Bera Bera

Select your language

Alcobendasen asteburu honetan Erreginaren Kopako edizioan Bera Berako hainbat jokalarien lana goraipatua izan da. Hiru partidatan nabarmen ageri da Ana Temprano, izan ere, asturiarra txapelketa osoko jokalaririk onena izendatu zuten. Atezainaz gain, Bera Berako beste lau jokalari Kopako zazpikote onenak osaturiko taldean sartu zituzten: María Núñez, pibotean, Adriana Castro, eskuin hegalean, Eli Pinedo esker hegalean eta Alba Menéndez, eskuin alboko gisa. Zarauztarrak oso Kopa bikaina egin du, batez ere Guardésen aurkako final-erdian eta Rocasaren aurkako finalean. Horrez gain, final-laurdenetan, Maitane Etxeberria Bera Berako jokalaririk onena izendatu zuten. Final-erdietan Ana Martínezen lana azpimarragarria izan zen batez ere lehenengo zatian eta Matxalen Ziarsolok oso partida amaiera egin zuen zortzi gol sartuta. Eta final laurdenetan Zuazoren aurka, Esther Arrojeria zentralak norgehiagoka bikaina jokatu zuen, Sagrario Santana junior mailako selekzioko hautatzailaren interesa sortu zuena eta, batekin eta besteekin hitz egin ostean eta Kopan izan duen ibilbidearekin, deialdian sartzea erabaki zuen. Ondorioz, igandean Madrilera joan beharko du Frantziara txapelketa batean parte hartu aurretik. Deialdian Maitane Etxeberriarekin bat egingo du usurbiltarrak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores