Lehengo larunbatean Barakaldora joan ziren 14 jokalariekin egingo dio gaur aurre Bidebietan Bera Berak Porriñori (19etan, Sebastián Fernández eta Alberto Murillo, Andaluzia). Hau da, María Akuña atezain gazteak Yamiley Rodríguezen lekua hartuko du, izan ere, giharretako minez dago kanariarra.
Ligako laugarren jardunaldia partida aurreratu da Bera Berak Championseko ligaxkan Mazedoniako txapeldun Vardar taldearen aurka debuta egingo duelako (igandean, 12,15etan, Gaskan). Donostiarrek, halere, ez dute hanka-sartzerik nahi bi puntuen garrantziaz jabeturik, Liga eskuratzeko garrantzitsuak eta lidergoan jarraitzeko ezinbestekoak.
Estela Doiro galdu duen Porriñon Alicia Fernandez da egun Ligako golegile nagusiena, partidako 10 gol sartu dituena.
Bera Berak defentsako lana berretsiko du, izan ere, Ligako gol gutxien jaso duen taldea da –partidako, 19- eta ez bakarrik emakumeezkoen ligan baizik eta gizonezkoen Asobal eta Zilarrezko mailakoetan ere bai.