Bera Berak bigarren zatian estutu du Porriño (21-32)
Bera Bera Eskubaloiak urrats berri bat eman du sailkapeneko bigarren postuari eutsi aldera, gaur arratsaldean Porriñon (21-32) nagusitu ostean, etxetik kanpo seigarren garaipen jarrian (10-14, atsedenaldian) eta hamaikagarrena azkeneko 12 partidan.
Donostiarrak faborito ziren partida atarian gaztea eta igo berri den BM Porriño taldearen aurrean. Galiziarrek norgehiagoka hasieran eutsi dio Bera Berari, lehenengo zati erdialdean tartea zabaldu duena (6-11).
Atsedenaldi ostean, Bera Berak defentsa hobetu du, kontraerasoak gauzatzeko aukera izan ditu eta barneraketak bitartez Porriñoren defentsa apurtu. Partziala 1-6 izan da aurreneko hamar minutuetan eta Bera Berak abantaila kudeatzen jakin izan du, hamar goleko tartea partida amaiera arte zainduz, bederatzi kanporaketa jasan arren, Elxen zoritxarreko partidan bezala.
Bera Berako entrenatzaile Reyes Carrerek ateko ardura osoa eman dio gaur Yamiley Rodriguezi eta kanariarrak erantzun egin du. Era berean, minutuak banatu ditu eta atsedena eman dio Eider Rubiori.
Azpimarratzekoak dira Anna Punkoren lau golak, pozik bukatu du partida errusiarrak; Arizagaren bi golak eta pistan egin dituen minutuak, Libe Altunaren errekuperazioa eta Eli Pinedoren sei golak, taldeko golegile nagusiena izaten jarraitzen duelarik.
Garako kazetari Juan Carlos Elorzaren datuen arabera, Reyes Carrerek gaur 300 partida bete du Bera Berako entrenatzile gisa.
Reyes Carrere eta taldea denboraldi bikaina betetzen ari dira. Bera Bera Eskubaloiak urtarrilaren erdialdean bigarren postura egin zuen salto eta orduz geroztik ez du arriskuan ikusi, bederatzi jardunaldi jarraian bere eskuetan du datorren denboraldian Europako Kopa jokatzeko aukera emango duen leku hori.
Fitxa
Porriño 21 (10+11)
Makarenko eta Iris, Ana Rodríguez (1), Aloa Martínez (1), Isa Bastero (2), Bibiana (5), Sandra (1), Maialen Mugica, Paula Fernández (5), Estela Doiro (5), Cecilia eta Cadens (1)
Bera Bera 32 (14+18)
Yamiley, Berta (5), Rubio, Cuña (2), Carvalho (1), Campa (2), Pinedo (6), Ziarsolo (4), Punko (4), Altuna (2), Menéndez (1), Arizaga (2) eta Bea Fernández (3)
Epaileak: Gonzalo Miranda eta Fernando San Pedro (Madrid)
Kanporaketak: Alo Martínez, Isa Bastero (2) eta Sandra BM Porriñotik eta Rubio, Arizaga (2), Cuña (2), Pinedo (2), Ziarsolo eta Campa Bera Beratik.
Partzialak: 3-3,4-5, 5-8,6-9,8-12,10-14–atsedenaldia-11-18, 11-20,13-23,15-26,19-28 eta 21-32.