Bera Bera Eskubaloiak indar guztiarekin aritzea derrigortu dio Asfi Itxakori gaur arratsaldean Lubaki kiroldegian jokatutako Zumaiako txapelketa eskuratu ahal izateko (27-29).
Bosgarren lagunartekoa positiboa izan da donostiarrentzat, une oro egon baitira partidako lehian eta Asfi Itxako ez dute inoiz lasai utzi. Alderantziz, Bera Berak lortutako bigarren zatiko 19-18ko emaitzak derrigortu dio Itxakori bertsiorik onena ematera. Partida bukaeran Europako azpitxapeldunen eraginkortasunak erabaki du.
Erasoan Bera Berakoak ondo aritu dira, jokalari guztiek gola sartzeko gai izan direlarik. Punko ondo egin du lana eraso posizionalean eta atzean, donostiarrek Eli Pinedok (5 gol) amaitu dituen kontraerasoak eragin dituzten defentsa bikainak txandakatu dituzte Itxakok amaieran ondo aprobetxatu dituen hutsunekin.
Reyes Carrere entrenatzaileak norgehiagoka erabili du minutuak banatzeko Liga hasteko 10 egun gelditzen direnean. Asteburu honetan Bera Bera Eskubaloiak Euskadiko Kopari ekingo dio Bizkaian.
Bera Bera (12 eta 15): Rodríguez eta Zoqbi, Ziarsolo (1), Cuña (3), Campa (2), Carvalho (3), Punko (5), Berta (1), Eli Pinedo (5), Rubio (2), Bea Fernández (2), Mena (1) eta Altuna (2).
Partzialak: 2-2, 5-6, 7-8, 8-12, 10-14, 12-15; 19-18, 21-21, 23-23, 24-26 y 27-29.
Bera Bera Eskubaloia eta Asfi Itxako izango dira bihar aurrez aurre berriro ere denboraldiaurrean, oraingo honetan, Zumaiako XXVIII. Txapelketa jokoan izango dute kostaldeko udalerriko kiroldegian.
Arratsaldeko 7etan ospatuko den biharko lagunartekoa bostgarrena da Bera Berako Eskubaloi taldeko sekzioak prestakuntza garai honetan jokatzen duena.
Denboraldiaurrea baikorra izaten ari da orain arte, izan ere, entrenatzaileen irizpideak bere gain hartzen ari dira jokalariak, batez ere, defentsarako mentalitatea eta eraso landuak. Era berean, lau fitxaketa berrien taldeari moldatzen ari dira: Doqbi eta Rodriguez atezaina, Eli Pinedo eta Antonella Mena pibotea.
Biharko partida interesgarria izango da, Egiako txapelketan Bera Bera Eskubaloiak erakutsi zuelako Asfi Itxakori gauzak zailak jartzen gai dela.
Bea Fernández eta Eli Pinedo, Espainarekin; Darly Zoqbi eta Dara Carvalho, Brasilekin eta Antonella Mena Argentinarekin arituko dira selekzioekin txapelketa ezberdinetan irailaren 19tik 25era bitartean.
Horrela, ligako bigarren jardunaldia burutu ostean, jokalari hauek Donostia utziko dute abenduaren 2tik 18ra Brasilen ospatuko den Mundiala prestatzen jarraitzeko.
Bea eta Eli Danimarkako World Cup txapelkdetara abiatuko dira non Espainiaz gain izango dira Frantzia, Danimarka, Errusia, Suedia, Errumania, Norvegia eta Alemania. Dara eta Darly Austriara joango dira eta Antonella aldiz Hungariara.
Jokalari hauek aukera ugari dute Brasilgo Mundiala jokatzeko, batez ere, Darly Zoqbi eta Dara Carvalho brasildarrentzat berezia izango den txapelketa.
Bigarren zatian oso defentsa sustsuari esker, Bera Bera Eskubaloiak gainditu du erraz Castro Urdiales taldea (28-17) Bidebietan gaur jokatutako partidan, laugarren lagunartekoa denboraldiaurre honetan, liga hasteko –irailaren 10ean- bi aste falta direnean.
Lehenengo zatia ez da ona izan Reyes Karrere entrenatzaileak diseinatutako gidoia ez delako bete, hasiera bikaina egin arren (3-0). Bera Berak intetsitatea defentsan galdu egin du eta Castro Urdiales taldeari norgehiagoka berdintzen uztzi egin dio eta ez hori bakarrik, aurretik jarri egin da birritan (4-5 eta 11-12)
Atsedenaldi ostean Bera Berak neurriak aurreratu ditu defentsan Patricia Elorza jokalariari metroak ez uzteko. Mugimenduak emaitza ederra eman du eta Castro Urdialesek 10 minutu baino gehiago behar izan ditu gola egiteko bigarren zatian. Bera Bera gainera oso fin aritu da erasoan eta, horrela, partida donostiarren alde erabaki duen 8-1 partziala erabakiorra sartu egin dio Castro Urdialesi.
Ondorioz, oso froga positiboa Bera Bera Eskubaloiarentzat, Bea Fernandez, Matxalen Ziarsolo eta Alba Menendez jokalarien bajak izan dituztelarik. Matxalenek beroketan arazoren bat somatu eta ez dute arriskatu nahi izan.
Hurrengo partidan berriro ere Asfi Itxako izango dute aurrez aurre Zumaiako txapelketan datorren asteazkenean, abuztuak 31, arratsaldeko 7etatik aurrera.
Bera Bera: Doqbi y Yamiley, Carvalho (4), Rubio (4), Cuña (4), Arizaga (3), Punko (3), Mena, Altuna, Pinedo (4), Berta (3) eta Campa (3).
Castro Urdiales: Muñoz, San Antonio, Guerrero, Nogales (3), Costales, Elorza (4), Zorrilla, Gomez, Trojaola (3), Vilella, Fernández, Carens (1), Yañez (4) eta Martinez (2).
Partzialak: 3-1, 3-3, 4-5, 5-5, 10-8, 12-12, 17-12, 19-12, 20-14, 22-15, 24-16, 28-17
Bera Bera Eskubaloiak bihar Bidebietan aurketuzko du 2011-2012 denboraldirako prestatu duen taldea, irailaren 10etatik aurrera ligari ekingo diona. Horretarako laugarren adiskidantzazko partida jokatuko du, oraingo honetan C. B. Castro Urdiales A.A.ren aurka (arratsaldeko 5,30etan Bidebieta udal kiroldegian), pasa den larunbatean, abuztuak 20, Kantabrian 27-29 gainditu zuen taldea, alegia.
Bera Bera Eskubaloiak zaletu gertuenei aukera emango die fitxaketa berriak -Eli Pinedo eta Darly Doqbi atezain ezagunak, Yameley Rodriguez baita ere atezaina eta Antonella Mena pibotea- jokatzen ikusteko. Logikoki Doqbi eta Pinedoren kasuan adaptazio prozesua atezain kanariarrarena eta Argentinako pibotearena baino azkarrago doa, azken honek joku erritmo altuago batera moldatu behar baitu.
2011-2012 denboraldiari ilusioz beteta ekingo dio Bera Bera Eskubaloia, batez ere, iazko jokalari gehienak taldean dihardutelako, kalitatezko jokalariak etorri direlako eta Europan erronka berri bezain interesgarria izango dutelako aurrez aurre. Atzo Asfi Itxakoren aurka galdu arren (21-24) norgehiagokak erakutsi zuen taldea motibatuta dagoela gauza handiak lortzeko.
Bestalde, Bera Bera Eskubaloi taldeari Kukuxumusuk marka ezagunak diseinatu dizkion kamiseta bitxiak eta beste pitxi batzuk (katiluak, giltzatakoak) bulegoan ez ezik biharko partidan ere salgai izango dira.