“Eredugarriak zarete”
Gaur eguardian Bera Bera Eskubaloi plantillari harrera egin diote Gipuzkoako Foru Aldundian eta Donostiako udalean atzo Alcobendasen Kopako XXXV. edizioa bereganatu ondoren.
Ospakizunak ostean, eguarduan Gipuzkoa plazan elkartu dira non Gipuzkoako Aldun nagusi Martin Garitano; Kultura, Gazteria eta Kiroletako foru diputatu Ikerne Badiola eta Kiroletako zuzendari Asier Sarriegik hartu dituzten.
Agerraldian, lurraldeko kirol arduradun nagusienak azpimarratu du “emakumezkoen kirola goi mailakoa da Gipuzkoan eta arro sentitzen gara”. Ostean, Aldun nagusiarekin batera, Ikerne Badiolak Jesus Mari Lazkanoren serigrafía oparitu die Fernando Diez Mintegi klubeko presidenteari eta Matxalen Ziarsolo kapitainari.
Bera Bera RTeko presidenteak taldea zoriondu du, Diputazioari eskertu dio proiektua babesten duelako, jokalari gipuzkoarren lana goraipatu du eta enpresen inplikazioa eskatu du, taldeak balore positiboak zabaltzen dituelako, kirol arrakasta du eta edozein ekarpena errentagarria litzateke.
Matxalen Ziarsolo kapitainak “Donostia eta Gipuzkoa osoa Kopa honen partaide egin nahi dugu” eta kirol zalegoa animatu du “Bidebietara etortzeko zuzenean eskubaloia ikusteko eta bigarren Liga irabazten laguntzeko”.
Bestetik, Gipuzkoako Aldun Nagusi Martin Garitanok adierazi du “Koparekin edo gabe, eredugarriak zarete gazteek kirolari eusteko”. Era berean, “enpresei Bera Bera babesteko deia egin die”.
Udaletxean
Mokadua ostean, Bera Berako koadrila Udalean sartu da, bertan Juan Karlos Izagirre alkateaz gain, Kiroletako zinegotzi Josu Ruiz eta beste zinegotziak ziren.
Alkateak, plantilla oso banan banan aipaturik, lorpena goraipatu du “inoiz ez delako erraza”. “Zoriondu eta eskertu nahi dizuet, ekarritako kopagatik eta eskerrik asko egindako esfortzua, Donostian eredugarriak zaretelako, emakumezkoen kirola eta eskubaloia handiagoa egiten duzuelako, zuei esker Donostia ezagunagoa delako eta, azkenik, ilusioa sortzeagatik, bero handiko egun batean haize gozoa zaretelako”. Izagirrek maiatzera deitu du taldea “Ligarekin edo gabe, guretzako txapeldunak zaretelako”.
Gaur goizean Urkullu Lehendakariak telegrama baten bidez Bera Bera zoriondu du. Atzo Eusko Jaurlaritzako Kiroletako zuzendari Jon Redondo egon zen partidan eta taldea agurtzeko aukera izan zuen.