Uxue Ezkurdia: “Reyesek jokatzeko esan zidanen, ezin nuen sinistu”
Bera Bera Egia jubenil taldeko kapitaina da. Aurreneko fasean berdikenta bat izan ezik partida guztiak irabazi zituzten orain, aldiz, sufritzen ari dira, izan ere, hiru norgehiagoka galdu dituzte Euskadiko txapelketan.
Halere, Uxue Ezkurdia baikor da eta bigarren itzuli honetan egoera aldatuko dela pentsatzen du. “Kalitatea badugu behintzat ibilbidea hobetzeko” ohartarazi du Bera Bera Egia jubenil taldeko jokalaria.
Uxue Nora Azurmendi eta Olatz Ramonekin batera, ohorezko mailarekin entrenatzen hasi zen Brasilgo Mundialak eragindako etenaldian.
Eta bertan jarraitzen du. Urtarrila bukaeran Reyes Carrerek ezustekoa eman zion. “Etxebarrin Kukullagaren aurka jokatzeko deialdian sartuko ninduela esan zidan”. Anna Punko eta Melinda Berta min hartuta ziren eta Uxue Ezkurdiak autobusean egin zuen bidaia, Olatz Ramon Leonera urrian bezala.
Bizkaian izanda, jubenil mailako taldekide batzu gerturatu ziren eta beroketa ere ez zuten galdu. “Bai, hor egon ziren partida ikusten eta animatzen” aipatu du.
Debuta
Gutxik espero zutena iritsi ziren, hau da, ohorezko mailako taldearekin debuta egin zuen Uxuek. Bigarren zati erdialdean Reyes Carrerek berotzeko esan zien Uxue eta Eider Rubiori eta hamar minutu falta zirela, Kukullagaren pistara sartu zen Uxue 18. zenbakiarekin.
“Ezin nuen sinistu, ahal dudanean partidak ikustera nator eta ni barruan negoea ezin nuen sinisten” azaldu du. Izan ere, aurreneko lerroan jokatu zuen Uxuek, ondoan Bea Fernandez -112 aldiz internazionala-, Anita Campa serbiarra edo, besteak beste, Matxalen Ziarsolo zituela. “Hasieran oso urduri nengoen baina gero ondo sentitu nintzen eta Eider Rubiok asko lagundu zidan” dio.
Uxue ausarta izan zen, baloia jokatzen saiatu zen eta barruraka egiten. Dara Carvalhori pasea eman zioen eta penalti bat ere egin zioten. “Oso esperientzia polita izan zen” onartu du.
Halere, partida baino, erritmoa edo intensitatea baino, Uxuek ohorezko mailako jokalariek egiten duten “lana” txalotzen du.”Asko entrenatzen dute, ariketa ezberdinak egiten dituzte, gustoko dut nola betetzen duten eskatutakoa eta nola bizi duten kirol hau” azpimarratzen du Bera Bera Egia jubenil taldeko kapitainak.
Ohorezko mailan dituen ereduaz galdetuta, Uxuek “Eider Rubio eta Eli Pinedo” aipatzen ditu, azken honen “jaurtitzeko era batez ere”.