Porriñon irekiko du Kopa Bera Berak Zuazoren aurka (18,30etan)
Lehenengo eguna iritsi da. Partida jokatuko den pistan goizean egindako entrenaldi ostean Bera Bera Eskubaloia 18,30etan zain geldituko da aurten Galizan ospatuko den Kopako XXXIV edizioko final-laurdenak.
Aurkaria ezaguna da, Zuazo Barakaldo (Epaileak: Sergio Rodríguez eta Andrés Rosendo, galizarrak). Bera Berak hiru aldiz izan ditu aurrez aurre bizkaitarrak baina oso egoera ezberdinetan. Bidebietan aurredenboraldian, Serbiako Eurokopak eragindako etenaldian Oñatin jokaturiko lagunartekoan eta ligako lehenengo partida izan da aurten. Guztietan Bera Bera garaile irten da, halere, ligako norgehiagokan gehiago kostatu zitzaien donostiarrei.
Partida horretan Ana Temprano atezaina, Tania Yañez hegala –ligako golegile nagusiena- eta Ainhoa Hernández piboteak egindako lana azpimarragarriena izan zen.
Bera Bera defentsan sendo aritzea saiatuko da eta kontraerasoak gauzatzeko aukerak aprobetxatu, horrez gain, partidari erritmo altua jarriko dio.
Ordu berean A Guardan Mecalia Atlético Guardés eta Helvetia Alcobendas aurrez aurre izango dira. Zuazo gaindintuz gero, Bera Bera gaueko 10ak pasatu ezagutuko du aurkaria, bertako BM Porriño ala Elche Mustang. A Guarda Kukullaga Etxebarri eta Rocasa taldeak final-laurdenak osatuko dituzte.