Abenduan Macedonian izango den Europako Txapelketarako selekzioen topaketek behartuko dute aste honetan urteko ligako azkeneko partida izatera, bederatzigarrena dena, eta Akaba Bera Berak leihaketan berria den Balonmano Alcobendasi bisita emango dio.
Entrenatzailea, presidentea eta zuzendari teknikoa den Luis Carlos Torrescusak zuzentzen duen taldea onena da berreen artean, hamargarren postuan bait da, bost puntukin. Madrildarrek bi garaipen lortu dute kategoria mantentzeko arerio zuzenenen kontra, Ro’Casa eta Zuazo, eta berdinketa lortu zuten Vicar Goyaren aurka. Bestalde, Cementos Ribarroja, Parc Sagunt, Molly Cleba, Feve Gijón eta lidergoan den Itxakoren kontra galdu egin dute.
Alcobendas talde gaztea badauka, baina maila onekoa. Esate baterako, Merche Castellanos atezaina Jorge Dueñasen deia jaso zuen Espainiako selekzioarekin egoteko, eta bere bost taldekide selekzio juniorrean badira.
EHF Kopatik kanpo geratzerakoan jasotako kolpe ederra satén den ehinean, Akaba Bera Berak liga txapelketaren etenaldira 12 punturekin iritsi nahi du, eta horretarako garaipena behar du. Honela lortuko du bi hilabete hauetan lehenbizikoen hurbil egotea, eta hirugarren postutatik garaipen bakarrara egotea.
Madrildarren aurkako partidarako Reyes Karrere taldea osoa izango du prest, Esme López izan ezezik, baina kasu honetan gero eta lan gogorragoa egiten ari da fisikoki ligamentuetan izandako lesioa sendatzeko, eta ilusio osoz lan egiten du taldeari laguntzeko urtarrilean berriro hasiko den txapelketarako.
Erreka Laranja
Partida honetarako aurten sortutako taldeari animatzeko laguntaldea, Erreka Laranja, bere lehenbiziko bidaia antolatu egin du. Akaba Bera Berako 30 lagun baino gehiagok erakutsiko du bere kamiseta laranja Severo Ochoako harmailetan, eta nekaezinak izango dira Reyesen taldea animatzen. Horretarako, goizeko 7:30etan aterako dira Madrileruntz, eta partida bukatzerakoan berriro bueltatuko dira Donostiara.
PARTIDAREN DATUAK:
Superliga ABF. 9. Jardunaldia
Balonmano Alcobendas – Akaba Bera Bera
2008-11-15. 20:00tan.
Polideportivo Municipal Severo Ochoa
Epaileak:
Ballano Dueñas (Catalunya) eta Belloso Pérez (Nafarroa).
Etxeko partidetan nabarmena izan da Erreka Laranja laguntaldearen presentzia, eta kanpokoetan taldearen lagun bat edo beste egon da taldea laguntzen bere kabuz.
Beraz, larunbat honetan izango da Erreka Laranjak antolatutako lehenbiziko bidaia, eta horretarako autobus bat alokatu dute herri madrildarrara joateko. Goizeko 17:30etan aterako da autobusa Bidebietako Kiroldegitik, eta egurdialdean egongo da Alcobendasen; partida 20:00etan izango da, eta bukatzerakoan bueltan izango dira laguntaldekoak.
Momentu honetan badira azkeneko lekuak libre, eta bidaiaren prezioa, partidarako sarrera barne, 15 eurokoa izango da bazkideentzako, 10 euro bazkideen semealabentzako, eta 25 eurokoa ez bazkideentzako.
Akaba Bera Bera izan zen Rostov-Don errusiarra baino askoz hobea izan zen EHF Kopako hamaseirenetako itzulerako partidan, baina azkeneko bost minututan bere itxurarik okerrena eman zuen eta txapelketa honetatik kanpo geratu da.
Bidebietan gol bateko diferentzia gainditu behar zuten donostiarrek Rostoven, eta zuzen joan ziren helburu horren bila, eta garaipena erdietsi zuten, 26 eta 27. Dena den, talde errusiarrek Bidebietan 31 eta 32 irabazitako partida nahikoa izan zen gipuzkoarrak zortzirenetatik kanpo uzteko.
Porrot honen ondorioz Akabak den dena eman beharko du liga txapelketan, orain bostgarrena dela, eta helburua badutela podio postuetan bukatzea, aurretik dauden talderen bat edo beste gainditzen.
Larunbat honetan, 20:00tan, Alcobendasen jokatu behar izango du taldea, eta gero ia bi hilabetez eten egingo du ligak, Macedoniako Europarra delako.
Espainiako selekzioaren entrenatzailea den Sagrario Santanak Akaba Bera Berako jokalaria den Kattalin Olasagasti deitu egin du Brailan (Errumania) izango den txapelketan parte hartzeko, Azaroak 28tik 30era.
18 urteko pibote andoaindarrak ohizkoa da kategoria honetako deialdietan, eta Azaroak 23an Aranjuezen (Madril) izango da taldearekin elkartzeko, eta “Abenduko Lehenengoa” Nazioarteko Torneoan parte hartzeko.
Olasagasti da kategoria honetan talde donostiarrak duen ordezkaria, baina bestelako kategorietan ere badira Bera Berako jokalariak.
Honela, Jorge Dueñasek Tati Garmendia deitu egin du Macedonia 08 Europako Txapelketarako senior mailan; bestalde, Nagore Arizaga Gazte Mailako azkeneko deialdian, Irailean, konbokatua izan zen.
Espainiako entrenatzailea den Jorge Dueñasek Akaba Bera Bera taldeko jokalaria den Tati Garmendia deitu egin du Macedonia `08 Europako Txapelketan parte hartzeko.
Alcobendasen kontra jokatu eta gero, Azaroak 17an, Guadalajarara abiatuko da donostiarra kontzentraziora, eta bertan martxan jarriko du taldeak europarrarako prestakuntza, Parisen “Ile France” txapelketan egongo da Azaroak 21etik 23era, prestakuntza finkatzeko.
Berriro Guadalajaran elkartuko dira Skopjera, Macedoniako hiriburua, joan arte, bertan Europako Txapelketan parte hartzeko, Abenduak 3tik aurrera.
Macedonia ´08 txapelketako multzoan, Espainiako selekzioa Noruega, Portugal eta Ukrania izango du aurrez aurre.