Euskal ligako bigarren fasean, donostiarrek Ereintza Eskubaloia, Urdaibai E.T. eta CB Muskiz taldearekin osatu dute multzoa. Eta azken hau hartuko ditu Bidebietan, larunbatean otsailaren 22an, 16etan. Bera Berak sei jardunaldi ditu aurrean aurreneko bi postuak lortze aldera, lauko finala helburu. Egutegi osoa.
Bestetik, euskal ligako kadete eta jubenil taldeak aurreneko aldiz banatuko dira. Hau da, Maria Graciak zuzentzen duen Bera Bera kadete taldeak Basauriko Artunduaga kiroldegian arituko da bertako taldearekin igandean 10,30etan eta Verónica Valverderen Bera Bera jubenil taldea Oñatira abiatuko da Aloña Mendiren aurka jokatzera 12etan igandean bertan.
Azkenik, Mauge Gezalak zuzentzen duen lurralde mailako kadete taldeak Urnietako kiroldegian jokatuko du bertako taldearen aurka igandean 12etan.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, Ainara García Txiki.