Bera Bera

Select your language

Bihartik aurrera Guadalajaran uda honetan Londreseko Joku Olinpikoetan aritzeko bi txartela banatu dira Espainia, Holanda, Kroazia eta Argentina artean. Lehia horretan izango dira Eli Pinedo eta Bea Fernández eta, Patricia Elorza gasteiztarra ere bai, Bera Berak datorren denboraldiari begira fitxatu berri duen jokalaria. Hirurak sailkapena dute helburu eta, horren ostean, Joku Olinpikoetako Jorge Dueñas prestatzailearen azken zerrendan. Horrela, bihar eguardiko 1etan Espainiak Argentina hartuko du, teorian Antonenlla Mena Bera Berako jokalari ohia aritzen den selekzioa ahulena. Larunbatean, ordu berean, Holanda izango da arerioa eta igandean 12,30etan Kroaziaren aurka jokatuko du, arerio gogorrena, hain zuzen. Atsedena hartu aurretik, Espainiako selekzioak Eurokopan izateko eskubidea bermatu behar du. Horrela, Islandian maiatzaren 30ean jokatuko du 19,30etan eta ekainaren 2an Guadalajaran Suizaren aurka arratsaldeko 6etan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores