Álvarez: “Arrazoi pertsonalak medio ez dut Bera Beran jarraituko”
“Bera Berako entrenatzaile moduan ez jarraitzea da nire erabakia. Iaz, arrazoi pertsonalak eta lan kontuak zirela eta erabakia hartzea asko kostatu zitzaidan eta orain bolada hori amaiera jarri nahi diot, batez ere, arrazoi pertsonalengatik”. Imanol Álvarezen hitzak dira komunikabideen aurrean egindako agerraldian, Bidebietako aulkia utziko duela adierazterakoan.
“Pozik nago kluba honetan egon naizelako, nirekin lan egin dutenek gauzak errazako jarri dizkidate, pena handia hartzen dut, baina onena da” esan du Ermuko entrenatzaileak.
“Ez da erabaki erraza izan” onartu du Imanol Álvarezek. Iazko denboraldian hiru tituluak eskuratu eta gero “itxaropena handia zen baina bete dut, oso gustura egon naiz eta laguntza handia izan dut”.
Eskubaloiari lotuta jarraituko duen Bizkaitar entrenatzaileak “etxetik gertuago”, egindako lanarekin “gustora” dagoela onartu du.
Bestalde, eskubaloi arloko arduradun Tati Garmendiak “izandako inplikazioa eta profesionaltasuna eskertu nahi diot”. “Guretzako eragozpena da, tituluak hor daudelako eta beste persona bat aurkitu behar dugu gertu dagoena, proiektuarekin lotuko dena eta ezagutza dueña, jakina”.
Tatik nahiz Imanolek oso positibotzat jo dute egindako denboraldia. “Zoragarria izan da, lau titulu eskuratu ditugu (Superkopa, Euskal Kopa, Erreginaren Kopa eta Liga) eta Champions Leaguen oso paper duina egin dugu” azpimarratu du Bera Bera Eskubaloi taldeko arduradunak. Era berean “zalantzak” onartu ditu, “lesio larriak medio eta Alacanten eta Telden izandako porrotak tartean, baina Kopan kalitatea agerian utzi zuen taldeak, ostean Liga bereganatzeko”.
Imanol Álvarezen ustez “ez zen erraza berriro hiru tituluak eskuratzea baina lortu dugu”. Zentzu honetan, azkeneko urtetan Bera Berak egindako lana goraipatu du. “Egoera oparoenetan egindako lanaren fruituak jasotzen ari da, beste batzuk ez bezala, orduan neurtzen jakin ez zutelako”. Bere ustez, “harrobiari lotuta egon behar du Bera Berak, Gipuzkoako eta Euskal eskubaloiari lotuta ere bai”. “Eta horrez gain, hankak lurrean, orain taldea zuzentzen ari direnek gauzak argi dituzte eta horrela jarraituko dutela ziur naiz” amaitu du.