Bera Bera

Select your language

Ligako aurreneko lau jardunaldi ostean, Bera Bera Eskubaloiak lehenengo etenaldira iritsi da líder Valladolideko Aula Cultural –Guardes gainditu du- taldeak baino gol average hobea duelako, hau da, puntu guztiak poltsikoratu dituzten talde bakarrak. Horretarako Bera Berak aise irabazi dio gaur Castelldefels taldeari Can Vinader (19-37) erasoan hovera egin duelarik. Donostiarrak atera dira pistara ideia garbi. Defentsa sendoa bitartekari, Temprano atepean, Elorza, Núñez, Menéndez eta Pinedo erdian eta Etxeberria eta Arrojeria hegaletan. Usurbildarrak eraso jokoa zuzendu du. Oraingo honetan gipuzkoarrak baloia mugitzen jakin izan dute sei metroetan aukerak aprobetxatuz. Elorzak markagailua ireki du eta segituan Pinedo esker hegalaren jabe egin da, lehenengo zatian lau gol sartu ditu eta beste bat kontraerasoan. Beste hegaletik Etxeberriak ere asmatu du eta Bera Bera 1-4 jarri da. Arrojeriak ere sareetara bidali du baloia eta gipuzkoarrek tartea ireki dute (10 min. 3-8) Etxaburuk jokalariak mugitu ditu ia bi talde osatuz. Bera Berari aldaketa jasatea kosta egin zaio eta Castelldefels gerturatu da María Cadensen golari esker (5-9). Minutuak pasatu ahala, Bera Berak oreka ez ezik posizio ezberdinetan aukerak ere aurkitu ditu, hegaletan, pibotea eta lehenengo lerrotik. Ziarsolo, Ederra, Menéndez eta Elorzaren golekin donostiarrek alderik handiena atsedenaldira iritsi baino lehen lortu dute (9-18). Bigarren zatian, Bera Berak Silvia Ederra aurkitu du pibotean eta Lizarrakoak lau gol egin ditu. Zugarrondok Temprano ordezkatu du atepean eta merito handiko geldiketak egin ditu, penalti bat barne. Bigarren zati honetan Etxaburuk bi taldeen ideiarekin jarraitu du eta Bera Bera serio aritu da partida osoan, batez ere Eli Pinedo, jaurtitutako hamar baloiak (penaltiz, bat) asmatu dituelako eta lau jardunaldi ostean ligako golegile nagusiena da. Lehiaketa hasi denetik hilabetea pasatu ostean, Bera Berak lau garaipenak eskuratu ditu, puntu bateko aldea du Rocasarekiko –Valentzian berdindu du-, Mecalia Guardés baino bi gehiago eta lau Porriño eta Alcobendasekiko. Atsedenaldia ondo etorriko zaio taldeari –lau internazionalak salbu- datorren hilabeteari ondo ekiteko, non Bera Berak Helvetia Alcobendas hartuko duen eta oso pista zailetara egingo du bidaia, Valentzia eta Valladolid –egun Aula Bera Berakin batera dago lidergoan-. Fitxa: Esportiu Castelldefels 19, Bera Bera 37 Bera Bera: Temprano, Etxeberria (3), Elorza (4), Núñez (2), Menéndez (4), Arrojeria (3) eta Pinedo (10, 1p) –titular- Múgica (2), Azanza (2), Arizaga, Ezkurdia, Ederra (5), Ziarsolo (2) eta Zugarrondo (o.a.) E. Castelldefels: Teixido, Cadens (3), Manaut (3), Sancho, Espinola (3), Floriach (2) eta Gil (5) –titular- Espert (1), Boada (2), Tercero, Torremorell eta Lladro (p.s.). Epaileak: Efrén Muñoz eta Julio Posada (Madril) Kanporaketak: Cadens, Floriach (2) eta Manaut Castelldefelsetik eta Ederra eta Núñez Bera Beratik. Partzialak: 1-4, 3-7, 6-11, 8-12, 8-15, 9-18 –atsedenaldia- 11-21, 14-24, 14-27, 16-31, 18-32 eta 19-37.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores