Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiko plantilla gaur goizean abiatatu da (9,30etan) Bidebietatik Galizara bidera, non BM Porriño izango du aurrez aurre bihar 18etan (Sergio Francisco Gallardo eta Francisco José Gallardo, Andaluzia). Donostiarrak iaz garai hauetan –astelehenean urtebete- 2013ko Kopa eskuratu zuten lekura bueltatuko dira, Porriñoko udal kiroldegira, alegia.
Partida honek Ligako 17. Jardunaldia irekiko du bihar. Ordubete beranduago Mecalia Atlético Guardés- Helvetia Alcobendas hasiko da A Guardan. Hau da, bosgarrenak liderra hartuko du eta laugarrenak, bigarrena. Porriñon partida amaitzen denean BM Rocasa-Kukullaga Etxebarri hasiko da Telden.
Bera Berak azkeneko bi partidetako deialdia osatu du. Bidaian da taldekideekin Porriñoko jokalari Vero Cuña, taldearekin entrenatzen ari dena baina Imanol Álvarezen deialdian sartzeko oraindik falta zaiona.
Etxetik kanpo azkeneko bi norgehiagokak galduta, Alacanten eta Telden, gipuzkoarrek sentsatzio onak eta konfidantza berreskuratu nahi dute eraso jokua ardatz duen aurkari baten aurrean. Izan ere, BM Porriñon Bera Berak baino bost gol gehiago sartu ditu, hau da, partidako 28 baino gehiago; etxean, gainera, 30.
Valencia Canyamelar taldeak baino ez du Porriñon garaipenik lortu oso gol gutxiko partidan (18-21). Norgehiagoka hau kenduta, galizarrek etxean bataz beste 32 gol sartu dute. Alcobendasek berdinketarekin konformatu behar izan zuen (27-27) eta Rocasak 35-30 galdu zuen.
Halere, Bera Bera aurkari latza izan ohi da Porriñorentzat. Azkeneko bost norgehiagoketan, Porriñok ez dizkio 22 gol baino gehiago sartu Bera Berari. Joaneko partidan, 32-19. Gainera Alicia Fernández zentrala galdu du denboraldi osorako, golegile nagusienak esker belaunean lotailu gurutzatua hautsi baizuen lehengo larunbatean. Galiziarrak 11 gol egin zituen Bidebietan, taldearen erdia baino gehiago. Castelldefelsen mina hartu aurretik partidako 8,5 gol zeraman Fernándezek, ligako golegile nagusiena, baina bere taldeak bataz beste 28 gol sartzen ditu. Ondorioz, agerian dago Abel Estévez entrenatzailearen taldeak badituela beste baliabideak erasoan, horien artean Isa Bastero, Orsolya Andrea hugariara eta Maialen Mujika gipuzkoarra lehenengo lerroan; Itxakon jokatu zuen Nekane pibotean edo Sandra Costas eta Lorena Pérez hegaletan. Cacheda gazteak Alicia Fernándezen lekua hartuko du Castelldefelsen bezala, non galizarrak atsedenaldiko 16-11 markagailua iraultzeko zorian izan ziren.
Defentsa lana oinarri Ligako hirugarren erasoari aurre egingo dio Bera Berak. Gainera, Zuazoren aurka erabakiorra izan zen kontraerasoa ateratzen saiatuko da eta eraso geldian konfindantzaz aritu Ligako bosgarren defentsa txarrena baita Porriñorena, bataz beste 27 gol jasotzen baititu; etxean, 25.5.
Autocares Davideko eserlekuetan kokatu ostean, donostiarrek Burgoseko Olmillos de Salsamón herrian bazkalduko dgu, Porriñora 20ak aldera iritsi, ordubete entrenamendua burutu eta 22ak aldera, afaldu. Bihar plana: gosaldu ostean, bideoa, ondoren ibilaldia, 13etan bazkaldu eta 18etan, garaipena helburu bakarra.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores