Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak laugarren aldiz eskuratu du Kopako txapelketa Alcobendasen eguardian ospatu den finalean Rocasa Ace Gran Canaria 21-26 gaindituz. Madrileko hiria, L’Eliana, Monóva eta Porriñorekin bat egingo du Kopako lekurik esanguratsuenak eta, laugarrenean izan bada ere, urte bikoitian irabaztea lortu dute gipuzkoarrek. Lehenengo zatiak bi zati ezberdinak izan ditu. Hasieran Rocasaren defentsa irekiak, Albaladejo bitartea, arazo ugari sortu dio Bera Berari. Lujan jokalariak ardura hartu du Rocasa aurretik jarriz. Donostiarrek baloiak galtzen zituzten erasoan eta kanariarrak nagusi ziren (6-3, 13 min). Imanol Álvarezek hutsartea eskatu du eta Bera Berak defentsari heldu dio indarrez nahiz eta hurrengo jokaldian Elorza galdu duen sudurrean zauri batekin. Arrojeriak zuzendaritza hartu du eta Temprano geldiketa bikainak egiten hasi da. Ondorioz, kontraerasoen bidez eta Menéndezen jaurtiketak medio –bost gol- Bera Bera 8-11 jarri da. Rocasak, halere, Haridianen bidez aldea murriztu du atsedaldi aurretik (10-11) Bigarren zatian, Imanol Álvarezek atsedena eman die Pinedo eta Ana Martínezi. Elorza pistara itzuli da eta berak sartu du lehenengo gola. Errotazioak oso emaitza ona eman diote entrenatzaileari. Tempranok bikain jarraitzen zuen, Rocasak sei minutu behar izan ditu aurreneko gola sartzeko baina berriro arazoak itzuli dira erasora. Haridian, Albaladejo eta Davinia López ardura gehiago hartu dute eta Rocasak zaileena egin du, partida berdindu, 13-13 (min 42) y 15-15 (Davinia, min 46). Baina Bera Bera lasaitasunera bueltatu da Arrojeria, Martínez eta Pinedorekin lehenengo lerroan eta Etxeberria, Ziarsolo en hegaletan eta Núñez pibotean. Eskuin eta ezker albokoek, Ziarsolo eta Etxeberria erabakiorrak izan dira gola egiteko garaian, batez ere kapitaina, zortzi gol egin baititu bigarren zatian. Bera Berak arnasa hartu du (16-19 min 49) eta ez dio Rocasari gehiago gerturatzen utzi. Ana Tempranok aipamen berezia merezi du. Kopako jokalaririk onena izendatu dute. Portzentajeetan %38 egin du,–Silvia Navarrok, %17- baina jaurtitzaile guztiak zalantzekin utzi ditu. Tempranoz gain, Castro, Menéndez, Pinedo eta María Núñez jarri dituzte Kopako talde onenan. Garaikurra jaso ondoren taldeak Donostiako zaleekin ospatu dute, besteak beste, megafoniaz San Sebastian martxa abestuz. Fitxa: Rocasa 21, Bera Bera 26 Rocasa 21 (10+11): Navarro, Falcón, Luján (6, 3p), López (2), Albaladejo (3), Haridian Rodríguez (6), María González (1), Trojaola (3), Almudena Rodríguez, Peña, eta Adriana González (o.a.) Bera Bera 26 (11+15): Temprano, Castro (1), Menéndez (5), Elorza (1), Núñez (2), Martínez (1) eta Pinedo (4, 2p), -titular- Arrojeria (2), Ziarsolo (8), Etxeberria (2), Arizaga, Ederra, Dunay, Akuña. Aktatik kanpo, Yamiley eta Ezkurdia. Epaileak: Javier Álvarez (Bizkaia) eta Ion Bustamante (Nafarroa) Kanporaketak: Pinedo (1) eta Núñez (2) Bera Beratik eta Davinia López eta Tiddara Trojaola (2). Partzialak: 2-1, 3-3, 6-3, 7-6, 7-9, 10-11 –atsedenaldia- 10-13, 11-13, 14-15, 16-19, 19-22 eta 21-26

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores