Bera Bera Eskubaloiak Gesalaga denboraldi amaierarako babesle berria aurkeztu du gaur goizean Bidebietan, aurrez prestatutako jakiak ditu ardatz nagusi gisa (kroketak, bakailoa pil pilean…). Zarautzen kokaturik, 33 urte daramazkin familia enpresa da eta txarkuteria eta haragikia era lantzen du Gesalagak.
Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak poza agerian utzi du azpimarratuz “bi erakunde gara antzeko baloreak zabaltzen dituztenak, besteak beste, lana, esfortzua, arazoen aurrean onena ematea eta horrez gain, gure lurraldera lotura estua dugu eta kalitate handiko produktua”.
Bera Berak esker besoan Gesalagaren irudia zabalduko du Ligan, Kopan eta EHFn. Bi erakundeen arteko lotura denboraldi amaieran bukatuko badaere bi aldeek hitzarmena luzatzeko saiakera egingo dute.
Bestetik, enpresako gerente José Luis Gesalagak onartu du “bien arteko harremana ilusio handia piztu digula” azpimarratuz “gure gizartetik jasotzen duguna gizarteari itzultzeko modua da”. “Gesalagan %55a emakumea da, gaitasun handiko taldea, hau da, Bera Bera bezala”.
José Luis Gesalaga aprobetxatu “enpresa pribatuari dei bat egiteko, horrelako ekarpenak egite aldera, krisi egoeratan egon arren. Bera Berak –jarraitu du- nazioarte mailan ordezkari dugu eta zailtasun handiak ditu Europako maila gorenetan jokatu ahal izateko, hortaz, gutxikin asko egiten dugu”.
Aurkezpenean, Matxalen Ziarsolo kapitaina bigarren ekipazioarekin agertu da eta Alba Menéndez ohiko urdinarekin.