Asteburu honetan EHF Kopako lehenengo kanporaketa jokatu egin da, Akaba Bera Berak ez zuen jokatu behar, eta HK ETar Veliko Tarnovo izango da donostiarren Europako leihaketan lehenbiziko aukaria, Huyser E en O holandarrak gainditu duelako.
Bere ligako talde indartsuenetako bat da Veliko Tarnovo, eta urtero parte hartzen du Europako txapelketetan; duela bi urte Txapeldunen Ligan egon zen, eta iaz Challenge Cupeko hirugarren kanporaketara iritsi zen.
EHF Kopako lehenengo errondan bi partidak jokatu ditu etxean, eta horietako lehenbizikoan 26 eta 18 irabazi zion Huyser E en O holandarrari, zeinek nahiz eta bigarren partidan 23 eta 22 irabazi, hurrengo errondatik kanpo geratu da.
Hurrengo kanporaketako lehenengo partida Urriak 11an izango da, eta Akaba Bera Bera taldeko arduradunek negoziazioak ireki dituzte bi partidak Gipuzkoan jokatu ahal izateko.
Hurrengo astelehean hasiko dira Bera Bera kadete taldeko entrenamenduak. Arratsaldeko 5etarako egon beharko dira jokalari guztiak Anoetako miniestadioan, eta Jon eta Martin izango dira entrenatzaileak. Lehenengo saio honetarako, jokalariek eraman beharko dute kirola egiteko arropa eta korrikan aritzeko zapatilak.
Luxemburgo eta Alemaniako torneoetan izandako nekeak ez du eraginik izan Akaba Bera Bera taldean, Zuazo Barakaldo gainditu baitu 22 eta 27; hurrengo 13an ligaren hasieran izango duen kontrako taldea da bizkaitarra.
Donostiarrek izan dute partidaren controla, joku ona azalduz, bai defentsan eta bai arazoan anitz bariante azalduz. Lehenengo zatian, 5-1eko defentsa sendoa izan da, eta horren ondorioz abantaila lortu du lehenengo zatian Akabak. Atsedenaldian, 8 eta 14koa zen emaitza.
Bigarren zatian Reyes Karreresek defentsan 6-0 egiteko agindua eman du, taldeka lan egiteko eta blokea finkatzeko. Gainera, aprobetxatu egin du aldaketa ugari egiteko, rotazio asko egin ditu, eta Europako txapelketetan gutxien jolastu dutenek izan dute minutu gehiago izateko aukera.
Garaipen hau lortuta, Akaba Bera Berak aurredenboraldi paregabea sinatu egin du, eta ilusio osoz ekiten dio berehala martxan jarriko den Superviga ABF, eta geroago EHF Kopan izango duen partehartzea.
Hurrengo ostiralean, Kirolgik bere 10. urteurrena ospatzeko antolatu dituen ekitaldietan barne, Akaba Bera Berak 20 minutuko partida bat jolastuko du Aiala Zarautzen kontra, 19:30etatik aurrera, Donostiako Josean Gaska kiroldegian.
Akaba Bera Berak egiten ari den aurredenboraldi bortitzaren partidak bukatutzat emango du Barakaldoko Zuazori bisita eginez. Denboraldi honetan bere debuta egingo du Zuazo Barakaldok Superliga ABF txapelketan, eta 2008/09 ligako lehenbiziko jardunaldian donostiarren arerioa izango da.
Luxemburgoko Bascherage eta Alemaniako Sika Cup lehiaketetan parte hartu du Akabak, eta 8 egunetan 15 partida jokatu dute Reyes Karreresenek, Europa mailako taldeen kontra, hain zuzen ere. Hori dela eta, talde donostiarrak aurredenboraldian bere ligako izango duen arerio bakarra Zuazo Barakaldo izango da.
Partida honetarako, Akaba Bera Berak Europan zehar jokatutako txapelketetan izan duen jokalari berak izango ditu prest Karreresek, Alexandra Lacrabère zalantza baita Pekinen izandako lesioagatik, eta Esme López eta Libe Altuna oraindik errekuperazio burutzen ari direlako.
Zuazo Barakaldok izan duen aurredenboraldia positiboa izan da, bitan Feve Gijón gainditu duelako, eta beste hainbeste egin du Marina Park eta Béglais frantziarrekin. Bestalde, porrota bikoitza jaso izan du Itxakoren kontra eta C.LE.BA.k ere gainditu zituen bizkaitarrak. Zuazok, iazko taldea mantentzeaz gain, sei fitxaketa egin ditu, eta taldearen helburua kategoria mantentzea da.
Gainera, asteazkena eta osteguna bitartez, Akaba Bera Berako jokalariek Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentrora joango dira ebaluaketa fisikoko testak egiteko, eta konprobatzeko zer sasoian daude eta zer lan egin behar duten hurrengo egunetan prestakuntza zehazteko ezinhobeto hasteko hurrengo denboraldia.
Aurredenboraldian Akaba Bera Berak azaldu duen jokua ona izan da, eta Alemaniako Bad Urach hirian Sika Cupeko finalerdietarako sailkatu da. Ostiralean bi garaipen eta berdinketa bat, eta larunbatean beste bi garaipen eta bi porrot jaso ditu, eta sailkapena lortu du finalerdietarako partida baten faltan lehenengo fasea bukatzeko.
Konplikatua antzematen zuen larunbateko jardunaldia, Hypo (Austria) eta Zvezda (Errusia) Txapelketen Ligaren partaideak dira. Hala eta guztiz ere, Reyes Karreresenek oso partida ona egin zuten Hypo taldearen kontra. Lehenengo zatian 4 eta 8 galtzen zuten donostiarrek, baina bigarrenean bere aurpegirik onena azaldu zuten, eta defentsa zorrotza eginez baloi ugari lortu dute berreskuratzea, aurretik jartzeko aukera eman ziona Akabari. Behin aurrea hartuta, partidaren mandoa hartu zuten euskaldunek eta 15 eta 12 irabazi zioten hiru koreatar eta Alemaniako atezaina duen taldeari.
Oraindik hobeto atera ziren gauzak hurrengo partida, Zvezda errusiarraren kontra. Defentsa berriro erabakigarria izan zen, eta 30 minututan 15 eta 10 emaitzarekin lortu zuten irabazi.
Txapelketako bostgarren partidan jaso zuten donostiarrek lehenbiziko porrota, Brasoven (Errumania) kontra. Talde honek Europako Errekopako finalerdietan kanporatu zuen Akaba Bera Bera. Talde errumariarrak aurreko denboraldiko talde bera dauka, eta 19 eta 11 emaitzarekin lortu dute garaipena. Tati Garmedia beteranoak ezin izan du parte hartu, lehengo partidan izandako zartadura batengatik.
Jardunaldiko azkeneko partidan Noruegako Byasen taldeak 18 eta 14 irabazi dio Akabari. Dena den, eta bestelako emaitzak kontutan izanik, finalerdietarako sailkatu da taldea, oraindik partida bat jokatu gabe dutenean, Bayer Leverkusenen kontra, hain zuzen ere.