Bihar larunbata Bera Bera Eskubaloiak Prosetecnisa Zuazo Barakaldorio egingo dio bisita Lasesarrren (19etan, Matías Muñoz eta Joseba Jokin Ordoki, Nafarroa), etxean jokaturiko bost partidak irabazi dituen taldea, alegia. Bera Berak beti arazoak eman dizkio, halere, bien arteko aldea ez da Zarauzko Euskal kopan ikusi zena (43-22), izan ere, iazko denboraldiko bi norgehiagoketan bizkaitarrek estu hartu baizuten donostiarrak.
2015a ez du ondo hasi Zuazok. Valentziaren aurkako kopako kanporaketan, bidaian ez ezik partidan ere arazoak izan zituen eta ondorioz, bi urte eta gero ez ditugu Kopan ikusiko bizkaitarrak. Ligan, Leonen berdinketa baino ez zuen lortu (33-33) erritmo handiko partidan.
Bestetik, Bera Berak defentsan eta atepean dituen baliabideak ustiatu nahi ditu, kontraerasora irten eta erasoko joku geldian izan duen hobekuntzan sakondu.
Maitane Etxeberria, baja
Bera Berak beste ezbeharbat izan du. Urteko lehen partida jokatu denetik, Aitor Etxaburuk ez du bere talde osoa prest izan. Kordobako kopako kanporaketan baja izan ziren Eli Pinedo oinean duen faszitis delakoagatik eta Maialen Múgica, belaunean bihurritua izan zuena eta oraindik bueltarik eman ez diona. Internazionalak Rocasaren aurkako partida garrantzitsua jokatu zuen eta lehengo asteartean EPI© delako tratamendua hasi zuen. Guztia ondo joanez gero, EHFko joaneko partidan izango da Pinedo.
Aste honetan, Maitane Etxeberria ez du entrenaldi saiorik burutu, antza, aduktorean zuntz haustura txikia duelakoan. Etxaburuk ez du zerrendan sartu, hortaz, Rocasa gainditu eta lider kokatu kanariar taldearekin 19na punturekin izan zen deialditik baja izango dira Pinedo eta Etxeberria, ondorioz, gazteak ezingo du jokatu duela 16 hilabete ohorezko mailan debuta egin zuen lekuan.
Barakaldon garaipena lortzekotan zerrendaburu izatea ziurtatuko luke Bera Berak. Lehenengo itzuliari amaiera jarriko baitiote urtarrilaren 31n Cleba León Bidebietan hartuta.
Lasesarrekoa ez da jardunaldiko derbi bakarra izango; hiru baitira. Euskaldunaz gain, A Guardan Mecalia Atlético Guardések BM Porriño (18,45etan) hartuko du eta Málaga Clínicas Ríncón Costa del Sol Adesal Córdoba (20etan) izango du aurrean jaitsiera postuak saihesteko, bi taldeek launa puntu besterik ez baitute. Jardunaldian azpimarragarrienak dira Elche Mustang vs Helvetia Alcobendas partida eta Rocasak Telden KH7 Granollers hartuko du.