Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak oso irudi ona eman du gaur eguardian Championseko ligaxkari zegokion debutean Mazedoniako Vardar indartsuaren aurrean. Izan ere, donostiarrek markagailuari begiratu diotenean Mazcedoniako txapeldunetik hain gertu ikusi dute euren burua ((15-17, min 51 eta 17-19, min 54) azken finean, egoera horrek kaltetu dielarik (19-23). Partida Vardarren esanetara jarri da defentsa gogor baten bidez, Bera Berari gainditzen asko kostatu zaiona. Donostiarrek 6-0 defentsarekin Elorza, Núñez, Pinedo eta Menéndez kokatu dituzte erdian eta Ana Martínez eta Castro alboetan. Ana Tempranok atea zaindu du eta erasoan Pinedo ezker alboan kokatu da. Erasoan zailtasunak izanik eta kontraerasoak ezin gauzatuz, Vardarrek ez du tarterik ireki, era berean, gipuzkoarren defentsak bikain bete duelako lana (4-5, 11. Min). Bera Berak berdintzeko baloiak izan ditu baina ezin izan du partida osoan lortu. Lehenengo zati amaieran bakarrik lortu du Vardarrek aldea, Khmyrovak sartutako golei esker (8-12, atsedenaldian). Championseko partida izan arren, Imanol Álvarezek ez du zalantzarik izan jokalarien artean minutuak banatzeko. Nagore Arizagak zuzendu du taldea lehenengo zati erdian eta bigarrenean Maitane Etxeberria jubenila eta Esther Arrojeria sartu ditu, usurbiltarra Lekic ondo ondoan jarriz. Izan ere, Vardarren Andrea Lekic Györi txapeldun taldetik etorritako jokalariak ardura hartu behar izan du. Bigarren zatian, Bera Berak zailena lortu du, partidan berriro sartzea, alegia. Tempranok Zebici gelditu dio penaltia eta gipuzkoarrek 4-1 eko partziala lortu dute Ziarsolo eta Pinedoren golei esker 12-13 jarriz 41. Minutuan. Berdinketa ez da iritsi horreratako baloia izan arren. Radicevicek pibotean, Dembelek kontraerasoan eta Nikolicen golek Vardarri arnasa eman diote baina Bera Berak lanari leiala izaten jarraitu du. Ana Martinezek eta Arrojeriak kontraerasoan Mazedoniako taldea berriro estutu dute baina gidaritza hartuta zuen Lekic jokalariari esker lau goleko aldea berreskuratu dute (15-19, 52 min). Halere berriro Bera Bera bi goletara gerturatu da (17-19, 54 min), Indira Kastratovikj Vardarreko entrenatzaileak hutsartea eskatu du orduan. Lekicek ardura hartu du eta partida erabaki du. Ondorioz, partida handia Bera Berak egin duena zalegoan zoramenerako Gaska erdia baino gehiago betez, Championsen urrutira iritsiko den talde batean aurrean jokalariek aurpegia eman dutelako. Eta harro egoteko modua da. Bera Bera 19 (8+11): Temprano, Castro (1), Elorza (2), Martínez (2), Núñez (1), Menéndez (1) eta Pinedo (3) –Arizaga (1), Dunay, Ederra, Ziarsolo (7, 3 p), Etxeberria eta Arrojeria (1). WHC Vardar 23 (12+11): Suslina, Radicevic (4), Djokic (1), Lekic (6), Fernández, Pineau (1) eta Zebic (3) –titular- Dembele (2), Nikolic (1), Klikovic, Khmyrova (5), Crvenskoska y Leynoud (o.a.) Epaileak: Peter Herczeg eta Peter Südi (Hungaria). EHFko delegatua: Antonio Goulao. Kanporatuak: Ana Martínez, Elorza eta gorria Pinedori (min. 58) Bera Beratik eta Fernández, Lekic, Nikolic eta Klikovac (3, gorria 56. min) Vardarretik. Partzialak: 2-2, 3-4, 5-6, 6-8, 7-10. 8-12 -atsedenaldian- 9-12, 11-13, 12-15, 14-.17, 17-20 y 19-23.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores