Álvarez: “Championsekin gozatu eta jokuarekin leialak izan behar dugu”
Gaur goizean komunikabideen aurrean eginiko agerraldian, Bera Bera Eskubaloiko entrenatzaile Imanol Álvarezek “gozatu” hitza behin baino gehiagoetan erabaili du Champions Leagueko multzoen fasean debutaren aurrean.
Izan ere, Bera Berak Mazedoniako txapeldun WHC Vardar hartuko du lehenengo jardunaldian, Josean Gasca kiroldegian, igandean 12,15 (ETB). Peter Herczeg eta Peter Südi hugariarrak izango dira epaileak.
“Gozatu nahi dugu, jendeak ikus dezan hemen egotea merezi dugu, inork ez digula gonbidapena bidali, irabazi dugula, alegia” adierazi du Imanol Álvarezek. Lehiaketa honetan “Europako eta, ondorioz, Munduko 16 talderik onenak daude eta horien artean Bera Bera” azpimarratu du.
Bera Berako entrenatzaileak ohartarazi du “Championsa irabazteko helburuarekin osatu diren taldearen aurka jokatuko dugu”. Horregatik, bere ustez, gako nagusiena da “lehenbailehen presioa gainetik kendu eta gure baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatu”.
Ondorioz, Imanol Álvarezek “ondo defendatu, asmatu defentsan eta korrika egitea” eskatu du. “Mina egiteko gai garela uste dut baina beraiek ere bai” dio. Ermuko entrenatzaileak onartzen du Vardarren “nagusitasuna, Championsa irabazteko taldea delako” eta ez da fisikoaz gehiegi arduratzen “hau eskubaloia da eta jokalari azkarrak izanik, ez da arazo”.
Horregatik, “gozatzea eta gure jokuarekin leiala izan behar dugu” helburua Championsen “lehenengo partaidetzarekin ikastea baita”.
Orain arte Ligan egindako ibilbideaz galdeturik, Imanol Álvarez onartu du “lasai” dagoela lortutako bost garaipenekin eta “entrenatzailea aldatuta” garaipen hauek “ondo etorri zaio taldeari” eta “lasai, konfidantza eta taldeak errodajea eginda” helduko dio Championsari.
Azkenik, publikoa animatu du “Gascara etortzeko igandean, ikusten dut jende asko dagoela ilusiokin gu ikusteko Europako talde onenen artean, Donostiara igande eguardian etortzea oso erakargarria da”.