Bera Bera

Select your language

Partida amaiera bikain batek hiru goleko abantaila eman dio Bera Berari gaur Gaskan jokatutako partida Danubius Galatiren aurrean, hasiera hasieratik gauzak zailak jarri dituen Errumaniako taldea. Azkeneko bost minutuetan baino ez du tartea zabaldu Bera Berak –gehienez lau gol-. Une horietan defentsa sutsu batekin erantzun diote Danubiusi, jaurtiketak oztopatzen Ederra eta Menéndezen blokajeak medio eta Zoqbiren geldiketei esker. Brasildarrak Eli Pinedori eman dion pase batek 25-22 ezarri du, Amurrikoak Elorzari egin dioten penaltia gauzatu du (26-22) eta azken jokaldian Glibkok egindako golarekin –zortzigarrena- bihar Bidebietan lehia izango dela aldarrikatu du. Partida hasiera traketsa izan du Bera Berak, bi penalti langara bidali ditu, aurreneko bost minutuetan golik gabe eta 1-4 partzialari aurre hartu behar. Bera Beraren lanaren poderioz pixkanaka murriztu du aldea, Eli Pinedo aurrean jarrita 5-1 defentsa onari esker. Donostiarrek, halera, arazoak zituzten erasoan eta golak banatu ditu Eider Rubio, Altuna, Castro, Ederra eta Menéndezen artean –hiru egin ditu zarauztarrak-. Horrela berdinketa iritsi da (25 min. 9-9) eta atsedenaldian aurretik heldu da (13-12). Bigarren zatian, Eli Pinedo agertu da erantzukizuna hartuz. Hegalak, bi penalti ere sartu ditu, defentsan sendo aritu da eta guztira bederatzi gol sartu ditu –zazpi zati honetan-. Partida bizia bezain estua zen eta edozer kanporaketa aprobetxatzen zen. Errumaniar taldean Glibko ukrainiarra eta Curtean hegala –lau gol- izan dira onenak eta, aipatzekoa ere defentsa. Bihar Bidebietan (12etan), Bera Bera hiru goleko aldeari eusten saiatuko da, 23. gola sartzen duenean lau goleko izango da. Fitxa: Bera Bera 26, Danubius Galati 23 Bera Bera 26 (13+13): Zoqbi, Altuna (1), Rubio (3, 2p), Elorza (2), Núñez (2), Dunay eta Ziarsolo (1)–titularra- Pinedo (9, 2p), Ederra (2), Menéndez (4) eta Castro (2). Danubius Galati 23 (12+11): Bobeica, Zaremba (1), Curtean (4), Cioaric (1), Marginean (3), Glibko (8) eta Lazarin (3) –titularra- Burlachenko (2), Patuleanu (1), Gheorghe, Trandafir, Crivlevit eta Basa. Epaileak: Marco Di Domenico eta Lorenzo Fornasier (Italia). EHFko delegatua: Jean Ives Renon (Frantzia). Kanporaketak: Elorza eta Núñez (2) Bera Beratik eta Zaremba (2), Curtean, Burlachenko eta Glibko Danubiusetik. Partzialak: 0-2, 3-5, 4-6, 5-8, 9-9, 13-12 –atsedenaldia- 14-14, 16-16, 18-16, 23-22 eta 26-23 Gertakariak: 600 pertsona Gaskan. Bera Berako jokalariek Verónica Cuña animoak ematen kamisetak erakutsi dituzte.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores