Egun hauetan paperak betetzen aritu dira Brasilen eta Israelen Adriana Castro eta Nitsan Dunay, dagoeneko azken honek entrenatzen ari da Bidebietan. Ligan izan duten etenaldiak ez ditu jokalariak selekzioetara bidali, horrela batez ere Eli Pinedo eta Patricia Elorzarentzat atseden egunak izan dira.
Liderrak, bihar
Bera Bera eta Europari heldu behar dioten ligako gainontzeko taldeak partidaz beteriko asteak izango dituzte, azaroako etenaldia iritsi bitartean, alegia. Horrela, datozen sei astetan zortzi partida jokatuko dituzte, ligako sei eta gutxienez Europako bi. Ligako lau talde izango dira Europan, Alcobendas, Valencia Aicequip eta Itxako EHF Cup lehiaketan eta Bera Bera, aldiz, Cup Winners Cup delakoan (Errekopan).
Madrildarrek asteburu honetan Artro Teramo taldearen aurka egin behar zuten debuta baina italiarrek, azken unean, lehiaketari uko egin diote. Hala eta guztiz ere, Alcobendasek bihar jokatuko du BM Rocasaren aurka Kanarietan aurreratutako partidan (19,30etan). Bera Berak adi jarraituko du norgehiagoka, bi talde hauek lidergoan baitira zortzi puntu banarekin.
Valenciak, berriz, datorren asteburuan jokatuko du Europako bi partidak eta Bera Bera bezala, Itxako azaroan sartuko da lehian.
Bidai zailak
Ligan, donostiarrek Mar Alicante hartuko dute larunbatean, urriaren 27an Valencia Aicequip eta Castelldefels aurreratuko den partidan. Etxetik kanpo ordea, Elxen jokatuko dute urriaren 20an, Alcobendasen azaroaren 3an eta hile erdian Leonen. Lehiaketak aurreneko herena gaindituko du orduan eta ondorioak ateratzeko unea iritsiko da.
Euskal Liga
Bera Bera Egiako jubenil eta kadete taldeak atzo goizean Zumaian aritu ziren. Horrela, Bera Bera Egia kadete taldeak 17-30 gainditu zuen Talai-Pe Jatetxea, eta beste partida estu batean Bera Bera Egia jubenil taldeak 21-23 irabazi zion bertako Galdona Burdindegia Pulpori.
Datorren ostiralean, urriak 12, Bidebieta udal kiroldegiak hartuko ditu kadete eta jubenil mailetan donostiarrek eta oñatiarrek izango dituzten lehiak.
Bestetik, kadete mailako bigarren taldeak Gipuzkoako Txapelketako aurreneko partidan Errenterian 15-10 galdu egin zuen Ereintza Beissierren aurka.
Emaitzak: Senior, Jubenil, kadete euskal liga, kadete Gipuzkoako txapelketa
Izan ere, Bera Berak iaz Ligan galdu zituen hiru partidak –Itxakoren aurkako bi eta Elxen- 27 gol hartu zituen, eta Bera Berak Alcobendasen helburua lortu baino lehen, Leonen hogeitaseina berdindu zuen eta 25 gol hartu arren bi partidak bereganatu zituen, Elcheri Bidebietan –atsedenaldian 19-12- eta Pabellón de los Sueñosen gol batez irabazi zuena.
Azpitxapelketa lortu ondoren, Rocasa eta Eldak 27 gol sartu zioten Bera Berari, halere, donostiarren eraso jokoa ezin izan zuten gelditu.
Denboraldi honi begira, eredua bera da, hau da, zati bakoitzean gehienez 12 gol jaso eta partida bukaeran 25 gol baino gutxiago. Viborgen Poloniako txapeldunek 18 gol lortu zituen lehenengo zatian iaz birritan baino eman zena, Lada Togliattik –EHFko txapelduna izan zen ostean- Gaskan eta Bidebietan Rocasak garrantzi gutxiko partidan. Partida guzti hauetan, Bera Berak uholdea bigarren zatian etetea lortu zuen. Lada 35-34 gainditu zuen, Rocasari bederatzi gol sartzen utzi zion orduan eta Danimarkan, bigarren zatiko 20 minutuetan 9-5 partziala lortu arren, donostiarrek Vistal Laczpol Gdynia taldearen aurkako partida ezin izan zuten irauli.
Egungo ligan, aurreneko partidan Porriñon, defentsa ez zen aipagarriena izan eta Bera Berak 22 gol jaso zituen -11 zati bakoitzean-. Halere, pasa den larunbatean A Guardan, Mecalia Atlético Guardésen hasera sutsua (10. min., 6-3) gelditzea lortu zuen Bera Berak atsedenaldira 10-10 iristeko, zenbaki politak donostiarren defentsarako. Halere, Bera Berak 15 gol jaso zituen zati horretan, 2011-12 denboraldi osoan inork lortu ez zuen marka. Itxakok eta birritan Leonek 14 gol baino ez zuten sartu azkeneko 30 minutuetan.
Hala eta guztiz ere, lau partida hauetan Bera Bera da gol gutxien jaso zuen taldea, 86 hain zuzen ere, Mecalia Guardés baino zortzi gol gutxiago eta Alcobendas eta Kukullaga baino 10 gutxiago. Ondorioz, Darly Zoqbik eta Yamiley Rodriguez atezainek muga non dagoen badakite.