Partida bukatu ostean egindako adierazpenetan, lehenego zatian Carrerek “ez du taldea norgehiagokan sartuta, defentsan ez gara gustora egonm, baloiaren atzetik eta arerioak zer egiten zuen zain”.
“Bigarrren zatian aurrea jo dugu, baloiak berreskuratu ditugu eta beraiek baino bizkorrago ibili gara”. Reyesen ustez “nahasia” izan den partida honetatik “emaitza izan da onena”.
Bestalde, Mar Alicanteko Esteban Roig entrenatzailearentzat “•gakoa” izan da Maia Popovicen “hirugarren kanporatzea zorrotzegia”. Gainera, azaldu du “50. minututik aurrera ez dugu erasoan asmatu Bera Beraren defentsa itxiaren aurrean eta beraiek kanpoko jaurtiketetan asmatu egin dute”.
Horrela, Bera Bera Egia kadete 2 taldeak Zalla Taberna Pulpo KE izango du aurrean Zumaiako Lubaki kiroldegian (12etan) eta Bera Bera Egia kadete 2 taldeak Eibar Eskubaloiaren aurka jokatuko du Ipuruan (arratsaldeko 5etan).
Jubenil mailako partida, Bera Bera Egiak eta Bartolo Jatetxea taldeak jokatu behar zutena, urriaren 12an izango da.
Bestetik, Bera Bera Egiako infantil mailalko taldeek lagunartekoak jokatuko dituzte bihar goizean Elgoibarren. Olaizaga kiroldegian infantil B taldeak goizeko 9,30etan jokatuko du eta infantil A taldeak 10,30etan.
Aurrekari hauekin Bidebieta udal kiroldegira etorriko da bihar (arratsaldeko 7etan) BM Alicante, Isabel Ortuño jokalaria erreferentzia nagusia dena erasoan, besteak beste, Vanessa Amoros internazionala fitxatu duen taldea eta beste lau jokalari: Nuria Gracia, Maja Popovic, Natasa Krnic eta Anna Manaut.
Mar Alicantek partida bakarra irabazi du hiru jardunaldietan, Etxebarrin Kukullaga taldearen aurka, hain zuzen. Alacantarrak ustekabean galdu zuen aurreneko partida Ucam Murciaren aurka eta ezin izan zioten aurre egin Itxakori duela 9 egun (20-29).
Bea Fernandez eta Dara Carvalhok bat egin dute biharko partida “zaila” izango dela esaten. Horretarako hegalak “konzentrazioa” eskatu du eta pibotea “baikor dago astean zehar oso lan ona egin dugulako”.
Pasa den astean bezala, Reyes Carrerek jokalari guztiak ditu prest. Gijonen gakoa defentsa izan zen, Mar Alicanteari aurre egiteko ezaugarri bera, alegia. Irabaziz gero gerta daiteke Bera Bera Eskubaloia bigarren postura salto egitera Saguntok Rocasaren aurka partida zaila izango duelako.
Mar Alicante taldeak urtez urte jokalari ugari aldatzen dituenez “hobe da beraien aurka orain jokatzea” adierazi du brasildarrak. “Baikor” dago Dara “astean zehar oso lan ona bete dugulako”. Hori da azpimarratu nahi duena, hau da, “talde honek gustuko du lana, bere entrenatzaileak ere lana besterik ez du buruan, sakrifizio handiko taldea da, alegia”.
Dara Carvalho Dinizek eskarmentua du Espainiako Ohorezko Ligan, izan ere, Leonen hiru urte igaro zituen, bana Eldan eta Alacanten eta bigarren denboraldia betetzen ari de Bera Bera Eskubaloiarekin. Donostian “oso gustora” dagoela dio. “Bizitza osoa hemen daramadala dirudi, bertara egin naizela uste dut”. Eta “ardura” gehiagori heltzeko “prest” dago. “Iaz gutxiago jokatu nuen baino taldeari eginda nago eta laguntzeko irrikaz”.
Taldean nahiz maila pertsonalean erronkaz beteriko denboraldia du Darak. Mar Alicanteren aurka jokatu ostean Mexikora egingo du bidaia Joku Panamerikarretan parte hartzeko, Cleba Leon taldearen aurkako partidarako baja izango delarik. “Joku Olinpiadetako txartela dugu jokoan eta lortzea espero dugu” baieztatzen du. Horrez gain, “buruan” du abenduan Mundiala ospatuko da Brasilen. “Txapelketa gure herrian jokatzen delako eta guretzako ardura handia delako” adierazten du Bera Bera Eskubaloiko pibote titularrak.
Cristina infantak buru duen ekitaldian Bea Fernandezek kirol ibilbidea saritzat ikusiko du gaztea izan arren. “Oso pozik nago horrelako sariak nire kirol ibilbidearen zati bat aitortzen duelako” adierazi du kantabriarrak.
Espainiako selekzioarekin ehun partida baino gehiago jokatu ditu, Marta Mangue, Macarena Aguilar, Begoña Fernández eta Carmen Martínek osatzen duten golegile nagusien taldean da gaur egun.
Halere, argi du Kirol Kontseilu Gorenak banatzen duen domina “ez zait bururaino igo, oraindik urte onak izango ditudalakoan”. “Oraindik badut hobetzeko betarik eta lan gogorra egin behar dut hobetzen joateko” azpimarratu du.
“Oso denboraldi ona egingo dugu”
Bera Bera Eskubaloian bigarren denboraldia betetzen ari da Bea. “Matxalen, Libe Altuna eta Eider ezagutzen nituen eta hona etortzeko urratsa eman nuen”azaltzen du hegalekoak. Aurreneko urtean “moldaketa” izan zen “onena”, izan ere, “Europako txartela lortu arren denboraldia amaiera ez zen gure gustokoa izan”.
Bere ustez ona da “iazko denboraldia presente izatea ligari oso hasiera ona eman diogulako liga, partidaz partida joango gara lehiaketa guztietan gauzak ondo egiteko motibazioarekin”.
Bea ziur dago “oso denboraldi ona egingo dugu”, halere dio “konfidantza gehiegirik ez dut nahi”. Mar Alicante taldearen aurkako larunbateko partidaren aurrean “motibazioa” eskatzen du “partida serioa egin behar dugu, teoriaz goian egoteko taldea delako”.
Kantabriarra atsekabetuta zegoen Jorge Dueñas selekzionatzailearen zerrendan ez zegoelako Europako txapelketarako txatela lortzeko bi partidari begira.