Horrela, Bera Bera Egia taldeko jubenilak 31-16 nagusitu ziren Ereintza Aguaplast taldearen aurka larunbat arratsaldean. Ondoren, Bera Bera Egiako kadete 1 taldeak gol batez irabazi zion Zalla Taberna Pulpo KEri (16-15) eta Bera Bera Egia kadete 2 taldea aise nagusitu zen 35-13 Egia Bera Beraren aurrean.
Bera Bera Egia jubenila sailkapen buruan da, Kadete 2a bezala. Datorren asteburuan jubenilek Bartolo Jatetxea taldearen aurka jokatuko dute, Kadete 2 taldeak Zalla Taberna Pulpo KE izango dute zain eta Kadete 1 taldeak, Eibar Eskubaloia.
Bestalde, lagunartekoak galdu arren, infantil A zein Infantil B taldeek prestakuntzarekin jarraitzen dute ligan urriaren 15ean debuta egiteko.
Ondoren, Anna Punko agertzen da 13 golekin eta Matxalen Ziarsolo eta Eli Pinedo ezker hegalak hamaikana golekin. Dara Carvalhok 10 gol sartu ditu eta Bea Fernandezek, 9.
Sailkapenean, hirugarrenak
Hirugarren jardunaldiak estutu egin du sailkapena. Itxakok eta Bera Bera Eskubaloiak izan ezik, gainontzeko taldeek irabazteko zailtasunak izan dituzte. Liderrak adina puntu dituen Mar Saguntok gol batez irabazi zion Alcobendasi (30-29), Cleba Leonek, berriz, Kukullagari hiru golez irabazi zion. Eta ustekabeak ere eman dira: Elche eta Elda Prestigioren arteko berdinketa eta, batez ere, Castro eta Porriñoren garaipenak Rocasa eta Ucam Murciaren aurrean, bi partida emaitza bera izan zutelarik, 22-21.
Jardunaldiak denboraldiaren parekotasuna iragartzen du. Bera Bera Eskubaloia hirugarrena da Ucam Murcia, Rocasa eta Elda Prestigiok baino gol average delakoa hobea duelako.
Larunbatean, Bidebietan (7etan), Bera Bera Eskubaloiak Mar Alicante izango du aurrean, Itxakoren aurka 20-29 galdu zuen taldea. Aurreneko jardunaldian Mar Alicantek Ucam Murciaren aurka galdu zuen etxean eta ondoren, Kukullagari 21-33 irabazi zion.
Reyes Carrerek ohiko astea planfikatu du. Gaur goizeko entrenamenduan ez da ezer berezirik eman, bihar goiz-arratsaldez; etzi, arratsaldez eta ostegun eta ostiralea, goizez.