Bera Bera

Select your language

9 eta 12 urte bitarteko 29 gazte gerturatu dira gaur Bidebieta kiroldegira Bera Berak antolatu duen lehenengo Kanpusean parte hartzera. Goizeko 9etatik 2ak bitartean, 15 neska eta 14 mutil, Bidebietako pistan eta kanpoak ariketa ezberdinak burututzen aritu dira. Verónica Valverde eta María Graciaren koordinaziopean, ohorezko mailako Adriana Castro eta Nitsan Dunay jokalariak lagundu dute jardueran eta baita ere, jubenil mailako Anne Valle, Maialen Husillos eta Andrea Arellano eta kadete mailako Maialen Eguren. Jardunaldia bi zatietan banatu da. Goizeko 11ak arte Bidebietako pistan izan dira, eskubaloia ezagutzeko ariketa ezberdinak gauzatuz eta amaieran zabalean partidak jokatuz. Dutxatu eta hamaiketako ostean kiroldegitik gertu dagoen kirol anitzetako pistan ibili dira bestelako jokuak burutzen. Kanpusa ostiralera arte luzatuko da eta larunbatean ohorezko mailako norgehiagoka hasi aurretik –Bera Bera vs Helvetia Alcobendas (19,30etan)- partida batzu jokatuko dute eskubaloi eskolako partaideekin batera.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores