Bera Bera Eskubaloiko kapitainak plantillaren sensazioen berri eman zuen atzo komunikabideen aurrean. “Championsa jokatzeko irrikitan gaude” onartu zuen Matxalen Ziarsolok, nahiz eta ohartarzi “lehiaketara moldatzea kostatuko zaigun”.
Ezker alboko jokolariak “Ligako partida guztiak eta Superkopako finala irabazi ostean taldea konfidantzarekin dago” eta Europako maila goreneko txapelketaren aurrean “gogo eta ilusio ikaragarriak dira batez ere etxean aurpegia emateko”.
Bere ustez, “gure jokua oso ondo eginez gero partida onak egiteko aukera izango dugu”.
Ziarsolok onartzen du “ez gara faboritoak partida bakar batean ere, halere, zailtasunaren aurrean motibazioa handia da”.
Biharko aurkaria, Mazedoniako Vardar, sei herrietako jokalariak osaturiko talde indartsua da, halere, kapitainak dio “erronka zailei heltzeko gogoa dugu”
“Guretzako beste multzo bat egokiagoa izan zitekeen, halere Championsen ez daude aurkari errazak eta zalegoei Munduko jokalari onenetarikoak Donostian ikustea ilusioa egiten diela ulertzen dugu” azpimarratzen du.
Championsa jokatzea ea ametsa den galdetuta, Ziarsolok baieztatu zuen. “Bai, Liga irabazi ostean, klubarentzat eta jokalarientzat ametsa da”. Horregatik, “irol zalegoarei bihar Gascara (12.15etan) joatea dei egiten du “gozatzera, partida ezberdina izango delako eta gu ikustea lehiaketa gorenean”.