Amaia Azanza eta Nagore Arizagak Castelldefels dute helburu
BM Porriñoren aurkako partidan baja izan baziren ere, ziur aski Castelldefelsera egingo dute bidaia larunbatean. Amaia Azanza eserlekuan izan arren ez zen pistara atera aduktorea babesteko eta Nagore Arizaga saiatu arren, talde teknikoarekin batera erabaki zuten ez arriskatu eta ekografiaren zain gelditu.
Biei egin dizkietan frogetan ez da hausturarik ageri, ondorioz, Lizarrako albokoa eta Andoaingo zentrala Castelldefelseko zerrendan egoteko aukera ugari dute. Azanzak lan handia egiten du batez ere defentsan eta Arizagak ondo zuzendu zuen taldea Kordoban.
Bestetik, Patri Elorzari aduktorean duen mina adierazteko erresonantzia egingo diote bihar. Bera Berak arratsaldean entrenaldi saioak burutzen jarraitzen du Bidebietan. Castelldefelsera egunean egingo dute bidaia eta Can Vinader kiroldegian 19,45etan oraindik punturik urratu ez duen taldea izango du zain.