2011ko abenduan, Brasilgo Mundiala; 2012ko abuztuan, Londreseko Joku Olinpikoak; 2012ko irailean Danimarkan, Champions League Bera Berarekin eta abenduan Serbiako Eurokopa. Aurten, berriz, otsailean Polonian Cup Winners’ Cupeko final-zortzireneko joaneko partida; martxoan, Alemanian final-laurdenetako itzulera eta Errumanian Carpati Trophy; maiatzean, Seul Cup eta Mazedonian Mundialerako sailkapen kanporaketako joaneko partida eta gaur Turkiara egingo du bidaia Espainiako selekzioarekin Mediterraneoko Jokuetan parte hartzeko. Eta hau guztia, Eurokopa jokatzeko fasea kontutan hartu gabe.
Ondorioz, Patri Elorza izango da, ziuraski, Mundiala, Joku Olinpikoak, Eurokopa eta Mediterraneoko Jokuetan arituko den Jorge Dueñasen deialdiko jokalari bakarra azkeneneko bi urtetan.
Frantziak Mersineko Mediterraneoko Jokuetan parte hartzeari uko egin dionez, antolatzaileek berantolatu behar izan dute lehiaketa eta ostiralean ezagutzera emango dira multzoak eta partiden egutegia. Ekainaren 30era arte Joku hauetan izango dira Argelia, Eslovenia, Espainia, Italia, FYR Macedonia, Kroazia, Montenegro, Serbia, Túnez eta Turkia.
‘Talentuak kirolari onak ematen ditu, baina txapeldunak, motibazioak’ dio Euskalteleko Harreman Instituzioetako Nerea Lupardok Bera Berako ordezkari Alba Menéndez jokalariari emandaka oroigarriak.
Esker ona ekitaldia Bilboko Arenalean Euskaltelek antolaturiko II. Kirol Egunean kokatu zen. BAT Basque Team Fundazioko babeslea da Euskaltel, ondorioz, Bera Bera Eskubaloia eta Errealeko Belar Hockey taldeak omendu nahi izan zituen Liga irabazteko gai izan direlako.
Goiz eta arratsaldez, Kirol Egunari esker hainbat gaztek hogeiren bat modalitatetan aritzeko aukera izan zuten.
Gipuzkoako Odol-emaileen Elkarteak, Kutxako Gizarte Ekintzak eta Hegalakek, azken honek, Kontxako pasealekuan dituen kirol instalazioetan odol-emaileen maratoia antolatu dute gaur, odol emailearen Mundu Egunean.
Eguardian Gipuzkoako emakume kirolari omenaldi ekitaldia burutu da. Horien artean, Ligako txapeldun Bera Bera Eskubaloia eta Errealeko Hockey eta saskibaloiko EHU Ibaeta taldea, ohorezko mailara igotzea lortu duena. Bera Berako Reyes Carrere eta Eli Pinedo izan dira bertan eta Gipuzkoako Odol-emaileen elkarteko presidente Sabin Urzelaik lekuko sinbolikoa eman die ‘Eutsi lekukoari’ lemapean.
Reyes Carrerek “gizarteko elkartetik emakumeen kirolak jasotzen dituen omenaldiak” eskertu ditu.
Gaur egun Gipuzkoan 18.000 odol emaile ditu eta beste 3.000 behar dira. Horregatik odol emaile Elkartearen erronka da gazteen kopurua handitzea.
Arratsaldeko 4etatik 7ak bitartean, datorren larunbatean, ekainak 22, Bidebieta kiroldegiak alebin eta benjamin mailako gazteei zuzenduriko eskubaloi jaia biziko du.
Hiru ordu hauetan zehar, minieskubaloi partidak jokatzeaz gain, zozketak izango dira eta parte hartu dutenei merienda eskainiko zaie. Interesaturik dagoena, bakarrik edo taldean parte hartzeko aukera izango du, horretarako 669796500 (Verónica) telefonora deitu edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera emaila bidali.
Animatu, bikain pasatuko dugu!
Bera Berako presidente Fernando Diez Mintegi eta eskubaloi arloko ardurandun Tati Garmendia komunikabideen aurrean agertu dira gaur Kirol Etxean datorren denboraldian Champions League jokatzeko erabakia azaltzeko.
Bera Beraren arduradunen ustez “Champions League jokatzea arriskua baino, aukera bat da”. “Azkeneko 23 urte hauetan aurreneko aldiz Liga irabazi dugu eta Championsa jokatzeko hautua egin dugu aukera bat delako, bai baliabideak lortze aldera bai hiriari kirol ikuskizun aparta eskaintzeko” azaldu du Fernando Diez Mintegik.
“Champions jokatu ahal izateko babesle baten beharra aipatu genuen, halere, askoren ekarpenekin aurrekontua osatzeko helburua lortuko dugula uste dugu” adierazi du presidenteak. Azalpenean, Diez Mintegik argitu du “funtsean, Europa jokatzea ala ez jokatzea zen erabakia, EHF edo Errekopan aritzea antzekoak dira, kanporaketa berdinak jokatuko ditugulakoan”. Egindako gestioak lagun, “pista egokitzeko kostuak Eusko Jaurlaritzako kiroletako zuzendari Jon Redondok beregain hartu zituen eta ETBk zuzenean eskainiko lituzke lehenengo faseko hiru partidak”.
Halere, Fernando Diez Mintegik onartu du “aurrekontuaren %15a osatzea falta zaigu, hau da, 100.000 euro gutxi gorabehera, eta aukera guztiak zabalik ditugu –jarraitzen du presidenteak- babesle nagusia bat, inbertsioaren itzulera taldeak emango lioken oihartzuna bermatzen delarik, edo ekarpen urriagoak, guztiak desgrabazio fiskalak dituztelarik”.
Horregatik ‘Erronka honekin bat egin’ leloa aldarrikatu du, “ehun enpresek mila euroko ekarpena egitea da helburua denboraldiari zuzen ekiteko”. Horregatik, “lanean jarraituko dugu aurrekontua osatzeko eta emakumeen eskubaloiko Champions League bezalako kirol ikuskizun aparta Gipuzkoako gizartearekin gozatzeko”.
Arlo instituzioetan izandako murrizketak direla eta, klubak ere gerria estutu du. Tati Garmendiaren esanetan “jokalariek esfortzua egin dute eta plantilla indartuko da baliabideen arabera”. Bere ustez, “aukera bat da, jokalari bezala Europako talde indartsuenen aurka jokatu nahi dugulako eta kusle bezala Europako txapeldunak Donostian ikusteko aukera liluragarria izanik da eta ezin diogu ukorik egin, nahiz eta guztiok gehiago jarri behar dugun”.
Gipuzkoako Foru Aldundiak emango duen subentzioaz galdetuta, Fernando Diez Mintegik berretsi du “eskerrak eman behar diegu instituziei gu orain hemen gaudelako”, horrez gain, ziur dago “gure aurrekontuan jarrita dagoen kopurua baino gehiago izango da ekarpena” halere, “Gipuzkoako gizarteak gure erronkarekin bat egiteko deia” luzatu du deia.