Jorge Dueñasek Eli Pinedo, Patri Elorza eta Ana Martínez deitu ditu
Eli Pinedo, Patri Elorza eta Ana Martínez jokalariek ez dute atsedenik izango urrian. Urriaren 20ean Gaskan Larvik taldearen aurka jokatu ostean, Champions Leagueko hirugarren jardunaldian, hurrengo egunean, astelehenean, Leonera joan beharko dute 2014ko Eurokopan parte hartzeko fasea prestatzera.
Aste horretan ez dago ez Champions ez Ligarik eta donostiarren hurrengo partida urriaren 31an Castelldefelsen izango da. Ondorioz, Pinedo, Elorza eta Ana Martínezek urrian bederatzi partida jokatuko dituzte (atzo lehenengoa), Bera Berarekin zazpi –Championseko hiru- eta Espainiarekin, bi. 2014ko abenduan Hungaria eta Kroaziara joan ahal izateko, Dueñasen selekzioak Holanda, Turkia eta Italia gainditu beharko ditu.
Horrela, urriaren 24ean Leongo Kiroldegian 20etan, Espainiak Turkia hartuko du eta urriaren 26an Pescaran Italia izango da aurkaria. Hurrengo jardunaldian datorren urteko martxoan izango da.
Espainiako Ligako Silvia Navarro (Rocasa) eta Cristina González (Cleba León) atezainak eta Raquel Caño (Cleba León) sartu ditu Dueñasek. Bera Bera da Frantziako Fleury taldearekin batera -Bea Fernández, Marta López eta Marta Mangué-, Espainiako selekzioara jokalari gehien bidaltzen dituen taldea.