Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloia da Frantziako Fleury taldearekin batera Espainiako selekzioari jokalari gehien bidaliko duen taldea, Jorge Dueñasek Hungaria eta Kroaziako Eurokopari begira egindako zerrendan baitira Patricia Elorza, María Núñez, Eli Pinedo eta Ana Temprano.
Espainiako Federazioak gaur eguardian ezagutarazi duen deialdian, hautatzaileak 18 jokalari aukeratu ditu azaroaren 28tik 30era bitartean Fuengirolako nazioarteko txapelketan Brasil, Túnez eta Poloniako selekzioen aurka aritzeko.
Bera Berako lau jokalariez gain, zerrendan dira Ligako beste lau jokalari: Silvia Navarro (Rocasa), Cristina González (Cleba León), Naiara Egozkue (Mecalia Guardés) eta Ainhoa Hernández (Prosetecnisa Zuazo Barakaldo). Gainera, Frantziako ligak zortzi jokalari deitu ditu Jorge Dueñasek: Barbosa, Bea Fernández, Marta Mangué eta Marta López (Fleury), Bea Escribano eta Eli Chávez (Nice) eta Lara González (Metz). Macarane Aguilar (Györi) eta Nerea Pena (FTC) Hungariako ligan dira eta, azkenik, Errumanian, Carmen Martín (Bucaresti). Nely Carla Alberto (Míos Biganos) gipuzkoarra ez dago zerrendan bizkarren ebakuntza egin diotelako. Datu gisa, Macarena Aguilar eta Lara González bakarrik aritzen dira gaur egun Champions Leaguen.
Abenduaren 7tik 21era bitartean Hungarian eta Kroazian ospatuko den Eurokopari begira, Jorge Dueñasek bi jokalari baztetu beharko ditu.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores