Bera Bera

Select your language

Donostiak aurreneko aldiz hartuko du emakumeen eskubaloiko Championsa eta horretarako Josean Gasca kiroldegiak aurpegia aldatuko du gaur gauean lehiaketak ezartzen dituen baldintzei egokitzeko eta bermatzeko Bera Beraren debuta ligaxkan Mazedoniako Vardar indartsuaren aurrean (12,15 h. ETB SAT, Peter Herczeg eta Peter Südi, Hungaria).
Izan ere, 20etatik aurrera, Orma Infraestructuras para eventos enpresaren langileek bihar partida jokatuko den pista jartzeari ekingo diote. Eusko Jaurlaritzak lagunduta, Itxakori erositako pistak luzeran 20 metro eta zabalean 1,5m, dituen 24 bobina ditu eta beste lau metro bateko zabalekoa, 40 x 20 laukizuzena osatuz. Pistak inguruan marko beltza modukoa izango du.
Gainera, Bera Berak interneteko konexioa bermatu behar du, Telefonicak egin duena eta leku zehatzak identifikatu, besteak beste, prensa aretoa, VIP gunea partida ikusteko eta beste gune bat partida aurretik eta ostean luntxa eskaintzeko.
Partidari begira, komunikabideak, agintariak, gonbidatuak, argazkilariak, kamarak eta pistan egon behar diren pertsonak identifikatu behar ditu. Eta gutxi gorabehera partida hasi baino 15 minutu lehenago Champioseko soinupean norgehiagoka eta taldeak aurkezteko zeremonia hasiko da. Ondorioz, zalegoari ordu horretako eserita egotea eskatzen dio Bera Berak. Eta ez da faltako Imanol Reformasei esker bizikleta baten zozketa.
Dena kontrolpean egon dadin, Bera Berak enpresa ezberdinen kolaborazioa izan du, Orma eta Telefonicaz gain, aurkari guztiak Hotel Barceló Costa Vascak hartuko ditu; Autocentro Igarak kotxeak eskaintzen ditu; Autocares David Vardarren bidaiez arduratzen da eta era berean, Lankorpek eta Eroski Bidaiak. Eskerrik asko! guztiei.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores