Bera Bera

Select your language

Datozen egunotan Bera Bera Eskubaloiak burutu duen denboraldi bikaina aztertzeari ekingo diogu, ligan lorturiko bigarren postu historikoa eta, ondorioz, datorren denboraldian Champions Leaguen jokatzeko aukera eman duena. Zenbaki orokorretan, 45 puntu eta 22 garaipen, berdinketa bat eta hiru porrotekin Bera Berak marka berriak finkatu ditu, izan ere, hainbeste puntu eta garaipen ez ditu inoiz lortu liga erregularrean. Denboraldi osoan, Bera Berak 33 partida ofizialak jokatu ditu, horietatik, 27 irabazi ditu, bakarra berdindu eta bost galdu ditu (Itxakoren aurka ligako biak eta Kopako finala; Elche taldearen aurka Ligan eta Ladaren aurrean EHF Cupeko final-zortzirenetan joandako partida). Gara egunkariko kazetari Juan Carlos Elorzak jasotako datuen arabera, 1994-95 denboraldian, Mario Hernández entrenatzailea zelarik eta, besteak beste, Amaia Ugartemendia, Reyes Carrere edo Tati Garmendia jokalari, 13 talde eta 24 jardunaldietako ligan, Bera Berak 21 garaipen eskuratu zituen, berdinketa bakarra eta bi porrot. Orduan play offa jokatu eta irabazi zioten donostiarrek Leganes taldeari, ondorioz, hirugarrenak gelditu ziren Mar Ositok Valencia Urbanari irabazi dion ligan. 16 talde izan zituen 2002-03 denboraldiko ligak eta Bera Berak 21 garaipen lortu zituen José Luis Villanova entrenatzailea zelarik eta, besteak beste, Tati Garmendia, Esme López, Eli eta Patri Pinedo, Nely Carla Alberto edo Matxalen Ziarsolo (bigarren urtea). Kopan final-erdietara iritsi zen eta Europan kanporaketa bat gainditu zuen. 44 puntuekin bukatu zuen liga bostgarren. -21 garaipen, bi berdinketa eta zazpi porrot-. 981 gol Pasa den larunbatean amaitu zen denboraldiko 33 norgehiagoketan, Bera Berak 981 gol sartu ditu, ia partidako 30 gol. Ligan 761 sartu ditu -2008-09an baino hiru gol gutxiago-, 402 gol Bidebietan eta 359 -%47a- etxetik kanpo. Kopako hiru partidatan 82 gol sartu zituen eta EHF Cupeko lau norgehiagoketan, 138. Aitzitik, 567 gol jaso ditu Ligan, 78 Kopan eta 91 EHFn. Azkeneko zazpi denboraldiei erreparatuz –guztiak 26 jardunaldiekin- orain bukatu dena da onena, hau da, Bera Berak 194 gol gehiago sartu ditu jaso dituenak baino, 567. Azkeneko urtetako markarik baxuena da, partidako ez da 22 goletara iristen, Reyes Carrerek hainbestetan aldarrikatu dituen 24 gol baino gutxiago, hain zuzen.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores