Bera Bera Eskubaloiak datorren denboraldian Ana Isabel Martínez jokalari elxetarra fitxatu du, azkeneko urtetan Elche Mustang taldeak aritu dena.
21 urtekoa, aurten debuta egin du Espainiako selekzioarekin, izan ere, Jorge Dueñasek azkeneko hiru deialdietan sartu du: Errumaniako Carpati Trophy, Seuleko torneoan eta Mundialerako sailakatze fasean eta Turkiako Mediterraneoko Jokuetan.
Fitxajea gauzatzeko, Bera Bera Eskubaloiak Elche Mustang taldearekin akordiora iritsi da formazio eskubideak lortze aldera. Elcheko zuzendaritzan aldaketak eman dira eta honek hitzarmena atzeratu du astelehenen arte. Eragozpenak salbu, Ana Martinez Bera Beraren jokalaria izango da datorren denboraldian.
Tati Garmendiaren iritziz “lehenengo lerrorako oso jokalari ona da. Gaztea da baina bere taldean ardura hartzeko gai izan zena”. Izan ere, Ana Martinez Ligako seigarren golegilea izan zen, partidako 6,4 gol sartuz”. Horrez gain, Tati Garmendiaren esanetan “kanpoko jaurtiketan hobetuko dugu, abiadura du, azkarra eta bere fitxajea aurrekontuetan jasota zegoena”. Bera Berari beste jokalari bat fitxatuko luke aurrekontua osatuko balu, horretarako, kolaborazio kanpaina abian jarrita du.
Bera Berako harrobiko jokalari Maitane Etxeberria Espainiako jubenil mailako selekzioak bi deialdietara deitu dute. Batetik, uztailaren 21ean Gijonen burutuko den konzentrazioan goiz eta arratsaldez entrenamentu saioak izango ditu eta era berean uztailaren 31etik abuztuaren 2ra naziarteko txapelketa bat jokatuko du. Bestetik, abuztuaren 8an Madrilera Joan beharko du Europako 17 urte azpiko txapelketa prestatzeko, Polonian abuztuaren 15tik 24ra bitartean burutuko dena.
Kadete mailako bigarren urtean, Maitane Etxeberria bigarren aldiz deitu du jubenil mailako selekzioak. Aurrenekoan Poloniako Eurokopa jokatzeko txartela eskuratu zuten. Zerrendako 16 jokalarien artean, Maitane bezala, lau neska jaio dira 1997an.
Gijonen, entrenamentuaz gain, jubenil mailako selekzioak nazioarteko txapelketa bat jokatuko du errusiar eta norvegiarren aurka. Horrela, Kiroletako udal kiroldegiak uztailaren 31an Espainia- Errusia 19,30etan hartuko du, ostegunean Errusia eta Norvegia aurrez aurre izango dira eta abuztuaren 2an, ostirala, Espainia-Norvegia.
Maitanek abuztuaren 3an etxera itzultzeko aukera izango du egun batzuetarako besterik ez bada, izan ere, abuztuaren 8an MAdrilgo Atotxako geltokian izateko deitu dute. Aste baten zehar Madrilen Eurokopa prestatuko dute eta abuztuaren 14an Poloniara egingo dute bidaia.
Gdynia
Txapelketa Gdynia eta Gdansk hirietan ospatuko da, Poloniako iparraldean. Bera Berarentzat ezaguna aurrenekoa, izan ere, Vistal Laczpolen aurka jokatu baitzuen bertan Cup Winners’ Cupeko final-zortzirenetako joaneko partida.
Espainiak Gdynian abuztuaren 15ean, 15etan, jokatuko du Errumaniaren aurka; abuztuaren 16an, ostiralean, 13etan Portugal izango da aurkaria eta igandean, 13etan, aurreneko fasea amaiatzeko Polonia izango du aurrean. Aurreneko biek txapela jokatzeko txartelaklortuko dituzte eta gainontzekoek Gdansk hirian 9. eta 16. postuetarako lehian sartuko dira.
Europako lehiaketan laugarren aldia zen Bera Berarentzat, Errekopan debuta egin ostean, ondoren City Cup delakoan, Errekopara bueltatzeko. 1996-97 denboraldia zen eta lehiaketa honetan orduan Corteblanco Bidebietak Kroazia eta Suitzako taldeak gainditu eta gero Norvegiara egin zuen bidaia 1997ko otsailean.
Bera Berak Errekopari ekin zion 1996an Kopako finalera iritsi ostean, Larvik taldea, berriz, Norvegiako Kopako txapelduna sortatu zen. Cup Winnners’ Cupeko finalerdietara iritsi zen Larvik aurreneko denboraldian. Esan daiteke Larvik talde handiaren bolada onari hasiera eman ziola orduan. 1994tik hona, Liga 15 aldiz irabazi ditu; Kopa, 13; 14 aldiz izan da Championsean behin irabazita (2011n) eta Cup Winners’ Cup birritan (04-05 eta 07-08).
1997an, Bera Berak 30-17 galdu zuen joaneako partdian (17-7 atsedenaldian) baina Donostian 22-22 berdinketa eman zen (12-8 atsedenaldian). Norvegiarrak finalerdietan kanporatuak izan ziren Istochnik Rostov taldearen aurrean etxetik kanpoko golei erruz.
Bestetik, Bera Berak birritan izan du aurrean Prodavka kroaziarra, EHFen biak. Joanekoan, 2004ko urtarrilean Gascan, Bera Berak 32-31 irabazi zuen, Eli Pinedok 9 gol sartu zituelarik (15-14 atsedenaldian). Halere, ez zen nahiko izan, Koprinikan donostiarrek 34-27 galdu zuten (15-15 atsedenaldian). EHFko hirugarren txanda zen eta kroaziarrak, ostean, ezin zuten Viborg gainditu.
Hurrengo kanporaketan 2006ko otsailean eman zen, EHFko final-zortzirenetan. Bera Berak Belgikako DHW Antwerpen eta Alemaniako DJK/MJC Trier taldeak atzean utzi zituen eta Koprinikara hiru goleko abantaila eraman zituen(32-29, 16-12 atsedenaldian) Kowalska poloniarren (12), Tati Garmendia (5) eta Esme López (5) jokalarien golei esker. Matxalen Ziarsolo (3 gol) da errepikatuko duen bakarra.
Itzuleko partidan, hurrengo astean 35-26 (19-9 atsedenaldian) galdu zuen Bera Berak. Kroaziako taldea finalera iritsi zen eta Budapesteko FTC taldearen aurka bi partidak gol bategatik galdu zuen. Prodavkak 20 liga eskuratu ditu, 19 Kopa eta Champions Leaguen 20. aldiz izango da, 1995-96an irabazi zuen lehiaketa, hain zuzen.
Bera Berak urriaren 12 edo 13an jokatuko du Koprinikan eta azaroaren 2 edo 3an Larvik. Norvegiarrak urriaren 19 edo 20an izango dira Donostian eta kroaziarrak, azaroaren 16 edo 17an, multzoen fasea amaiarara iritsiz.
Vienako Schönbrunn Jauregiko Glorieta izeneko aretoan zabaldu ziren 12 boletatik, Bera Bera Eskubaloiko papertxoa izan zen debutari bakarra. Ondorioz, emakumeezkoen eskubaloiko eredu diren Europa hirien pare kokatu zen Donostia lehengo ostiralean.
Europako Eskubaloi Federaziak (EHF) adierazi zuen bezala, Women’s Champions League da “gaur egun Europako emakumeezkoen kluben inguruko esperientziarik onena”, emakumeezkoen kirol kluba batentzako txapelketa gorena, alegia.
Zozketan, Bera Berarekin batera ziren Championsen makina bat eskarmentu dituztean taldeak: Esloveniako Krim (18 aldiz), Buducnost (17), Larvik (14), Györi (10), Austriako Hypo (20), Frantziako Metz (15) edo Kroaziako Prodavka Vegeta (19).
