adierazi du “txapelketa honen helburu nagusia prestakuntzarekin jarraitzea da, liga hasieran momentu hoberenean egotearren”, baina azaldu du emaitza onak lortzekotan “kontutan hartzeko datu bat izango litzateke, gure sasoi prestakuntza bide onetik doala erakutsiko du”.
Hurrengo astean donostiarren aurredenboraldian beste torneo garrantzitsua izango dute, Alemanian Sika Cup `08 txapelketan parte hartuko baitute abuztuak 29, 30 eta 31ean. Uda txapelketa hau Europako izen handikoenetakoa da, eta Akaba Bera Beraz aparte, Kometal (Macedonia), Hypobank (Austria), Zvezda (Errusia), Byassen (Noruega), Brasov (Errumania) eta alemaniar Goppingen eta Bayer Leverkusen talde boteretsuak izango dira.
Karrerek argi utzi du aurredenboraldi europarrak “talde ezberdinen eta kalitatezkoen kontra jokatzeko aukera emango du, eta gainera partida ugari jokatuz”.
Talde donostiarrak aurredenboraldian jokatuko dituen partidak Irailak 3an bukatuko dira, Superliga ABF arerio bakarraren kontra, Barakaldoko BM Zuazo taldea, hain zuzen ere, maila gorenean berria den taldea eta hamar egun beranduago Akaba Bera Beraren kontra jokatuko duena ligaren hasieran.
Gaur abuztuak 1, ostirala, Akaba Bera Berak aurredenboraldia hasi du. Goizeko saioa taldearekin eta teknikariekin elkartzeko balio izan du, datorren denboraldiako helburuak eta planifikazioa aurkezteko, baino baita ere aurpegi berriak ezagutzeko. Arratsaldekoan, berriz, pistako lanari ekingo zaio, indarraren testak egin ondoren.
Lehenengo saio honetara Rafhaelle Tervel eta Alexandra Lacrabère falta izan dira, Frantziako Selekzioarekin baitdaude Pekín-en ospatuko diren Joku Olinpikoak prestatzen. Hilaren bukaeran etortzekoak izango dira.
Datorren denboraldiko helburua, azken urteetan eraikitako bideari jarraituz, parte hartzen diren lehiaketa guztietan lortutakoa hobetzen jarraitzea izango da. Horretarako, klubak beste urteetako taldea mantentzea lortu du eta hauei, hiru jokalari berri gehitu zaie.
08-09 denboraldiko plantila hau izango da:
Atezainak:
Johanna Bouveret y Patricia Aisa
Egalak:
Matxalen Ziarsolo, Verónica Valverde, Libe Altuna, Esme Lopez
Piboteak:
Zulai Ágirre, Amelie Goudjo eta andoaingo BM Leizaranetik datorren Kattalin Olasagasti gaztea eta internazionala jubeniletan
1º lerrokoak
Patri Pinedo, Tati Garmendia, Eider Rubio, Rafhaelle Tervel, Yolanda Sanromán eta frantziako gazte internazionala Alexandra Lacrabère
Bajak
Montse Puche, Natasa Krnic, Ana Petrinja e Ixone Minguez
Gauza berri bezala eta taldearen lehikortasunaren hobekuntza bilatzen, aurredenboraldi honetarako Akaba Bera Berak egingo dituen lagunarteko partida ia guztiak atzerrian jokatuko ditu. Europa mailan dauden bi torneo garrantzitsuetan parte-hartzearekin eta, Akaba bezala, beste talde guztiak ere europako txapelketetan daudenez, taldearen indarrak neurtzeko oso aproposa izango da. Bi torneo hauek oso partida motzak jokatzeagatik eta intentsitate handiakoak nabarmentzen dira.
Abuztuaren 24an eta 25ean Bascharage Torneo Interanzionalean parte hartuko da (Luxenburgo), bertan Rulmentul Brasov (Errumania), Trier (Alemaniarra) eta Besançon (Frantziarra) parte hartzen dute ere.
