Nahiz eta aurredenboraldian emaitzak garrantzitsuena ez izan, ez dago gaizki hobekuntzaren bide horretan partiduak irabazten joatea, horrek asko laguntzen baitu. Larunbatean, Bera Berak beste garaipen bat lortu zuen Castron etxeko taldearen kontra, 27-29 emaitzarekin.
Castro Gijon baino talde indartsuagoa da, eta donostiarrak gehiago estutu zituen. Hala ere, defentsan berriro ondo aritu ondoren, berriro ere irabaztean lortu zuten. Hurrengo lehia zailagoa izango da. Itxakoren kontra izango da Donostian, hurrengo ostegunean 18:00etan.
Duela bi aste entrenamenduekin hasi eta gero, Bera Bera Eskubaloi taldeak bihar aurredenboraldiko lehen partidua jokatuko du. Xixoneko Ceares Kiroldegian izango da, non 19:30etatik aurrera donostiarrak igo berria den BM Gijón-en kontra arituko diren.
Aurredenboraldia beti da gogorra eta luzea, horregatik jokalariak lehen partidua jokatzeko irrikitan daude, nahiz eta lagunartekoa izan. Bost izango dira aurredenboraldiko lehiak. Castron izango da hurrengoa hilaren 20ean, Bidebietako aurkezpena 25ean Itxakoren kontra, etxetik baita ere Castro pasako da 27an, eta bukatzeko Lizarran jokatuko dute Itxakoren kontra abuztuaren 31ean.
Iraileko lehen astean, Euskadiko Kopa jokatuko dute Zuazo, Kukullaga eta Zarautzekin batera, Liga irailaren 9an hasi baino lehen.
Antonella Mena Bera Bera Eskubaloi taldeak aurtengo denboraldirako laugarren fitxaketa da, atzo akordio batetara iritsi ondoren. 23 urteko pibote argentinarra da, 1,83ko altura duena. Panamerikako txapeldun izan zen 2009an Argentinako Selekzioarekin, eta kontinenteko txapeldunorde izan da 2011 honetan baita ere. Honenbestez, Brasilen ospatuko den hurrengo Munduko Txapelketan egongo da.
Antonella Buenos Aireseko CID Moreno klubetik dator. Pibotearen posizioa ameriketako beste izar batekin konpartituko du, Dara Carvalho mundialista brasildarra. Klubetik ongi etorria ematen diogu, eta Bera Beraren kamisetarekin oparotasuna eta lorpen handiak opa dizkiogu.
Bidebietan atzo ospatu zen lehen entrenamenduan, Reyes Karrere entrenatzaileak bertan egon ziren komunikabideen galderak erantzun zituen. Aurtengo denboraldirako dagoen taldea labur aurkeztu ondoren, hurrengo denboraldirako duen anbizioa argi utzi zuen. Aurreko kurtsoan egindako lana hobetzea da helburua.
“Helburu argia dugu: defentsiboki dugun maila hobetzea. Iaz baino hobeto defenditu behar dugu, ziur baikaude horrela sailkapenean gorago ibiliko garela”. Honenbestez, entrenatzaileak argi dauka lehen egitekoa, eta hortik hasiko da lanean.
Bestalde, aurredenboraldia hasi duen taldearengatik galdetu zitzaion, egon diren bajak eta fitxaketak baloratuz. “Etorri direnek gure nahiak betetzen dituzte. Fitxatu nahi genuena hori zen. Pasa den ligako atezainik onenetakoa izan zena ekarri dugu (Darley), eta baita beste atezain gazte bat, inertzia on batetik datorrena. Eli Pinedok bestalde, sekulako ibilbidea du eskubaloiean, eta gauza handiak eskainiko dizkigu. ¿norbait faltan botako dugula? Ez nuke hori esango.
Aurtengo denboraldian, Bera Berak hiru txapelketa jokatuko ditu, eta taldearen asmoa hiruretan maila altua ematea da. “Helburua konpetizio guztietan ahal dugun guztia ematea da, eta goran egotea. Europan Belgikako talde bat egokitu zaigu, eta irabazi egin behar diogu. Hurrengo fasera ez igarotzea sekulako porrota litzateke. Talde hau irabazteko egina dago, eta horregatik txapelketa guztietan goran egon behar gara, ezin gara konpetizio batetara joateagatik joan”,
Ligari erreparatuta, Itxako beste maila batetan egoten jarraituko du. “Hala da. Itxakok besteak baino maila altuagoa du, eta faborito nagusia izango da. Besteen artean, uste dut azkeneko sailkatua bigarrena bezain harriskutsua izan daitekeela. Edozein emaitza egon daiteke, iaz bezalaxe, noiz behekoekin galdu genuen eta bigarrenari irabazi genion. Eldak eta Saguntok fitxaketa onak egin dituzte, Alicantek entrenatzailez aldatu du... eta uste dut era berean Alcobendas onenekin batera egoteko taldea osatu duela. Hala ere, parekotasuna da nagusi”. Hala ere, Karrerek argi dauka “guri dagokionez, gure buruari begiratu behar diogu, guk baitugu goran egoteko giltza”.
Gaur arratsaldean Bera Berak 2011-2012 denboraldirako aurredenboraldiari hasiera eman dio. Iazko taldetik bajaren bat egon da, eta aurpegi berriak ere ikusi ditugu. Reyes Karrerek 14 jokalarirekin hasi ditu entrenamenduak; horiei harrobiko bi gazte gehitu behar zaizkie, lehen taldearekin aurredenboraldia egingo dutenak.
Iaz aldaketa ugari egon eta gero, aurten gipuzkoarrek iazko blokea mantendu dute, hiru fitxaketa berri gehituta. Eli Pinedo batetik, eta Yamiley Rodriguez eta Darly Zoqby atezainak dira oraingoz taldera iritsi direnak. Hala ere, oraindik etorrera gehiago egon daitezke, baina iristen badira, taldeak jada duen mailari hobekuntza bat emango duten jokalariak izango dira. Ez da fitxatzeagatik fitxatuko.
Europako arerioa ezagututa, eta ligaren hasiera bueltan izanik (irailaren 9an Kukullagaren kontra), lanean jartzea tokatzen da orain. Hala ere, jokalariak forma onean iritsi dira entrenamenduetara, udaran zaindu egin direla erakutsiz.
Plantilla:
2.Dara Carvalho (Pivote)
3.Eider Rubio (Central)
4.Veronica Cuña (Central)
5.Nagore Areizaga (Central)
8.Alba Menendez (Lateral Izq)
9.Anna Punko (Lateral Dch)
12.Darly Zoqby (Portera)
14.Libe Altuna, (Extremo Dch)
16.Yamley Rodriguez (Portera)
17.Eli Pinedo (Extremo Izq)
19.Matxalen Ziarsolo (Extremo Izq)
28.Melinda Berta (Extremo Dch)
30.Anita Campa (Lateral Izq)
75.Bea Fernandez (Lateral Izq)
Olatz Ramón (Juvenil)
Irantzu Yerobi (Senior)