Aurkezpen horren ostean, Bera Berako aurkariak gogorrak izango zirenik ez zegoen duda izpirik. Norvegiako Larvik, iazko finalista, eta Koprinikako Prodavka Vegeta talde sendoak dira eta hirugarren aurkaria ere horrela izango da, izan ere, Italiako Salerno taldea baztertu gabe, teorian Mazedoniako Vardar, Frantziako Fleury edo Errusiako Rostov dira faborito nagusienak irailean jokatu behar duten kanporaketatik irabazleak bakarrik eskuratuko du txartela.
Era berean, larunbat goizean burutu zen jardunaldian Bera Berak lehiaketak oraindik ere gehiago hazi egin nahi duela frogatu zuen, gizonezkoen Championsa jasotzen ari den arrakastaz bultzaturik. Izan ere, datorren denboraldiko Championsa nola itxiko den ez da oraindik erabaki, EHFk maiatzean lauko finala antolatzeko aukera aztertzen ari dela esan baitzien klubei.
Eta etorkizunari begira, exijentzia handiagoa izango da. Gaur egun, multzoen faseko aurreneko bi taldeak Main Round delakora pasatuko dira; hirugarren sailaktua Cup Winners’ Cupean arituko da, laugarrena Europatik at geldituz.
2014-15 denboraldirako egin zen planteamentuaren arabera, multzoen faseko aurreneko hiru taldeek lortuko lukete Main Round jokatzeko txartela, hau da, otsailean eta martxoan gutxienez beste sei partida. Laugarren sailkatuak EHFko beste lehiaketari ekingo lioke. Honek esan nahi du Europan partida gehiago, aurrekontuarengan, plantillarengan eta proiektuaren definizioan eragin zuzena izango duena.
Gaur ilunabarrean Vienako Schönbrunn Jauregian burutu den zozketaren arabera, Bera Berak datorren denboraldiko Champions Leagueko multzoen fasean Norvegiako Larvik, finalera iritsi dena aurten, eta Kroaziako txapeldun HC Prodavka Vegeta taldeak izango ditu aurrean.
Hirugarran aurkaria, bigarren txandatik irtengo talde hauek jokatuko dutena, 4. multzoko: Rostov (RUS), Fleury Loiret (FRA), Vardar (MKD) edo Jomi Salerno (ITA), alegia.
Fasea irailaren 14 eta 15ean gauzatuko da, aurreneko biek osatuko dute finalerdi bat eta azkeneko biek, bigarrena. Finala irabazten duenak bakarrik lortuko du txartela. Teorian oso lehia zabala izango da.
Aurkari hori izango da Bera Bera, urriaren 5 edo 6an, etxean hartuko duen taldea, multzoen fasean debuta eginez. Donostiarrek sei partidatako ligaxka bati ekingo diote zazpi asteburuetan. Debuta egin ostean, Bera Berak Kroaziara egingo du bidaia Prodavkarekin jokatzeko eta urriaren 19 edo 20an Norvegiako Larvik hartuko du Donostian, duela bi denboraldi Itxakori Europako txapeldun izateko aukera kendu ziona.
Selekzioko norgehiagokak direla eta lehiaketak etenaldia izango du astebetez. Bera Berak Norvegiara bidaiatuko du azaroaren 2 edo 3an eta hurrengo asteburuan berriro etxetik kanpo arituko da, irailean argituko den lekura. Multzoen fasea azaroaren 16 edo 17an amaituko da Donostian, Kroaziako Prodavka Vegeta hartuz.
Ligaxka honetatik, Main Round delako fasera aurreneko biak pasatuko dira, 2014. urtean otsailean eta martxoan burutuko den sei partidatako beste ligaxkara, alegia. Multzoen faseko hirugarren sailkatuak Cup Winnners’ Cup jokatuko du eta laugarrenak amaiera jarriko dio Europako ibilbideari.