Bera Berako kadete mailako jokalariek hasi dituzte entrenamentuak 2011-2012 denboraldiari ekiteko. Anoetako miniestadioan burututako jarduera fisikoan jokalariek oso aldarte ona erakutsi zuten denboraldiaurreari begira. Animo guztioi eta zorte on denboraldi berri honetan. Gora Bera Bera!!
Donostia 2016 Europako Hiriburuaren web orrialdeak bidai lagun berri bat du orain, Bera Bera Taldearena, hain zuzen. Izan ere, beste askoren artean, gure kluba enpresak eta elkarteak batzen duen arlora gehitu da.
Ekarpen honekin Herritarren energi-olatuak egitasmoarekin bat egin dugu guztion artean 2016. urtea hirirako arrakastatsua izan dadin.
Kukuxumusu marka aski ezagunak Bera Berako Eskubaloi taldeari marrazkia diseinatu dio. Hiriko motiboaz gain estanpatu ezberdinak nahastu ditu: kamisetak, giltzatakoak, katiluak eta euritakoak, besteak beste salgai daude. Horietakoren bat erosteko zeren zain zaude?
Gaurtik aurrera larunbata bitartean, Egiako Udal kiroldeagian burutuko da Egia K. E. Eskubaloia-El Diario Vascoko XVII Nazioarteko Txapelketa.
Bera Bera Eskubaloi Taldeak Asfi Itxako talde ezagunaren aurka inauguratuko du gaur txapelketa arratsaldeko 6etatik aurrera. Ondoren, 8etatik aurrera Egia Eskubaloia taldeak (gizonezkoen 1. maila) eta Bidasoak (gizonezkoan Ohorezko ‘B’ maila) aurrez aurre izango dira.
Ostiralean, HELVETIA ANAITASUNA-USDK DUNKERQUE (Frantziako Kopako txapelduna eta 3. sailkatua ligan) norgehiagoka ikusgai izango da arratsaldeko 6etan, eta 8etan REALE ADEMAR DE LEON - AMAYA SPORT SAN ANTONIO, alegia.
Larunbatean, 3. eta 4. postua zehazteko lehia arratsaldeko 5,30etan izango da eta txapelketaren finala 7,30etan, hain zuzen.
Guztiok bertan izatea espero dugu, Gora Bera Bera!!!Aupa Egia!!!
Denboraldiarruneko hirugarren partidan, Bera Bera Eskubaloia ezustekoa emateko zorian egona da arratsaldean Asfi Itxakoren aurka, Donostiako Egiako Udal kiroldegian burutu eta Egia K.E.ak antolatzen duen nazioarte mailako txapelketan ireki duen norgehiagokan.
Gipuzkoarren eta nafarren arteko borrokak bi zati desberdinak izan ditu. Lehenengoan donostiarrek 0-5 partziala jaso dute hasieran eta hori zama handia izan da lehenengo zatia amaitu bitartean (7-12), orduan defentsari neurria hartzen hasi diote eta erasoan gehiago asmatu.
Bigarren zatia ikusgarria izan da Bera Beraren aldetik. Reyes Karrerek zuzentzen dituen jokalariek defentsan orma bat eraiki dute nafarrek gainditzen zaila izan dutena, batez ere, Darly Doqbi atezainaren lana azpimarragarria izan da, bere urtebetetze egunean oso kalitate ona erakutsi duena, hain zuzen. Era berean, erasoan lerroen arteko lorturak funtzionatu du, batez ere, arlo honetan eraginkorrenak Bea Fernandez (partiduko golegile nagusiena 7 golekin) eta Dara Carvalho (5) izan dira.
Horrela, Bera Berak 18na berdindu du norgehiagoka 12 minutuen faltan eta markagailuan aurretik jartzeko aukera izan du Dara Carvalhok zazpi metrotan baloi bat kontrolatu izan balu.
Partida amaieran, Asfi Itxakok sendotasuna eta kalitatea erakutsi du, eta 3-6 partzialari esker 21-24 emaitzarekin eskuratu du Egia K.E.ak antolatzen duen txapelketa.
Bera Bera Eskubaloia taldeko entrenatzaile Reyes Karrere "kontent" zegoen egindako partidarekin. "Balantzea positiboa da eta jokalariek aldez aurretik emandako aginduak bete dituzte" azaldu du. "Galtzea ez dugu gustoko baina horrelako defentsarekin eginez gero, hau da, 24 gol baino gutxiago jasotzen, ziur nago partida asko irabaziko ditugula" azpimarratu du. "Denboraldiaurrean lana pilatu behar dugu gaur bihar irabazi ahal izateko" amaitu du entrenatzaileak.
Bera Bera: Doqbi, Pinedo (2), Rubio, Bea Fernádez (7), Carvalho (5), Punko (3), Altuna, Ziarsolo (3), Cuña, Campa, Mena (1) eta Berta.