Elxen, bi puntu baino gehiago (19-28)
Bera Bera Eskubaloiak liga berresteko saiakeran urrats berri bat eman du gaur arratsaldean Elche Mustang 19-28 gainditu ostean, azkeneko bost norgehiagokak galdu zituen Carrusean. Horrela, donostiarrek Elxeko pistan bolada txarrari amaiera jarri diote eta sei urte eta gero berriro garaipenaro heldu diote (azkena 2008ko otsailean), puntuaz aparte konfindatza iturri aproposa izan da gaurkoa.
Izan ere, Elxeko partida kontutan hartzeko data zen, azkeneko porrotak zirela eta. Astea ez da batere erraza izan Imanol Álvarezentzat Eli Pinedok, gripeak jota, ezin izan duelako entrenaldirik burutu eta Elorzak sudurrean hausturak dituelako. Horrez gain, nekea ageri da internacional gazteengan baina guztiak izan dira gaur pistan eta Pinedo eta Elorzaren ekarpena garrantzitsua izan da.
Partida hasieran defentsak nagusi izan dira –bi gol (1-1) zazpi minutuetan-.
Horren ostean Bera Bera nagusi izan da María Núñezen golei esker –lau gol lehenengo zatian- (10 min. 2-3). Zedozer ikusi du Elche Mustang taldeko entrenatzaile José Ignacio Pradesek hutsartea eskatu duela baina ez du taldean eragina izan eta Bera Berak 3-8 partziala bereganatu du. Hemen asmatu dute Ana Martínez, bere talde ohiaren aurrean lehenengo aldiz, Castro eta Ziarsoloren kontraerasoen bidez eta Núñezen beste gol bati esker Bera Berak tartea ireki du (23. min, 5-11).
Elche Mustang taldean Musons –bost gol lehenengo zatian- jokalariak asmatu du Ana Tempranoren aurrean baina ez zen nahikoa izan eta Pradesek bigarren hutsartea eskatu du. Defentsa irekiak mina egin dio Bera Berari atsedenaldian 8-12 nagusi zela.
Lana bideraturik, baina bigarren zati hasierak ez dira onak izan aurten. Gaur ez, taldea ondo irten da aldagelatik, Pinedo buru zuela. Imanol Álvarezek eserlekuan utzi du lehenengo zatian eta asmatu egin du. Ezker hegalekoak zazpi gol sartu ditu eta África Semperekin lehian ibili da –lau gol elxetarrak.
Bera Berak aldea zabaltzen zuen (37. Min 10-17) baina zati honen erdialdean 3-0 partzialari esker Elchek 16-20 gerturatu da. Halere, Ederra, Etxeberrriak eta birritan Pinedok 0-4 partzialarekin erantzun dute elxetarren aukerak murriztuz erabat. Fuentes asmatzen zegoen orduan baina gipuzkoarrek ondo kudeatu dute abantaila amaiera arte (19-28).
Ondorioz, garaipen bikaina Elxeko Carrus pista zailan. Bera Berak sendo jarraitzen du lidergoan bost jardunaldi gelditzen direnean liga amaitzeko. Hurrengo jardunaldian berriro etxetik at, Valladoliden Aula Culturalen aurka larunbatean 18etan.
Fitxa: Elche Mustang 19, Bera Bera 28
Elche Mustang 19 (8+11): Trigueros, Gutiérrez, Gabaldón (1), Musons (5), Sempere (4), Popovic (3), Martínez (1), Gómez (1), Fuentes (4), Mujika, Requena, Hernández, Flores eta Guilabert (o.a.).
Bera Bera 28 (12+16): Temprano, Castro (2), Martínez (3), Menéndez, Elorza (3), Núñez (4) eta Ziarsolo (2) –titular- Pinedo (7), Ederra (4), Etxeberria (2), Arrojeria, Arizaga eta Dunay (1). Deialdian, Yamiley (o.s.)
Epaileak: Manuel Casado eta Manuel Vera (Andaluzia).
Kanporaketak: Ziarsolo, Elorza eta Martínez Bera Beratik eta Gabaldón eta Flores Elche Mustangetik.
Partzialak: 1-1, 2-2, 3-7, 5-10, 6-11, 8-12 –atsedenaldian- 10-16, 11-17, 14-20, 16-24, 18-26 eta 19-28.