Eider Rubioren gol batek markagailuan Bera Berak merezitako berdinketa jarriko zuena ez dute ontzat eman epaileek denboraz kanpo zegoelakoan.
Hiru segunduren faltan, Eider Rubiok langara bidali du Bea Fernandezi egindako penaltia, Eli Pinedok ikutu ostean, Eiderrek berriro baloia jaso eta Navarro atezaina gainditu egin du, halere ez da markagailura igo.
Oso partida bizia, sutsua eta emozioz beterikoa izan da. Bera Bera Eskubaloian Europako azpitxapeldunen aurrean irabazteko aukera izan du, oso defentsa onari, Zoqbiren lehenengo zatiari esker eta erasoan Berta eta Bea Fernandezen fin ibili direlako.
Azkenean, Eider Rubiok ezin izan du penaltia gauzatu –jaurtitutako laurak sartu ditu une hori iritsi arte- eta donostiarrek punturik gabe itzuli dira.
Itxako 27 - Bera Bera 26
Itxako (13+14): Silvia y Mirjana, Andrea 1, Tervel, Zulai 3, Alonso 1, Maja 2, Barbosa 7, Egozkue 1, Nekane, P.Pinedo 3, Macarena 3, Carmen 6 eta Deonise.
Bera Bera (14+12): Zoqbi, Berta 7, Punko 2, Rubio 6, Bea Fernández 5, Dara 2, Pinedo 2, Cuña 2, Altuna, Ziarsolo eta Campa
Epaileak: Escudero anaiak.
Partzialak: 2-2, 4-5, 7-7, 9-9, 11-12, 13-14; 15-15, 20-17, 21-19, 22-22, 25-24, 27-26
Bea Fernandez jokalari internazionalak ezin izan du gaurko entrenamenduan parte hartu pasa den asteazkenan behatz batean jasatako kolpeak eraginda. Ondorioz, behatza puskaturik izan ez arren, ezker hegalak zain egon beharko du biharko (6,30etan, Lizarran) Itxakoren aurkako partida iritsi arte jokatzeko gai den erabakitzeko.
Reyes Carrere entrenatzaileak Antonella Mena eta Alba Menendezen bajak ditu. Pibotea Argentinarekin Hungarian dago eta zarauztarra hernia diskalak eragindako lesioa gainditzen ari da.
Baja hauek izan arren, donostiarrek partida ona egiteko asmoa dute, aurrez aurre egungo txapelduna eta Europako azpitxapelduna izan arren. Asfi Itxakok ere Nerea Pena eta Begoña Fernándezen bajak izango ditu bihar.
Eskubaloiaren festa
Ohorezko mailako partida iritsi baino lehen eskubaloiaz disfrutatzeko aukera dago. Izan ere, goizeko 10etatik aurrera 2ak bitartean Bera Bera eta Itxakoko kadete eta infantileko taldeak partida ugari jokatuko dituzte eta arratsaldeko 4etatik aurrera Lizarreria Kiroldegian bertan jubenilen txanda izango da.
“Itxako faborito argia izan arren” Bera Bera Eskubaloi taldeko entrenatzaile Reyes Carrerek bere taldeari eskatzen dio “anbizioa, baloia eskuratzea” eta zaila izan arren “uste dut partida irabazteko aukerak ditugu”.
“Europako azpitxapelduna izango dugu aurrean, faborito nagusia da bertako lehiaketa guztiak irabazteko eta azken urte hauetan irabazten ohitura du, abantaila dute ondorioz zentzu horretan” deskribatzen du. “Guk asmo hori dugu eta pasa den larunbatekoa norgehiagokan –Bera Berari golei esker lidergoa eman ziona- baino hobeto jokatu behar dugu eta akats gutxigo, jakina”.
“Bera Berak kontrako egoerak kudeatu eta frustazioak gaidintu beharko ditu partidan” dio Reyes Carrerek, “batez ere, gure akatsak ondo aprobetxatuko dituelako Itxakok”. Bi talde hauek denboraldiaurrean bi lagunartekoak jokatu zituzten, nafarren kalitateak erabaki zituenak. Gipuzkoako entranatzailearen ustez “galdu arren, gure jokua egiteko aukera izan genuen, ondorioz oraindik ere gehiago exijitu behar diogu geure buruei”.
Carrerek ezin izango du Antonella Mena eraman, pibotea bere selekzioarekin Hungarian dagoelako; Alba Menendez orain hasi da entrenatzen hernia diskala dela kausa hamar hilabete geldirik egon delako eta Bea Fernandezek behatz batean mina hartu du larunbateko partidarako (6,30etan Lizarran) zalantza bakarra delarik.
Ligako aurreneko emaitzak kontutan hartuta, Bera Bera Eskubaloi taldeko entrenatzaileak “liga oso irregularra” antzematen du. “Ikusi behar dugu nola erantzuten duen Eldak jokalari garrantzitsuak galdu ondoren, egongo dira presiorik gabeko taldeak, Elchek ondo jokatzen du baina ez dakigu nola helduko dion presioari puntuak galdu dituenean, Alcobendasek taldea ona du eta Saguntok denboraldi ona egin du eta fitxaketak moldatzen dituenean gora etorriko dena”. Horrez gain, Carrerek “jende berria” ikusten du, “belaunaldi berriak eta hori oso interesgarria da”.
Bere iritziz, Bera Beraren erronka nagusia “hamar hilabete hauetan oreka mantentzea da eta jaisteko borronkan dauden talde horien contra ez galtzea”. Era berean, Reyes Carrerek adierazi du “talde faboritoa garela jabetu behar dugu eta horrekin aurrera egin, ez soilik galdu dezakegun partida”. “Irabazteko gaitasuna dugu” jakinarazten du.
Halere, “presio baten ikuspegitik ez dit larunbateko partida kezkatzen”. “Partida zailena da oso ondo jokatzen duen taldea delako”.
Denboraldiko garai honetan “lantzeko gauzak ditugu, defentsan egonkortasuna behar dugu eta oso garrantzitsua da ohiturak hartzea dena automatikoki ateratzeko”.
Datorren larunbatean, arratsaldeko 6,30etatik aurrera, Lizarrareria Kiroldegian Asfi Itxako eta Bera Bera Eskubaloiaren Ohorezko Mailako partida ez ezik kirol honek festa bat ere biziko du.
Izan ere, bi taldeetako harrobia hainbat norgehiagokak jokatuko dituzte goi mailako partida iritsi baino lehen.
Horrela, Bera Berako emakumeezkoen infantilak 10,30etatik Itxako A taldearen aurka jokatuko du eta 12,30etatik aurrera Itxako B taldearen aurka. Kadete mailako bi taldeek, bestalde, Itxakoren taldeak izango dituzte aurrez aurre. Goizeko 10etan, Itxako A - Bera Bera A; 11etan Bera Bera B - Itxako B; 12etan Itxako B - Bera Bera A eta eguardiko 1etan, Bera Bera B - Itxako A. Partida guztiak kiroldegitik bost minututara dagoen Oncineda izeneko karpan jokatuko dira, infantilak 1. pistan eta kadeteak, aldiz, 2. pistan. Norgehiagoka bakoitzak 25 minutuko bi zati izango ditu.
Bestetik, emakumeezkoen jubenil mailako Egia Bera Bera Lizarreria Kiroldegian arituko da arratsaldeko 4etatik aurrera.
Horren ostean, bi taldeetako harrobi osoak Ohorezko mailako partida ikusiko du. Zentzu honetan, Bera Bera Eskubaloia larunbateko hitzordua serio prestatzen ari da, bi orduko saioak burutzen eta bihar eta etzi 10,30etatik 12,30etara entrenatuko dira Bidebieta Kiroldegian.