Aste bukaera benetan bikaina izan da Bera Berako taldeentzat. Nagusiek lortutako garaipen zoragarriaz gain, harrobiko beste talde guztiek ere euren partidutan irabazi egin zuten, beraz, dena primeran atera zen.
A taldeko infantilak erreibindikatu egin ziren Andoainen Leizaran B 4-10 gailenduz. Ekipoa animatuko duen garaipena da, gora begira jartzen baita. B taldea bestalde, bere bigarren postua indartu zuen Aiala C-ri egurra eman ondoren (29-8).
Kadeteek asteburu gogorra zuten aurretik. Ostiralean atzeratutako partidu bat jokatu behar izan zuten. Eta ez zen gainera edonolako konpromezua, arerioa Aiala B baitzen, sailkapeneko bigarren sailkatua.
Zarautzeko polikiroldegira jende mordoa hurbildu zen, txapelketa irabazteko final bat izan zitekeena ikusteko. Bera Berak sekulako partidua egin zuen, eta beste garaipen bat lortu zuen 19-21 markagailuarekin. Horrela, nahiz eta ez diren konfiatu behar, txapeldun izatea eskura dute. Larunbatean ere euren lana egin, eta 14º garaipena erreskadan lortu zuten Urnietakori 16-40 irabazita.
Jubenilak bere aldetik, euren seriotasunaren beste erakustaldi bat eman zuten, eta Leizaran bezalako arerio zaila aski errez gainditu zuten 35-19ko emaitzaz. Bukatzeko, igandean jada, seniorrak Bera Beraren festarekin jarraitu zuten, 25-23 Ereintza gaindituz, eta garaipenaren bidera itzuliz.
Bihar 19:00etan Bera Bera Eskubaloiak ligako lehen itzuliari amaiera emango dio Mar Saguntoren aurka, hirugarren sailkatua. Gipuzkoarrak, Erreginaren Koparako txartela lortuta, orain lehen itzulia hirugarren amaitzen saiatuko dira. Horretarako bere zaleek ematen dioten indarrari eutsita, bere kantxan beste garaipen bat lortu nahi du.
Biharko partidurako Reyes Karrerek atezain berria edukiko du, Karen Gadhela, brasildarraren transferra behar den garaian iritsi baita. Era berean, Matxalen Ziarsolo ere berreskuratuko du. Ermuako laterala taldearentzat ezinbestekoa da, eta bere presentzia oso garrantzitsua izango da taldearentzat.
Aurrean BM Mar Sagunto indartsua izango du, Espainia eta Europa mailan talde historikoa. Gaur egun ez du aintzinako indarrik eta osperik, baina Europan jokatzen jarraitzen du, eta kategoriako oilarretako bat izaten jarraitzen du. Valentziarrak bere gain jasan dute krisi ekonomikoa, baina kalitate handiko talde sendoa osatzen dute. Hauek gainditzeko, Bera Berak bere joku onena erakutsi beharko du.
Momentuz Bidebieta bizitza asegurua izan da donostiarrentzat, gotorleku bihurtu baitute euren kantxa. Jokoan jarri diren puntu guztiak etxean geratu dira momentuz, eta Bera Berak konjurua egin du gauzak horrela jarrai dezaten. Irabazi ezkero, denboraldiaren erdira hirugarren postuan iritsiko litzateke taldea, lehen fase hau era bikainean itxiz.
Hurrengo aste bukaeran ligako beste jardunaldi bat hasiko da Bera Berako talde guztientzat.
Goiz hasiko dira larunbatean infantilak, ohitura moduan. B taldeak jokatuko du lehenbizi, 10:30etan izango da Bidebietan, Aiala C-ren kontra. Bigarren sailkapenean, ez lukete arazo handirik izan behar oraindik punturik batu ez duen azken sailkatua gainditzeko. A taldeak ordu laurden beranduago jokatuko du, 10:45etan, eta Andoainen izango da Leizaran B arerio dutela. Lehia polita izango da bertan.
Larunbatean baita ere, baina Urnietako udal polikiroldegian, kadeteek euren partidua izango dute. 12:00etatik aurrera Urnietako gainditzen saiatuko dira, hamahirugarren garaipena jarraian lortzeko asmoz. Gaferik ez egotea.
Jubenilek etxean jokatuko dute Egiako polikiroldegian larunbat arratsaldean, 17:30etan. Leizaranek bisitatuko gaitu, konfiatu ezkero, estuasunetan jartzeko gaitasuna duen taldea.
Bukatzeko, igandean 12:00etan Bidebietan Bera Berako seniorrak arituko dira Ereintzaren kontra. Egutegiaren zati zailena pasa ostean, garaipenaren bidera itzultzea tokatzen da.
Klubaren atezainetako bat, Katarina Tomasevic, haurdun dagoela eta, Bera Berak beste portera bat fitxatu du. Bere izena Karen Gadelha da, eta Brasiletik dator.
Sao Paulon jaio zen duel 24 urte, eta bere kirol bizitza bere estatuan garatu du orain arte. Gaur egun Sao Pauloko Metodista San Bernardo taldean zegoen. Orain Donostiara iritsi da denboraldi honen bukaera arte gutxienez.
Pasa den aste bukaeran ligako partiduak itzuli ziren Bera Berak taldeak dituen maila guztietan. Orokorrean gure neskentzatz emaitzak onak izan ziren.
Infantilek garaipen bat eta porrot bat utzi zizkiguten. B taldeak bereziki garrantzitsua den garaipena lortu zuen Ereintzaren aurka, 20-24 emaitzarekin. Berdinduak zeuden sailkapenean, baina orain Bera Bera da sailkapenean bigarren. A taldeak bestalde, ezin izan zuen ezer egin Udarregi 2 lider indartsuaren aurka, 4-24 galduz.
Kalerik egiten ez duena kadeteen taldea da, bere ibilbide bikainarekin jarraitzen duena. Bidebietan 23-13 irabazi zion Aloña Mendiri. Beraz, aste bete gehiagoz liderra izaten jarraituko du. Baita jubenilak ere, Ereintza 18-22 gainditu ostean. Horrela 2010eko azken partiduan geratu zitzaien zapore txarra alde batera utzi zuten.
Bukatzeko, seniorrek ezin izan zuten Usurbil gainditu, nahiz eta partidu ona egin. Azkenean 23-21 emaitzarekin galdu zuten.