Bera Bera

Select your language

Kopa lehiaketa ezberdina dela jakina da. Sensazioak eta itxaropenak nahasten direla ere bai. Hasieratik talde bati gauzak ondo ateratzen zaizkiola eta besteak, presioak gainditzen duela askotan ematen da horrelakoetan. Bera Berak Porriñora egin du bidaia beste paper batekin. Askotan ezer galtzeko ez duen talde gisa aurkeztu dira Kopan donostiarrak orain, aldiz, ligan lider egonik faboritoen zama daramate. Eta partida asko bihurritu da, gehiegi, luzapeneko aurreneko minutuan baino ez baita jarri aurretik Bera Bera. Zuazok argi zuen zer nolako erasoa gauzatu behar zuen eta bestetik, donostiarren kontraeraso oztopatzea zen ideia. Penaltiak eta kanporatzeak bitartez –lau lehenengo zatian- Zuazo aurretik mantendu da. Bera Berak berdinketak lortu ditu Pinedo, Alba Menéndez eta Elorzaren bitartez. Baina bizkaitarrek berdin jarraitzen zuten eta Ana Temprano atezaina Bidebietan urtarrilean bezain fin. Gainera, zelai erdira makina bat aldiz atera da baloiak moztea eta ondo irten zaio. Zuazo 9-13 joan egin da markagaileuak atsedenaldirako hiru minutu falta zirela baina Elorza eta Pinedo –gaur portzeintai eskasekin- aldea murriztu dute (11-13). Bigarren zatiaren hasieran, Bera Berak baloi ugari izan ditu berdinketa lortzeko, Zuazok aprobetxatu dituenak (12-16). Eider Rubio bolada txarrari amaiera jarri dio eta 14-17 jarri du (45. Min). Zoqbi partidan sartu da eta bizkaitarren erasoak sufritu du hortik aurrera. Halere, Ana Temprano bikain zebilen. Nuñez kanporatu dute eta Zuazok arnasa hartu du 17-19 baina kanariarren gol batek eta Matxalen Ziarsoloren beste bi –aurrenekoak partida- berdinketa eman dute. Bera Berak azken baloia izan du baina jokaldia ez da ondo irten. Halere, luzapena donostiarren alde abiatu da. Zuazok hiru gol sartu ditu azkeneko 15 minutuetan eta gol bakarra, penaltiz, gauzatu du luzapenean. Bera Berak okerrena igarota, lasaiago jokatu du eta lortu duen aldeak ez du zerikusirik partidan bizi denarekin. Orain BM Porriño edo Elche Mustang izango du aurrean larunbatean. Fitxa: Bera Bera 25, Zuazo Barakaldo 21 Bera Bera 25 (11+9+5): Zoqbi, Castro (1), Elorza (2), Arizaga (1), Menéndez (1), Núñez (3) eta Pinedo (8) –titularra- Ziarsolo (4), Altuna (1), Rubio (4), Ederra (1), Dunay eta Yamiley (o.a.). Zuazo Barakaldo 21 (13+7+1): Temprano, Álvarez (1) , Gil, Sagasti, Ahedo (3), Yañez (8), Galarza (1), Bonilla (2), Belloso (3), Botica, Hernández (3) eta Aldekoa. Epaileak: Sergio Rodríguez eta Andrés Rosendo (Galiza) Kanporatuak: Pinedo, Castro, Núñez (2)eta Elorza Bera Beratik eta Botica Zuazotik Partzialak: 1-2, 2-4, 5-6, 7-8, 9-10, 11-13 –atsedenaldian- 12-13, 13-16, 14-17, 14-18, 7-19, 20-20 –luzapena - 22-21 eta 25-21.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores