Bigarren zatiari esker izango da Bera Bera Kopako finalean (23-20)
Bigarren zatian ez omen dira onenak, Bera Bera, aldiz, esaerarekin ez dago ados. Izan ere, Zuazoren aurkako partida gogora ekarri dute donostiarrek. Halere, berriro ere, finala eskuratzeko gogoak eta talde honek sufrimendurako duen gaitasuna, berriro ere partida iraultzeko aukera eman dio, Elche Mustang gainditu eta bederatzigarren aldiz Kopako finalean egongo da (igandea, 13,05etan Teledeporte).
Horretarako, Bera Berak sekulako bigarren zatia jokatu du. Eli Pinedo eta Eider Rubioren gidaritzapean, Darly Zoqbi erabakiorra atepeaan eta Matxalen Ziarsolo bikain penaltiak gauzatzen. Baina sufritzen jakin izan dute. Hori da taldea definitaen duena eta berriro ere frogatu dute.
Lehenengo zatian Bera Bera sendo zegoen defentsan baina ez zuen eraso posizionalan asmatzen. Eider Rubio pibotearekin jokatzen saiatu arren baina ez zuen lortze, Eli Pinedo lotura zuten alboan eta Nitsan Dunay eta Patri Elorzak ez zuten barneraketak asmatzen.
Bera Berak Elchek zabaldutako tarteari eutsi dio defentsari esker baina Mamen Rodríguez eta Ana Isabel Martínez asmatzen hasi dira –bien artean zortzi gol lehenengo zatian-. Reyes Carrerek Yamiley jarri du atean baina Elche 8-12 joan da atsedenaldira. Bera Berak bi gol baino zeraman eraso posizionalean.
Bigarren zatia berdin hasi da. Elchek emaitzari heldu dio Ana Isabel Martínez edo Mamen Rodríguezen bitartez eta Bera Berak Eli Pinedoren inspirazioaren bidez. Bigarren zatian erdian aritu da Pinedo, barneraketak egin ditu gola sartzen, penaltiak ateratzen –Eider Rubiok sartzen zituenak- edo Ederrarekin lotura eginez.
Donostiarrak geroz eta gertuago ziren (16-18, 46. Min) eta Elcheri partida luzeegia egiten ari zitzaion. Elorza, Ederra eta Núñezek osaturiko hormarekin topo egiten zuten eta Darly Zoqbi gaindiezina zen. Brasildarrak egindako geldiketa bat medio, Castrok gol bakar batera utzi du Bera Bera, ondoren 5-0 partziala lortu duena, Matxalen Ziarsolok sartutako penaltiei esker.
Elche saiatu da banan banako defentsarekin, baina Esther Martínezen kalea, Darlyren geldiketa penalti batean eta minutu bat falta zela Pinedoren golak garaipena erdietsi du eta finalerako txartela (13,05 h. Teledeporte).
Horrela, Bera Bera aurkariaren zain dago. Mecalia Atlético Guardés eta Rocasak jokatzen ari dira beste finalerdia.
Fitxa:
Bera Bera 23, Elche Mustang 20
Bera Bera (8+15): Zoqbi, Castro (3), Rubio (5, 4p), Núñez (1), Elorza, Dunay eta Pinedo (8) –titularra- Menéndez, Ziarsolo (3p), Ederra (3), Altuna eta Yamiley (o.a.).
Elche Mustang (12+8): Llanos Trigueros, Gómez (3), Segarra, Ana I. Martínez (7), Andreu (1), Esther Martínez (2), Mamen (6), Segarra, Sempere (1), Vila, Fuentes eta Guilabert (o.a.).
Epaileak: Gonzalo Mirando eta Fernando San Pedro (Madrid)
Kanporaketak: Castro (2), Elorza (2), Núñez eta Ederra Bera Beratik eta Sempere (2) eta Ana I., Martínez (1) Elche Mustang taldeatik.
Partzialak: 0-1, 2-3, 4-5, 5-7, 6-9, 8-12 –atsedenaldia- 9-13, 11-15, 15-17, 18-18, 20-19 eta 23-20