Bera Bera

Select your language

Kopako XXXIV. edizioaren atarian, ligako 16. jardunaldian Bera Berak Etxebarrin Kukullagaren aurka lidergoa sendotu zuen egunean, Matxalen Ziarsolok sartutako hamar golek beste estadistika bat urratu zituen. Gara egunkariko kazetari Juan Carlos Elorzak jasotako datuen arabera, gol kopuru horrekin ezker albokoa eta egungo kapitainak mila gol baino gehiago sartu ditu Bera Berarekin. 12 denboraldi hauetan, Matxalen Ziarsolok 787 gol sartu ditu ligan, 137 Europan (lehiaketa guztiak jokatu ditu), 14 Superkopan eta 63 Kopan, arratsaldean Porriñon hasiko den lehiaketan. Gainera, une gozoa bizi du gaur egun. Azkeneko denboraldietan bataz beste ligan 63 gol sartu baditu ere, aurten 81 gol daramazki eta egun taldeko golegile nagusiena da ligan. Eta postu berean, harrigarria bada ere, Eli Pinedo du. Matxalenek 35 gol sartu ditu azkeneko bost partidatan, ligan zazpi Porriñori, zortzi Itxakori, hamar Kukullagari eta beste 10 Cup Winners’ Cupean, hiru Gdynian eta zazpi Gascan, Poloniako Vistal Laczpol taldearen aurkako kanporaketa gainditzeko balio izan zutenak. Gola egiteko gaitasun honi esker, Matxalen Ziarsolok Patri Pinedo (982 gol) aurreratu du Bera Berako golegile nagusien taulan. Zerrendan historikoak agertzen dira, Tati Garmendia da buru (2.158) eta ondoren Esme López (1.269).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores