Bera Bera

Select your language

Pasa den larunbatean Bera Bera Eskubaloiak Elche Mustang taldearen aurkako partidan denoraldiko beste marka bat ezarri zuen: 19 gol sartu zituen aurreneko zatian. Izan ere, aurten Bera Berak gol gehiago sartu ohi ditu bigarren zatian aurreneko 30 minutuetan baino. Ikus Bera Bera-Elche bideoa

Elxtarren aurrean, Bera Berak Porriñori sartutako 17 golak gainditu zituen; 18, Castroren aurrean eta 18 baita ere Kukullagari Etxebarrin bigarren itzuli hasieran. Bigarren zatian, berriz, donostiarrek 24 gol sartzea lortu zituzten –Kukullagari Bidebietan-, 20 BM Alcobendasen aurrean eta 22, BM Gijonen aurka.

28 eraso eta 19 gol

Lehengo astean zehar Bera Berak Elche Mustang erabiltzen duen defentsa irekia aztertu du. Emaitza argia izan da: 19 gol lortu zituen 24 jartiketetan: kontraerasetan, bost: Cuña, Altuna, Pinedo (2) eta Ziarsolo, transizioetan hiru: Altuna, Cuña eta Punko, hirutan Dara Carvalhok bukatu zituen sei metroetan, hituran zortzi metroetatik Bea (2) eta Rubiok, lau barneraketa: Rubio, Bea, Cuña eta Ziarsolo eta Bea Fernándezek penaltiz sartutakoa.

Datuen arabera jaurtiketetan %79etan asmatu egin zuen Bera Berak eta hiru erasoetatik bitan baloia sareetan bukatu zen. Donostiarrek bost jaurtiketetan ez zuten asmatu: Beak eta Darak zutainera, Alba Menéndezek kanpora bidali zuena eta Adelina Cámara ateizanak urrundu zituenak Altunari eta Bea Fernándezi. Gipuzkoarren erasoa leku guztietatik iritsi zen Elcheren ateruntz, guztira zortzi jokalarik gola sartzea lortu zuten aurreneko zatian eta pistako edozein zirrikituetatik sortu zituzten jaurtiketak. Bera Berak bakarrik hiru baloi galdu zituen lehenengo zatian eta erasoan falta bakarra egin zuen.

Elchek 12 gol, 29 erasoetan

Elche Mustang taldearen aurka erasoaz aparte, defentsak ere asko presionatu zuen Lara Gonzalez, Eli Pinedok batez ere eta Alba Menendezek amaieran. Bidebietan 12 gol lortu zituen ligako golegile nagusienak. Aurreneko 30 minutuetan Elche Mustang taldeak 29 eraso izan zituen. Sartutako 12 golen erdiak penaltien bitartez iritsi ziren. Lara Gonzalez (8, 5 penaltiz), Ana Isabel Martínez (2, 1 penaltiz) eta África Sempere (2) sei metroetan izan ziren golegileak.

Bera Beraren defentsak lau baloi berreskuratu zituen, Darly Zoqbik bi jaurtiketak gelditu zituen –beste hirutan gola galerazi zuen epaileak falta adierazi baino lehen-, Carvalhok baloi bat blokeatu zuen, Eli Pinedo eta Alba Menendez kanporatuak izan ziren eta donostiarren intentsitateak elxtarren akatsak eragin zituzten: hiru baloi galdu, hirutan urratsak, erasoan falta bat eta kanpora beste hiru baloi jaurti zituzten.

Elche-Mustang taldeak egin zituen akatsak Bera Berak aprobetxatu zituen kontraerasoak eta transitzio azkarrak gauzatzeko, ondorioz, birritan 6-0 eta 6-2 partzialak sartu zizkion markagailuan tarte erabakiorra irekiz.

Ondorioz, gogoratzeko moduko lehenengo zatia burutu zuen larunbatean Bidebietan Bera Berak. Aitzitik, partidako azken minutuetan Bera Bera makal ibili zenez, bigarren zatiko partziala galdu zuen (11-13), denboraldi honetan Itxakoren aurka Lizarrerian bakarrik gertatu dena. Halaber, bigarren 30 minutuetan sartutako 11 gol horiek historikoa izango den denboraldi honetako markarik eskaseena da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores