Tati Garmendia: “Bera Beraren bertsiorik onena iristear dago”
Gesalaga enpresaren babeslegoaren aurkezpenean, denboraldiko herena beteta balorazioa egin du Bera Bera Eskubaloiko ardurandun Tati Garmendiak.
Komunikabideen galderei erantzunda, Tati Garmendiak gogorarazi du “bi urte zoragarriak bete ditugu, triplete delakoa eta aurten plantillako oinarria mantendu badugu ere, jokalari gaztean etorri dira eta beste entrenatzaile” Aitor Etxaburuk Imanol Álvarezen hutsunea bete zuelako. “Hortaz, adaptazio prozesua burutu behar da nahitaez, halere, duela bi urte bezala gaude, okerrena da puntuak Bidebietan galdu ditugula” adierazi du. Aurreneko liga eskuratu zuen denboraldian, Bera Berak puntu bat utzi zuen A Guardan eta bi Elxen etenaldia baino lehen, hau da, aurten bezala berdinketa eta porrot bat aurkari berdinen aurrean baina okerrena da puntuak Bidebietatik ihes egin dutela. 2012ko etenaldian ondorioz, donostiarrak hirugarrenak ziren Rocasa liderrak baino bi puntu gutxiago eta Elche Mustang, aldiz, puntu bakarra zegoen.
Tati Garmendiak ohartarazi du “urtarrila eta otsaila erabakiorrak, politak eta ilusio handia sortzen dituztenak” eta ondorioz ziur dago “Bera Beraren bertsiorik onena iristear dagoela”. Horretarako “mundo guztiak lanari ekin behar dio serio bi hilabete hauei heltzeko, Europako lehiaketari, Kopako kanporaketa berriari (urtarrilaren 11n Adesal Córdoba etxetik kanpo gainditu beharko du final-laurdenetan egon ahal izateko) eta Rocasa liderrari ondo baino hobeto ekiteko”, hau da, “lana” eskatu du “intentsitate handiko hilabeteak izango direlako”.
Hiru lehiaketak nola ikusten dituen galdeturik, Bera Berako arduradunak Kopan Adesal Córdobaren aurka “faboritismoa” onartu du, EHFn “kanporaketa parekatsua ikusten dut, Muratpasa Turkiako txapelduna da eta atzerriko jokalari indartsuak ditu, zaila, alegia” eta Ligan “ezinbestekoa da Bidebieta gaindiezina bihurtzea berriro ere”. Ondorioz, “lanari ekiteko deia” berretsi du Garmendiak “egutegia kontra dugu, izan ere, bigarren itzulian pista zailenetan arituko garelako”.