Abuztuaren 29, 30 eta 31an Akaba Bera Bera alemaniako Sika Cup’08 Bad Urach torneoan parte hartzeko gonbitea jaso du. Hau, esan daiteke europa mailan udan antolatzen den onenen artean dagoela. Bertan parte-hartzen dutenek oso talde garrantzitsuak dira Kometal (Mazedonia), Goppingen (Alemania), Hypobank (Austria), Zvezda (Errusia), Byassen (Norvegiarra) eta Bayer Leverkusen (Alemania)
Superliga ABFko taldeen kontrako lagunarteko partida bakarra, aurten igo berria den BM Zuazo Barakaldarraren kontra izango da irailaren 3an
Uztailaren 22 honetan, asteartea, EHFko Vienako egoitzan, 08-09 Europako Txapelketarako bigarren errondari dagokion zozketa ospatu zen, non, Akaba Bera Bera taldeak europako lehiaren ibilbidea hasi beharko du. Bigarren txanda honetako kanporaketa urriaren 4-5ean jokatuko da joaneko partida kanpoan, eta 11-12an itzulerakoa Bidebietan.
Lehenengo txandako HK “Etar – 64” Veliko Tarnovo Bulgarriarra eta “Huyser E en O” holandarraren arteko kanporaketaren irabazlea izango da bigarren txandako Akabaren aurkaria. Bi talde hauen arteko kanporaketa abuztuaren 13-14an joanekoa eta irailaren 6-7an itzulerakoa jokatuko dute. Biak ala biak oso eskuragarriak dira Akabarentzat, bi taldeek europan duten eskarmendua oso eskasa baita
“Etar-64” Veliko Tarnovo bulgariarra, izen bereko herrian kokatua, Sofiatik 250 kilometroetara dagoen oso herri garrantzitsua dugu, iazko denboraldian bigarren geratu zen bere herrialdeko liga txapelketan. Zazpi aldiz parte-hartua da europako txapelketetan 97-98tik, horietatik lau Europako Errekopan. Txapelketa honetan 00-01 eta 02-03 denboraldietan izan du bere parte-hartzerik garrantzitsuena, non, hirugarren txandaraino iritsi ziren eta holandar talde batek eta Kolding daniarrarengatik (73-36 emaitzarekin) hurrenez hurren, kanporatuak izan ziren. Azken talde hau, iaz Akaba Bera Berak final laurdenetan kanporatu zuen taldea da eta finalerdiak jokatzeko aukera eman ziona. Beste parte-hartze guztiak Challenge Cup txapelketara murrizten da, lehia “eskasena” eta kalitate gutxien duena. 07-08 denboraldian ez du europan parte hartu. Bere izarren artean Miglena Hristova topatzen dugu, azkeneko ligan bigarren goleatzailea izan delarik 116 golekin.
Talde holandarra “Huyser E en O” oso eskarmendu gutxiko taldea da europa mailan. Bere parte-hartze bakarra 96-97 denboraldian eduki du Europako Errekopan eta final zortzirenetara iritsi ziren, Lützellinden talde alemaniarrak kanporatu zuelarik.
Akaba Bera Berak bere aldetik ahalegin guztiak egingo ditu kanporaketako bi partidak Donostian jokatu ahal izateko. Horretarako datozen egunetan behar diren tramiteak hasiko ditu bi taldeekin
Amelie Goudjo datorren denboraldirako Akaba Bera Beraren disziplinan sartuko da pibotearen postua betetzeko Zulai Agirrerekin batera. Denboraldi baterako sinatu du. Kontraerasoko joku azkarrean eta defentsa lanetan nabarmentzen den jokalaria da ere. Beste eskeintza batzuk eduki izan arren interes handia eduki du Akaba Bera Bera taldearekin sinatzeko.
Postu berezia: pibotea
Jaiotze data: 19-04-1980 Nantua (Frantzia)
Garaiera: 1,73
Pisua: 72 kg
Jatorrizko kluba: Yssy les Moulineaux (Frantzia)
Frantziarekin seniorrekin internazionala: 15
Rusia 05 munduko txapelketan eta Mediterraneo Jokotan Almeria 05 parte hartzailea
Frantziako selekzioko zerrendetan laugarren pibotea
Hirugarren postua geratu da bere taldearekin 07-08 denboraldiko Frantziako ligan
Fitxaketa berri honekin Akaba Bera Bera taldea, printzipioz, honela geratuko litzateke, etorkizunezko jokalari gazte berrien etorrera baztertu gabe:
Atezainak: Johann Bouveret eta Patricia Aisa
Egalak: Esme Lopez, Libe Altuna, Matxalen Ziarsolo eta Verónica Valverde
Piboteak: Amelia Goudjo eta Zulai Agirre
Lehenengo lerrokoak: Tati Garmendia, Rafhaelle Tervel, Eider Rubio, Yolanda Sanromán, Patri Pinedo eta Alexandra Lacràbere